2025eko abenduan onartutako mozioaren berririk ez dutela jaso salatu dute; elkartea azaroko udal osoko bilkurara aurkeztuko da.


Madrilera joateko hegaldi bat gehiago jarriko dute astelehenetik aurrera Hondarribiko aireportuan. 09:05ean irtengo da egunero, eta nazioarteko hegaldiekin lotzeko aukera emango du. Hegazkina 141 plazako Airbus A319a da, eta Iberiak eskainiko du zerbitzua. Iberia, beraz, Hondarribiara itzuliko da, bere hegazkinekin, gainera. Azkenaldian, Air Nostrumen hegazkinekin eskaintzen zuen zerbitzua Iberiak. Iberiaren filiala da Air Nostrum. Nazioarteko hegaldiekin lotura Linea berria 09:05ean irtengo da Hondarribiatik, eta Madrilera ordubetean iritsiko da, nazioarteko hegaldiekin lotura egiteko. Ipar Amerika, Hego Amerika, Europa zein Afrikara doazen hegaldiekin lotzeko garaiz iritsiko da. Kontrako bidea egingo duen hegaldi bat ere izango da egunero. Madrilgo Barajas aireportutik 07:30ean irtengo da eta 08:25ean Hondarribian izango da. Eusko Jaurlaritzaren Garraio Sailetik jakinarazi dutenez, espero dute zerbitzu horrek bidaiari kopurua handitzea. Horrez gain, Jaurlaritzako kideak hainbat konpainiarekin bilerak egiten ari dira, “hegaldiak ugaritzeaz gain, lehiakortasuna handitu eta ahal den neurrian prezioak jeisteko”. Izan ere, Hondarribiko aireportuan bidaiari kopuruak jaisten jarraitzen du hilabetez hilabete. Aireportuko zuzendariek ere espero dute linea berriak joera negatibo hori aldatzea.

Bihar, urriko ipuin kontaketa saioa izango da Manuel Lekuona Bibliotekan, Lur Korta ipuin kontalari oiartzuarraren eskutik. 17:30ean hasiko da Korta ipuinak kontatzen Bibliotekako beheko solairuan. Oraingo honetan, saioa lau urtetik gorako haurrentzako...

David Iglesias Albizu (Pasaia, 1975) izango da aurrerantzean Trintxerpeko traineruaren entrenatzailea. Etxeko arraunlaria da, nahiz eta azken urteetan kanpoan aritu den arraunean. Urdaibaien, Orion, Zumaian eta Donostiarran arraunean aritu eta gero, etxera bueltan da, lehenbizikoz entrenatzaile izateko. Etapa berria hastear da zuretzat. Nola bizi duzu momentua? Ilusio handiarekin. Iaz eskaintza bera egin zidaten baina orduan ez nuen denbora eta ezetz esan nuen. Ordutik ideia buruan bueltaka izan dut, aurten nire lagun eta taldeko presidente ohi Jokin Pegorekin elkartu nintzen arte. Berari nire prestutasuna helarazi nion, berak zuzendaritza berrian komentatu zuen, eta ados jarri gara guztiak. Zuzendaritza ere berria da. Zeintzuk dira proiektu berriaren ardatzak? Trainerua hobetzea da erronka, urtero legez. Nik, nire aldetik, lanerako behar dudan guztia topatu dut. Instalakuntza oso onak, eta orain arte entrenatzaile aritutako Manu Perezek utzitako taldea. Berak egin du ‘lan zikina’, aurten hasiberriak diren bost mutilei arraunean erakutsi dielako. Lana nahiko aurreratua dago, beraz aurten lortzen dugun guztia aurretik lan ona egin denaren seinale izango da. Denboraldia urruti dagoen arren ziur baduzula lan planteamendurik. Azaroaren 2an hasiko gara entrenatzen. Baliteke bajaren bat izatea, baina talde osoak jarraituko duela espero dut. Horrez gain, nirekin batera Tolosako beste bi arraunlari berri datoz Trintxerpera, Jon Ander Agirre eta [...]

2-1 irabazi zion larunbatean Pasaiak Tolosari. Gozatu egin zuten Don Boscon bildutako zaleek, bi taldeek oso partida ona egin zutelako. Azken partidak galdu eta gero, liderrari irabazteak bultzada handia eman die antxotarrei

41-37 galdu du Donibane eskubaloi taldeak Urola Laztiren kontrako partida. Horrenbestez, puntuak gehitu gabe jarraitzen dute Ruflesen mutilek, eta egoera zailean. Hurrengo partidan Amenabar liderra hartuko dutela etxean eta partida zaila espero dute.

2-1 irabazi zion Oiartzunek Trintxerperi larunbatean. Zuri-urdinak ez ziren gai izan Oiartzunen jokoari aurre egiteko, eta puntuak gehitu gabe, sailkapenaren hamaikagarren postuan jarraitzen dute.

Hondarribiko Bilduk webgune berria martxan jarri du Interneten. Horrela, bildu.info/hondarribia-ra sartu eta eguneroko albisteak kontsultatzeko aukera emango du Bilduk.

Errenteriako Udalak Pasaiako portuan egiten diren txatarra deskargak mugatzea nahi du. Izan ere, arazoak eragiten dizkie Kaputxinoak auzoko bizilagunei. Hala nola, hautsa eta isuriak jasan behar dituzte. Errenteriako udaltzainek salaketa ere jaso dutel...

Urumeako Birarekin jarraituz, bihar, Arantzatik Kausoko lepora arteko ibilbidea egingo du Urdaburuk. Irteera bost ordukoa izango da, eta Izu, Bianditz eta Munanierreko gailurrak zeharkatuko dituzte. 07:30ean elkartuko dira Zumardiko autobus geltokian. ...

Oiarso Saskibaloiak antolatuta, saskibaloi entrenamenduak egingo dituzte hilaren 26tik 29ra eta urtarrilaren 2 eta 4an Galtzarabordako kiroldegian. Entrenamenduak 12:00etan hasiko dira, eta 1998-2001 urte artean jaiotako haurrek parte har dezakete. Inf...

Juan Olazabal kaleko Jazz tabernan hilero erakusketak antolatuko dituzte, eta oraingoan Maria Antonia Murilloren margolanak ikusteko aukera izango da. Gaur bertan inauguratuko dute erakusketa.

Igogailua jar dezatela, edo ile-apaindegia, podologia eta masajeetarako zerbitzuak beheko solairura lekualdatzea eskatuko dio PSE-EEk Gobernu Taldeari, mozioa bidez. Hala iragarri berri du taldeko bozeramaile Izaskun Gomezek. “Asko dira Udalak es...

Errenteria Atletismo Taldeko (EAT) atletak gelditu gabe dabiltza. Pasa den astean Gazte Mailako atletak Donostiako Anoetan 800 metroko proban eta luzera jauzian aritu ondoren, bihar, berriro Anoetan izango dira, baina oraingoan federatuak. Etzi, berriz...

Bokalearen kanpoaldean bi merkantzia ontzi daude, porturatzeko zain, eta portu berrian, berriz, sei ontzi, egoera noiz baretuko, itsasoratzeko. Atoiontzietako arduradunek egoera onera itzuli bitartean portua itxita jarraituko duela iragarri dute. Jasotako datuen arabera, 128,1 kilometro orduko haize-ufadak neurtu dituzte Jaizkibelen, eta 105,2 kilometro ordukoak Portuan. Itsasoak, bestalde, zakar jarraitzen du, eta arratsalderako, marea gorarekin batera, zazpi metrora arteko olatuak izan d¡daitezkeela ohartarazi dute. Hori dela eta, kostaldean erne ibiltzeko eskatu dute.

Espainiako Bigarren Mailako Oiartzunek San Ignacioren kontra jokatuko du denboraldiko hamaikagarren jardunaldia. Etzi lehiatuko dira, 11:30ean, Karla Lekuonan. Oiartzuarrek lider postua galdu dute sailkapenean, eta orain bigarrenak dira. Athletic lider...

Bi emanaldi, bi tokitan. Asteburuan Zornotzan (Bizkaia) eta Luhuson (Lapurdi) emango du Gure bide galduak antzezlana Dejabu Panpin Laborategiak. Gaur, 21:30ean, Zornotza aretoan izango da Bizkaiko herrian, eta bihar, berriz, 20:00etan, Luhusoko Harri X...

Erregional Ohorezko Mailako Pasaia eta Oiartzun bihar neurtuko dira 16:30etik aurrera Don Boscon. Pasaiak lau partida segida daramatza irabazi gabe, eta Oiartzun, berriz, azken hiruetan garaile izan da. Antxotarrek beharrezkoa dute garaipena mailaz igo...