Julen Mujika kartzelaratzea agindu du Le Vert epaileak
Lehengo astean axilotu zuten Mujika eta bere bikotekide Intza Oxandabaratz ETArekin zerikusia dutelakoan. Laurence Le Vert epaileak Julen Mujika sanjuandarra eta bere bikotekide Intza Oxandabaratz kartzelaratzea agindu du. Lehengo astean atxilotu zituz...
Lehengo astean axilotu zuten Mujika eta bere bikotekide Intza Oxandabaratz ETArekin zerikusia dutelakoan.
Laurence Le Vert epaileak Julen Mujika sanjuandarra eta bere bikotekide Intza Oxandabaratz kartzelaratzea agindu du. Lehengo astean atxilotu zituzten biak, Donibane Garazin, ETArekin zerikusia dutelakoan. Zehazki 2009an aurkitu zuten zulo batekin lotu ditu epaileak. Mujika Fresneseko kartzelan sartu dute preso, eta Oxandabaratz, Osnykoan.
Lehengo larunbatean, Nafarroa Behereko hiriburuan manifestazioa egin zuten Askatasunak deituta, aterabide demokratikoaren alde eta Mujika, Oxandabaratz eta Josu Esparzaren askatasuna eskatzeko.

