Albisteak

Beti Ona-Usurbil, Dunboa Eguzki-Touring, asteburuko partidak

Erregional Preferenteko herriko bi taldeek larunbatean izango dituzte lehiak jardunaldi honetan. Beti Onak Usurbil taldea hartuko du Beraungo futbol zelaian. Sailkapenean antzeko daude bi taldeak: errenteriarrak laugarren hamabost punturekin, eta usurb...

admin

Mutxiko Elkarteak 15 urte bete ditu

Hendaiako Mutxiko Elkarteak 15 urte bete berri ditu, eta joan zen asteburuan ospatu zuen Gaztelu Zahar pilotalekuan. Euskal dantzen hamarnaka zale bertaratu ziren, urtebetetzea dantza giro paregabean ospatzeko. Hona hemen mutxikoetako argazki batzuk: ...

admin

Gerletako deportatuen omenezko lorategia

Etzi, Deportazioko Heroi eta Martirien Lorategiaren estreinaldia eginen dute Sotua jatetxea zegoen plazan, 11:00etan. Ondoren zintzur-bustitzea eginen dute, Herriko Etxean.

admin

Alzukaitz eta Arbesko errota kaleetan lanak

Gaur eta bihar Alzukaitz eta Arbesko Errota kaleetan asfaltatze lanak egingo dituzte. Lanek dirauten bitartean Alzukaitz kalea eta Artia Zubirako sarrerak itxiko dituzte. Bukatuta, orain arteko zirkulazioaren noranzkoa aldatuko dute.

admin

Gipuzkoako eraikuntzako langabeek elkarretaratzea egin dute Irunen lehen aldiz

Herrialdeko lan hitzarmen bete dezaten exijitzeko Gipuzkoako Eraikuntzako Langabetuen Plataformak elkarretaratzea egin zuen atzo San Juan Harria plazan, udaletxearen parean. Hogeita hamarretik gora lagun elkartu ziren, eta haiekin batera, Bildu eta Ezker Batuko zenbait zinegotzik egon nahi izan zuten. Plataformako bozeramaile Rafa Lorentek ekintzaren arrazoia azaldu zuen: “Lan hitzarmena betetzea besterik ez dugu eskatzen. Milaka gara arloan lanik gabeak, eta lan publikoetan ituna betearaziz gero, ez lirateke hainbeste izango. Ez dugu nahi etorkinik ez etortzea, hori ez, baina datozenak hitzarmenaren barruan lan egin dezaten eskatzen dugu, baldintza duinetan”. Lorentek Bilduko eta Ezker Batuko ordezkarien sostengua eskertu zuen, eta kexu agertu zen beste alderdietako zinegotziak elkarretaratzera hurbildu ez zirelako. “Langabetuen ondoan zeintzuk dauden argi geratu da gaur [atzo]“, gehitu zuen. Bestalde, arratsaldeko udalbatzarrera agertzeko asmoa agertu zuten plataformako kideek, zinegotziei aldarrikapenen dekalogoa banatzeko. Proposamena Aldundian Atzokoa, Gipuzkoako eraikuntzako lanik gabekoek Irunen egindako lehen ekintza da, baina gehiago egiteko asmoa agertu zuten, “hirian langabeziaren arazoa handia delako, baita eraikuntzaren arloan ere”. Uda aurretik eratu zuten taldea, eta azken hilabeteetan informazio kanpainia egin dute herrialdean, zenbait leku publikoetan jarritako pankartak baliatuz. Hilaren 10ean, Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurrean elkarretaratzea egin zuten, eta hainbat alderdietako ordezkariekin elkartu ziren, baita Martin Garitano ahaldun nagusiarekin ere. Azaroaren [...]

admin

Sai baten bisita izan dute Langaitzen

Langaitz ikastolan bisita berezia izan zuten atzo arratsaldean: sai edo putre arre batena. Atzo, 17:30ean atera zuten irudi hori.

admin

%1,68 igo zen langabezia abuztuan

Espainiako Enplegu Instituaren datuen arabera, 483 langabe zeuden herrian abuztuan.

admin

Uxamako ur hornidura sistemari buruzko hitzaldia Oiasson

Ostegunean, hilak 27, Carmen Garcia Merinok Uxama (Osma, Soria) hiri erromatarreko ur hornidura sistema aztertuko du Oiasso Museoan, 19:00etatik aurrera. Garcia Merino arkeologia irakaslea da Valladolideko Unibertsitatean, eta Uxamako indusketa lanak z...

admin

Lau atxilotu etxeetan lapurtzeagatik

Pasa den astelehenean (duela hamar egun) Ertzaintzak lau pertsona atxilotu zituen Donostian, Oiartzunen eta Astigarragan, Bidasoako eta Donostialdeko hainbat etxebizitzatan lapurtzea egotzita. Herrizaingo Sailaren arabera, lapurretak irailean eta urria...

admin

Lekurik ez da geratzen Indoor Zikloa Maratoirako

Leku guztiak bete dira hilaren 24an Azken Portuko kiroldegian egingo duten Indoor Zikloa II. Maratoirako; 70 lagunentzako tokia zegoen. Belen Sierra Kirol Patronatoko presidentearen esanetan egun berezia izango da: “Kirola egingo dute, baina mus...

admin

Gurutze Gorriak jostailu bilketa egingo du hilaren 23a arte

Gurutze Gorriak jostailuen bilketa egingo du datozen egunetan, hilaren 23a arte, behartsuenen artean banatzeko. Kanpainiarekin lagundu nahi duenak Gurutze Gorriko egoitzan utz ditzake jostailuak, 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara. Eraku...

admin

Iñaki Ezeizaren paisaiak ikus daitezke Euskadiko Kutxan

Iñaki Ezeiza hondarribiarrak erakusketa jarri du Colon pasealekuko Euskadiko Kutxaren aretoan. Urtarrilaren 1a arte bisitatu daiteke, ohiko ordutegian: lanegunetan 18:00etatik 21:00etara, eta igande eta jai egunetan 11:30etik 13:30era. Oso gaztetatik margotu izan du Ezeizak; 13 urtetik aurrera Montes Iturrioz akademian ikasi zuen. Adour-Bidasoa txapelketako finalista izan da hainbat aldiz: 1994, 1997, 1999, 2001 eta 2004 urteetako ekitaldietan. Paisaiak eta natur gaiak jorraten ditu batez ere. Euskadiko Kutxako erakusketan Iratiko eta Aiako Harrriko hainbat margo ageri dira.

admin

Okelar anaiak bertsopaper lehiaketa irabazi du Iñigo Legorburuk

Iñigo Legorburu oreretarrak XXVII. Okelar Anaiak bertsopaper lehiaketa irabazi du Atzo eta gaur bertso sortari esker. Mutrikuko lehiaketa hori Lagun Artea elkarteak antolatzen du. Pasa den urtarrilean Altzako bertsopaper lehiaketa ere irabazi zuen Leg...

admin

Elkarretaratzea egingo dute gaur, larunbateko eraso sexista salatzeko

Ertzaintzak 30 urteko gizonezko bat atxilotu zuen larunbat gauean Irunen emakumezko bat bortxatzen eta ito egiten saiatzeaz akusatuta. Auzokide batek erasoa saihestu zuen, euritako batekin erasotzailea jo ostean. Larunbatean izan zen gertakaria, gauerdi aldera, Alzukaitz kalean. Polizi iturrien arabera, erasotzailea biktimarengana hubildu zen, iletatik heldu, lurrera bota eta kolpeka hasi zitzaion. Emakumeak aurre egin zionean gizonezkoak lepotik heldu zion eta itotzen saiatu zen. Auzokide batek oihuak entzun zituen etxetik eta kalera irten ostean, haiengana jo zuen eta euritako batekin erasotzailea jo zuen. Honek ihes egin zuen. Ertzaintzari abisua eman zioten eta patruila bat bertaratu zen. Handik hurbil, sasi batzuen artean aurkitu zuten gizona ezkutatuta. Eraso sexuala eta zauriak leporatuta, atxilotuta eraman zuten. Emakumezkoa ospitalera eraman zuten. Elkarretaratzea gaur Larunbateko erasoa saltzeko elkarretaratzea deitu dute gaur arratsalderako. Erasoa gertatu zen leku berean egingo dute, Alzukaitz kalean. Azaroaren 25ean emakumeenganako indarkeriaren aurkako sinatzaiuleek bat egin dute elkarretaratzearekin. Honako hauek dira: ELA, LAB, CCOO, Oiasso 2000, Landetxako auzo elkartea, Anakako auzo elkartea, Lakaxita gaztetxea, Irungo antifaxistak, Nicolas Gerendiain elkarte errepublikarra, M15 Asanblada, Gaurko Andreak emakume elkartea, Irungo Bilgune Feminista, Flamenco del Norte, Uxoak, Emeki emakume elkartea, Foro ciudadano, Tadamun sahararen aldeko elkartea eta Adiskidetuak. Irungo Bilgune Feministak txalotu du gertakaria ikusi eta erasotua laguntzera hurbildu [...]

admin

Abenduak 17 eta 18ko emaitzak

Eskubaloia Espainiako Lehen Maila BM Colindres-Ereintza 27-37 Futbola Erregional Preferentea Euskalduna-Touring 0-0 Beti Ona-Mariño 3-0 Pilota Gipuzkoako Trinkete Txapelketa. Eskuz binaka nagusiak. 3. maila. Finala. Añorga-EPLE (Donibane Zangi...

admin

Musika Eskolako orkestraren emanaldia asteartean Kontserbatorioan

Julio Bravoren zuzendaritzapean, Musika Eskolako orkestrak kontzertua eskainiko du asteartean, Kontserbatorioko auditorioan, 20:00etatik aurrera.

admin

Sens Irun ekimena gabonetarako itzuli da

Udan aurrenekoz egin zuten Sens Irun programaren arrakasta ikusirik, gabonetan berreskuratzea erabaki dute udalak eta Mugan Irungo merkataritza elkarteak. Ekimenaren helburua da bisitariari bost zentzumenei lotutako ibilbide bat eskaintzea, Irungo erdialdea eta bere merkataritza ezagutu ditzan. Gabonetarako beste bost saltoki hautatu dituzte, udan txangoa egin zuenak ere, berriz egin ahal izateko. Eta, nola ez, eguberriei lotutako ibilbidea prestatu dute oraingoan. Ostegunean aurkeztu zuten programa, udaletxeko bilkura aretoan. Bertan izan ziren, besteak beste, Irungo Merkataritza arloko ordezkaria, Migel Angel Paez, Sens Iruneko gidari Iñaki Otamendi, eta Tomas Maeztu Mugan merkataritza elkarteko kudeatzailea. Paezen ustez “hiriko merkataritzak bezeroak fidel izaten saiatzea bezain beharrezkoa du erakargune izatea”. Udan ibilbideko gidari izan zen Iñaki Beobidek errepikatuko du lan horretan. Aurkezpenean esan zuen bisitariei “esperientzia ludiko, dastagarri eta didaktikoa” eskaintzen saiatuko dela. Gabonetan astelehenetik ostiralera egingo dute dituzte paseoak, hilaren 19tik 30era, 16:30etik 18:30era. Prezio 3 eurokoa izango da, eta 12 urtetik beherakoentzat doan. Izen emateko Luis Marianoko turismo bulegora joan behar da, edo 943020732 telefono zenbakira deitu. Sens Irun. Ibilbideko saltokiak Ikuski (Luis Mariano lorategiak). Entzumena landuko dute. Soinu esperientzia tamaina eta material ezberdinetako gabonetako bolak baliatuz. Atrezzo (Geltoki kalea). Ikusmena landuko dute. Kunstall deseinu eskolako ikasleek prestatutako instalazioa, gabonei eta kontsumo arduratsuari lotuta. [...]

admin

Euskal presoen eskubideak errespetatzeko eskari zabala, “gatazka bake bidera eramateko”

Euskal preso eta iheslariak gogoan, elkarretaratze jendetsua egin zuten atzo Irungo Urdanibia plazan. Aurretik, hiriko hainbat alderdi politikok testu bat adostu zuten, Madril eta Parisi presoen eskubideak errespetatu eta gartzela politika aldatzeko eskatuz. Besteak beste, sakabanaketarekin amaitzeko eta gaixo diren presoak eta epaiketaren zain daudenak aske uzteko eskatzen du idatziak. Eusko Alkartasuna, Ezker Abertzalea, Aralar, Alternatiba, Ezker Batua eta Bilduk sinatu zuten testua. Aste honetan idatzitako testuaren sinatzaileek “ETAren erabakiaren ondorioz gatazka politikoa bake bidera eramateko aukera” zabaldu duela. “Eman beharreko urratsetan, besteak beste, euskal preso politikoen eskubideen errespetua bermatu beharko da”, gaineratzen du, eta, horretarako “euskal preso politikoen aurka zigor gehitu gisaaplikatzen den espetxe politika eteteko” exijitzen dute. Honako neurriak eskatzen dituzte: Preso guztiak Euskal Herrira ekartzea. Gaixotasun larriak dituzten presoak aske uztea. Epaituak izateko zain dauden presoak behin-behinekoz askatzea. Legeak ezarritakoak beteak dituzten zigortutako preso guztiei, baldintzapeko askatasuna ematea. Legeak jasotzen dituen espetxe onurak aplikatzea, murrizketarik gabe. Zigorra betetzeko muga berrogei urtetan ezartzen duen legedia indargabetzea. Munduan eman diren bake prozesu guztietan “preso politikoen errealitateari konponbidea” eman zaiela diote, eta Madril eta Parisi gaertzela politika “errotik aldatzea eta atzerapenik gabeko urratsak ematea” exijitzen diete. Bukatzeko, sinatzaileek herritarrei dei egiten diete “ezberdintasun politiko guztien gainetik giza eskubideen alde urratsa [...]

admin

Lauburu diseinu estudioak Art vs Cri$is erakusketa antolatu du

Lauburu diseinu estudioak Art versus Cri$is goiburuko arte erakusketa antolatu du gabonetarako. Erakusketaren ordutegia honakoa da: Sarrera libera da. o9:00etatik 13:30era, eta 15:30etik 19:00etara.

admin
Gehiago