Albisteak

Osasun Etxean ez da zerbitzurik izango larunbatetan

Osakidetzak jakinarazi duenez, Hondarribiko anbulatorioan bihar eskainiko dute larunbatetako zerbitzua azkeneko aldiz. Azarotik aurrera, astelehenetik ostiralera eskainiko dituzte zerbitzuak, eta larunbatetan Irungo Gipuzkoa hiribideko anbulategira joan beharko dute hondarribitarrek. Hondarribiko Osasun Etxea, Itsas Etxeko lanak direla eta, Biteri kalean dago orain. Osasun Etxe berriaren obrek martxa ona dute, eta espero dute abendu bukaerarako bukatzea. Ondoren materiala eramango dute hara, eta otsaila bukaerarako edo martxorako inauguratu ahal izatea espero dute. Ohi bezala, Osasun Etxera joan nahi dutenek, 943 64 00 50 zenbakira dei dezakete hitzordua eskatzeko. 902 20 30 20 zenbakira deitu edo www.osakidetza.euskadi.net helbidean ere sar daitezke. Zenbaki horietan eta webgunean hitzordua eskatzeko zerbitzua eskaintzen dute eguneko 24 orduetan eta urteko 365 egunetan. Gainera, sistemak mezu edo posta elektronikoaren bidez gogoraraziko dio erabiltzaileari, bere hitzordua noiz den. Horrez gain, osasun aholkuak ere eska daitezke eta osasun profesional talde batek telefono bidezko arreta emango du, ohiko osasun arazoei buruz. Osasun txartela eskuan Erabiltzaileak 943 20 30 20 deitzen duenean edo www.osakidetza.euskadi.net webgunean sartzen denean, hasieran sistema automatikoak erantzungo dio. Komeni da aurretik osasun txartela eskuan edukitzea. Ondoren sistemak lau aukera ematen ditu, eta erabiltzaileak zein kasutan dagoen adierazi behar du: larrialdia edo etxera abisatzea; hitzordua; osasun aholkua, edo beste zenbait, —adituarekin [...]

admin

Artikutzatik paseoan

Haurtzaro Mendi Taldeak pasa den igandean egin zuen ikasturteko lehenengo irteera. Artikutzara joan ziren mendizaleak. guztira, 41 izan ziren, ikasleak eta gurasoak. Irudia Artikutzara iritsita atera zuten. 08:30ean atera ziren ikastolako aparkalekutik eta eguerdian itzuli ziren herrira mendizaleak, 13:30ak aldera.   Hurrengo irteera azaroaren 20an egitea espero dute. Santa Ageda-Murumendi (868m )-Mandubia egitea da mendi taldearen asmoa.

admin

Twitter sare sozialean ere jarrai daiteke Oiartzun Irratia aurrerantzean

Dagoeneko Oiartzun Irratia Twitter sare sozialean ere jarrai daiteke —webgunea eta Facebook kontua badu aurretik—. Twitterren, albisteak eta Arguyuan saioko edukien berri emango dute irratiko kideek. Realak kanpoan jokatzen dituen partidak ere Twit...

admin

Iosu Arruabarrena: “Jendearengana nola iritsi da Mintzalaguna egitasmoaren erronketako bat”

Euskaraz hitz egiteko txoko bat  irekitzen die euskaldun berriei Lau Haizetara elkartearen Mintzalaguna egitasmoak. Euskaldun zaharrak edo mintzalaguntzaileak, euskaldun berri edo mintzalagunekin elkartzen dira astean behin, ordubetez, euskaraz hitz egiteko. Iosu Arruabarrena (Errenteria-Orereta, 1987) da mintzalaguntzaileetako bat. Zer da Mintzalaguna egitasmoa? Mintzalaguna Lau Haizetara Euskaldunon Elkarteak aurrera daraman egitasmoetako bat da.  Euskara ikasten ari direnei edo bere garaian ikasi eta erabilera aldetik ahazten joan zaienei euskaraz hitz egiteko aukera ematea da asmoa, eta hori ahalik eta modu naturalenean egitea. Ez dago bakarrik euskara ikasten ari direnei zuzenduta, ez da beharrezkoa euskaltegian egotea. Noiz sortu zen? Hamar bat urte daramatza martxan. Urte horietan zein bilakaera izan du? Martxan jarri zen urtean izan zen jende gehien; hortik aurrera, pixka bat jaisten joan da, eta gero mantendu egin da. Aurtengo datu guztiak oraindik ez dauzkagu, jendeak izena emateko aukera daukalako oraindik, baina badirudi goraka ari dela. Momentuz, 60 bat lagun gaude [mintzalagun eta laguntzaileen artean], eta ea 80 ingurura iristen garen. Horietatik zeintzuk dira mintzalagunak eta mintzalaguntzaileak? Eta zenbat talde zaudete? Hamar bat mintzalaguntzaile dauzkagu, eta taldeak hiruzpalau pertsonakoak izaten dira. Hiru pertsonako mintzalagunak (euskaraz hitz egiteko gaitasuna hartu nahi dutenak) izaten dira eta laguntzaile bat, euskaldun zahar bat. Normalean hala da dinamika, [...]

admin

Aranga BM Soria izango du aurrez aurre Ereintzak

Ereintza eskubaloi taldeak Aranga BMren kontra jokatuko du asteburu honetan. Etxetik kanpo izango du lehia, eta Soriara bidaiatu beharko du. Sailkapenari begiratuta, lehia borrokatua izango da, Aranga BM Soria bosgarren delako. Hala ere, Ereintza lider...

admin

‘Albaitari’ Artikutzan

Naniano eta ZS produkzio etxeek hilaren 13an hasi eta 16an grabatu zuten genero bortizkeriaren gaineko Albaitari film laburra. Nagore Aranburu, Anartz Zuazua, Karlos Zabala eta Telmo Tola aktoreak protagonista izan dituen filma Artikutzan errodatu dute, Pablo Vijande zuzendariaren aginduetara. Albaitari Ion Collar errenteriarrak sortu duen Naniano produkzio etxearen lehendabiziko lana da. Azaroan amaituko dute muntaketa-lana.

admin

Landarbaso, Tolosako nazioarteko lehiaketako Euskal Herriko ordezkari bakarra

Tolosako Nazioarteko Nazioarteko Abesbatzen Lehiaketa larunbatean hasiko da, eta Euskal Herriko ordezkari bakarra Errenteria-Oreretako Landarbaso abesbatza izango da: “Horrek duen garrantzia Oarsoaldea eta Bidasoko pertsona guztiekin elkarbanatu ...

admin

Datorren urterako zerga ordenantzak onartu dituzte, KPIren igoerarekin

KPIra mugatu dute datorren urterako zerga eta tasen igoera. Gobernu Taldeak atzo eraman zuen udalbatzarrera datorren urterako zerga ordenantzak aldatzeko proposamena, eta baita aurrera atera ere, horretarako alkatearen kalitatezko botoa beharrezkoa izan bazen ere. EB abstenitu zenez, zortzina botorekin berdinketa izan zen oposizioaren gainontzeko taldeek  (PSE-EE, PP, EAJ) kontra botatu zuelako, eta gobernu taldeko kideek baino ez alde. Gaia aztertzeko nahiko denbora ez izana egotzi zion oposizioak Gobernu Taldeari, eta, honek bere aldetik “familia pasaitarren egoera ekonomiko zaila  kontuan hartu eta ez gehiago itotzearen aldeko apustua” egin dutela defendatu zuen. Horrez gain, datozen hamar urterako Euskararen Plan estrategikoa onartu zuen atzo udalbatzarrak. Bilduk, EBk eta EAJk alde egin zuten; kontra PPk eta PSE-EE abstenitu egin zen. Mozioak Bost mozio ageri ziren atzoko gai zerrendak. Lehenengo biak PSE-EEk aurkeztu zituen, baina udalbatzarrak ez zituen onartu. PSE-EEk aurkeztutako lehen mozioa hondakinak biltzeko sistemaren gainekoa zen, baina Bilduk eta EBk mozioa alternatiboa aurkeztu zuten, moratoria eskatuz, eta azken mozio honek egin zuen aurrera. PSE-EEk aurkeztutako bigarren mozioa, zaharren egoitzen defizitaren gainekoa, atzera bota zuen plenoak, eta horren ordez, Bilduk aurkeztutakoa onartu, nahiz eta honek aurrera egin zezan alkatearen kalitatezko boroa beharrezkoa izan. EAJk beste bina mozio aurkeztu zituen. Biziberritzearen gainekoa bat eta kale [...]

admin

“Etorkizuneko estrategia diseinatzeko” topagunea deitu du La Herrera Herrirak

Orain arteko balantzea egin, eta eraikitako proposamena gauzatzeko faseari nola ekin hausnartuko dute Etzi, 10:00etatik 13:00etara, Trintxerpeko Alkateordetzan. Hortxe La Herrera Herrira Herri Batzordeak herritar orori zabaldutako deialdia. Ia bost hilabete igaro dira udalbatzarrak herritarrek kaiko Herrerarako eraikitako proposamena bere egin zuela. Lehengo maiatzaren 18ko udalbatzarrean izan zen, hain zuzen ere. Ordutik hona 2zentzuzko denbora” igaro dela iritzita, eta “hemendik aurrera zabaltzen den faseari indarrez aurre egiteko” hausnarketa beharrezkoa dela uste dutenez, topagunea deitu dute etzi goizerako, «urte hauetan egindakoaren balantzea» lantzeko, eta “etorkizuneko estrategia diseinatzeko”. Ekimena herritarren esku Herri ekimeneko partaideen arabera, orain zabaltzen den aroa, “garrantzitsuena” da, “ametsa errealitate bihurtzeko” fasea delako. Horregatik, ez dute inoren esku utzi nahi ekimena. “Gauzak herritarrek nahi bezala egin daitezen, prozesua herritarrek gidatzea da bermerik onena”, azaldu dute. Bide batez, hainbat erakunderen eta hedabideren jarrera kritikatu dute, herritarren nahia kontuan hartu gabe, biziberritzearen gainean hitz egiten jarraitzen dutelako. “Edo ez dira jabetzen edo beste aldera begiratzen dute”, salatu dute. 6.000 atxikimendutik gora 2009an deitu zuen lehenengo topagunea La Herrera Herrirak.  Ordutik bi urte eta erdi igaro dira eta lan eskerga egin dute herri ekimenean bildutakoek, herritarren proposamena eraiki arte. 150 lagunek baino gehiagok parte hartu dute zuzenean prozesuan. Antolamendurako proposamena bukatu eta [...]

admin

Beti Ona-Usurbil, Dunboa Eguzki-Touring, asteburuko partidak

Erregional Preferenteko herriko bi taldeek larunbatean izango dituzte lehiak jardunaldi honetan. Beti Onak Usurbil taldea hartuko du Beraungo futbol zelaian. Sailkapenean antzeko daude bi taldeak: errenteriarrak laugarren hamabost punturekin, eta usurb...

admin

San Tomas Batzordea: “Elkarlanaren emaitza izango da biharko azoka”

Inoiz baino herritar gehiago aritu da azokaren eta San Tomas Egunaren prestaketa lanetan. Horregatik, argi du San Tomas Batzordeak biharkoa “elkarlanaren emaitza” izango dela. Gogoeta horrekin aurkeztu zuen joan den larunbatean San Tomas Batzordeak udalerrian erreferente bihurtu den eguna. Hala, biharkoa,  azken urteotako azokarik “ikusgarriena” izango dela esateko zalantzarik ez zuen izan, gainera. Norbanako boluntarioak, txosna batzordea, Xenpelar AEK Euskaltegia eta Errenteriako Udala aritu dira buru-belarri antolaketa lanetan, eta lortutako  elkarlan esparruaz “harro” azaldu dira batzordeko kideak: “Zinez uste dugu herrigintzarako bidea horixe dela”. Horrekin batera, batzordeak urratutako bidea “eredu” izan daitekeela nabarmendu du, “herrigintzan eta jaien antolakuntzan elkarlanean aritu daitekeela adierazteko”. Hogei baserritar eta artisau Goizeko hamarretan zabalduko dute azoka, eta antolatzaileek jakinarazi dutenez, hogei baserritar eta artisautik gora izango dira produktuak erakutsi eta saltzen. Besteak beste, hestebeteak, euskal pastelak, gaztak, turroiak, Tolosako babarrunak, lore eta landareak, barazkiak, xaboiak, larrua, zilarra, lurrinak, zura, ardoa, olioa eta ukenduak erosterik izango dute azokara bertaratzen direnek. Horrekin batera zazpi txistorra postu jarriko dituzte parte hartuko duten taldeek Herriko Plazan, Zumardi Txikian eta Biteri kalean: Koldo Mitxelenak, Oiartzok, Ereintzak, Gaztelanek, Sputnikek, Telleri konpartsak eta Touringek, hain zuzen ere. San Tomas Batzordeak ere jarriko du kantina, eta azken hori, Zumardian bertan egongo da. Urtero [...]

admin

Gol asko ikusteko aukera egon da Allerruko mutilen futbol taldeen porrotetan

Herriko gizonen futbol taldeek ezin izan dute asteburuan partidarik irabazi. Hala ere, futbol zelaira hurbildu zirenek gol asko ikusteko aukera izan zuten.   Horrela, herriko futbol talde nagusiak 4-2 galdu zuen Lengokoak taldearen kontra, herenegun arratsaldean Bidebietan jokatutako partidan. Donostiarrak lezoarren atzetik zeuden sailkapenean, baina hori ezin izan zuten baliatu eta orain hurbilago dituzte. Pasa den astean ere, ustez ahulago zen arerio baten kontra galdu zuten zuri-berdeek. Orain arte lortutako hamahiru puntuek 11. postuan utzi dute Erregional Preferenteko Allerru.   Bigarren taldeak, berriz, Plazetan jokatu zuen. Añorga jaso zuten lezoarrek, eta gol festa egon zen larunbat arratsaldean, eguraldi kaxkarrekin jokatutako partidan. Donostiarrak 3-5 gailendu ziren Lezon.   Larunbateko partida horrekin bukatu da Lehen Erregional Mailako taldeen fasea. Allerru Bk sailkapeneko bigarren postuan bukatu du fase hori. Iaz bezala, onenen artean sailkatu dira lezoarrak. Guztira 26 puntu pilatu dituzte, baina liderrarengandik hamar puntura geratu dira. Orain, igoeraren bila doaz.   Gipuzkoako Emakumeen Ligan, berriz, ez dute partidarik jokatu. Urtarrilaren 7an itzuliko da txapelketa, Erregional Preferentekoa bezala.     Areto futbolean, garaipena Asteburuko garaipen bakarra Allerru-Jaizkibelek lortu du. Larunbatean 5-2 irabazi zioten lezoarrek Gorka Pinturas Makax taldeari. Zortzigarren postuan jarraitzen dute, hamasei punturekin. Urtarrilaren 14ra arte atsedena hartuko dute.   Saskibaloi taldeak, [...]

admin

Gaztetxea aldarrikatzeko agerraldi jendetsua egin dute Hondarribian

Hondarribiko Gazte Asanbladak deituta gaztetxearen aldeko agerraldi jendetsua egin zuten larunbat eguerdian Hondarribiko Zuloaga Etxean. Herritar eta gizarte eragile ugari bildu ziren bertan gazteei babesa emateko. Gazte Asanbladako bozeramaileek azald...

admin

Trintxerpek galdu du Real Union Bren kontra

3-1 irabazi zion larunbatean Real Union Bk Trintxerperi. Zuri-urdinek ez zuten gehiegirik estutu, eta erraz gailendu zen Real Union.

admin

Pasaia eta Oiartzunen arteko lehia, bertan behera

Partida hasi eta 23. minutuan epaileak bertan behera utzi zuen Pasaia eta Oiartzunen arteko partida, eguraldi txarra zela eta. Ioritz Leartek sartutako golari esker, ordurako Pasaia aurretik zihoan markagailuan, 1-0.

admin

Zaharren Tokiko zerbitzuak lekualdatu nahi ditu PSE-EEk

Mozio bidez egingo dute eskaera, datorren asteko asteartean egingo duten udalbatzarrean. Antxoko Zaharren Tokian igogailua jar dezatela, edo ile-apaindegia, podologia eta masajeetarako udal zerbitzuak beheko solairura lekualdatzea eskatuko dio PSE-EEk ...

admin

Argindarrik ez, eta kaleak urak hartuta

Asteburuko eguraldiak hainbat arazo eragin ditu. Larunbatean, ilunabarrean, argindarra joan zen barrutiko hainbat kaletan. Ondorioz, ura ponpatzeko makinaria eten, eta gainezka egin zuen urak barrutiko hainbat zonaldetan.

admin

Julen Mujika kartzelaratzea agindu du Le Vert epaileak

Lehengo astean axilotu zuten Mujika eta bere bikotekide Intza Oxandabaratz ETArekin zerikusia dutelakoan. Laurence Le Vert epaileak Julen Mujika sanjuandarra eta bere bikotekide Intza Oxandabaratz kartzelaratzea agindu du. Lehengo astean atxilotu zituz...

admin

Muganek 200.000 deskontu txartel eta 22.000 euro banatuko ditu gabonetan

Mugan, Irungo Merkataritza, Ostalaritza eta Zerbitzuen elkarteak 200.000 deskontu txartel banatuko ditu gabonetan, parte hartuko duten saltokietan baliatzeko. Saltoki bakoitzak erabakiko du nolako eskaintza egingo duen. “Ez da gauza bera ogi bat ...

admin

Arte salmenta Olaberrian urtarrilaren 2tik 5era

Bitaminek, Olaberria auzoan kokapena duen arte ekoizpen espazioak (Perujaran kalea, 9), arte salmenta bat antolatuko du urtarrilaren 2tik 5era, 11:00etatik 20:00etara. Hamabost artista baino gehiagoren lanak jarriko dituzte salgai. Bitaminetik aurrerat...

admin
Gehiago