“Etorkizuneko estrategia diseinatzeko” topagunea deitu du La Herrera Herrirak
Orain arteko balantzea egin, eta eraikitako proposamena gauzatzeko faseari nola ekin hausnartuko dute Etzi, 10:00etatik 13:00etara, Trintxerpeko Alkateordetzan. Hortxe La Herrera Herrira Herri Batzordeak herritar orori zabaldutako deialdia. Ia bost hilabete igaro dira udalbatzarrak herritarrek kaiko Herrerarako eraikitako proposamena bere egin zuela. Lehengo maiatzaren 18ko udalbatzarrean izan zen, hain zuzen ere. Ordutik hona 2zentzuzko denbora” igaro dela iritzita, eta “hemendik aurrera zabaltzen den faseari indarrez aurre egiteko” hausnarketa beharrezkoa dela uste dutenez, topagunea deitu dute etzi goizerako, «urte hauetan egindakoaren balantzea» lantzeko, eta “etorkizuneko estrategia diseinatzeko”. Ekimena herritarren esku Herri ekimeneko partaideen arabera, orain zabaltzen den aroa, “garrantzitsuena” da, “ametsa errealitate bihurtzeko” fasea delako. Horregatik, ez dute inoren esku utzi nahi ekimena. “Gauzak herritarrek nahi bezala egin daitezen, prozesua herritarrek gidatzea da bermerik onena”, azaldu dute. Bide batez, hainbat erakunderen eta hedabideren jarrera kritikatu dute, herritarren nahia kontuan hartu gabe, biziberritzearen gainean hitz egiten jarraitzen dutelako. “Edo ez dira jabetzen edo beste aldera begiratzen dute”, salatu dute. 6.000 atxikimendutik gora 2009an deitu zuen lehenengo topagunea La Herrera Herrirak. Ordutik bi urte eta erdi igaro dira eta lan eskerga egin dute herri ekimenean bildutakoek, herritarren proposamena eraiki arte. 150 lagunek baino gehiagok parte hartu dute zuzenean prozesuan. Antolamendurako proposamena bukatu eta [...]
Orain arteko balantzea egin, eta eraikitako proposamena gauzatzeko faseari nola ekin hausnartuko dute
Etzi, 10:00etatik 13:00etara, Trintxerpeko Alkateordetzan. Hortxe La Herrera Herrira Herri Batzordeak herritar orori zabaldutako deialdia.
Ia bost hilabete igaro dira udalbatzarrak herritarrek kaiko Herrerarako eraikitako proposamena bere egin zuela. Lehengo maiatzaren 18ko udalbatzarrean izan zen, hain zuzen ere.
Ordutik hona 2zentzuzko denbora” igaro dela iritzita, eta “hemendik aurrera zabaltzen den faseari indarrez aurre egiteko” hausnarketa beharrezkoa dela uste dutenez, topagunea deitu dute etzi goizerako, «urte hauetan egindakoaren balantzea» lantzeko, eta “etorkizuneko estrategia diseinatzeko”.
Ekimena herritarren esku
Herri ekimeneko partaideen arabera, orain zabaltzen den aroa, “garrantzitsuena” da, “ametsa errealitate bihurtzeko” fasea delako. Horregatik, ez dute inoren esku utzi nahi ekimena. “Gauzak herritarrek nahi bezala egin daitezen, prozesua herritarrek gidatzea da bermerik onena”, azaldu dute.
Bide batez, hainbat erakunderen eta hedabideren jarrera kritikatu dute, herritarren nahia kontuan hartu gabe, biziberritzearen gainean hitz egiten jarraitzen dutelako. “Edo ez dira jabetzen edo beste aldera begiratzen dute”, salatu dute.
6.000 atxikimendutik gora
2009an deitu zuen lehenengo topagunea La Herrera Herrirak. Ordutik bi urte eta erdi igaro dira eta lan eskerga egin dute herri ekimenean bildutakoek, herritarren proposamena eraiki arte. 150 lagunek baino gehiagok parte hartu dute zuzenean prozesuan.
Antolamendurako proposamena bukatu eta 6.000tik gora atxikimendu lortu dituzte. Norbanako asko ez ezik, herriko kirol, kultur eta gizarte eragileen gehiengoak babestu du herritarren proposamena. “Udalak onar dezan lortu dugu, eta orain gauzatzeko garaia da. Jarri dezagun lehen harria larunbatean”
, dei egin dute.


