Albisteak

Kabareta, Orratxen eskutik

Kabareta ekarriko du Orratx! antzerki taldeak, datorren asteburuan, Lezora. Hala ere, antzerki taldearen obrak ez du “glamourdun” kabareta, gain behera doan konpainia batena baizik: “Argiak erdipurdika, koloregabetutako dizdirak, urra...

admin

Programazio berria aurkeztuko du Zintzilik-ek

Denboraldi berrirako programazioa prestatu du Zintzilik Irrati libreak, eta bihar aurkeztuko du jendaurrean. 18:00etan bilduko dira Herrerian, eta bertaratutakoentzat janaria eta edaria izango dira. Joan ezin dutenek FM 100ean eta irratiaren webgunean ...

admin

Eskola Agendaren 21 lehen foroa, asteartean

Eskola Agenda 21en ikasturteko lehen foroa egingo dute datorren asteartean, Gezala Auditoriumean, 11:30etik aurrera. Bertan zaborrei eta hondakinei buruz iazko ikasturtean ikasleek egindako eskaerei erantzungo diete udaleko ordezkariek. 2011/2012 ikast...

admin

Azken sailkatua hartuko du etxean Ereintzak

Espainiako Lehen Mailako lider da Ereintza, eta lehen postu horri eusten jarraitzeko Bigara Pulpo sailkapeneko azken taldeari irabazi beharko dio bihar. Lehia 19:30ean hasiko da Galtzarabordako kiroldegian.

admin

Mikel Jimeno Zeateakoizut? kanpainaren irabazlea

Zeateakoizut kanpainak badu irabazlea

admin

Pilota Zuzenean! atzeratu arren, hainbat ekitaldi mantendu dituzte

Eguraldi iragarpena ez da ona, eta Txost elkarteak Pilota Zuzenean! udaberrira atzeratzea erabaki du. Bote luzeko eta laxoko partidak atzeratu dituzte, eta orduan jokatuko dute E. Abril txapelketa finala ere. Hala ere, hainbat ekitaldi mantendu dituzte...

admin

1942an jaio direnek bazkaria egingo dute hilaren 27an

1942. urtean jaio direnek hainbat ekintza antolatu dituzten azaroaren 27rako. 12.30ean Madalenaren ermitan meza izango dute, eta handik bazkaltzera joango dira Amulletara, Eliza kalean, 14:00etan. Interesdunek 40 euro sartuko dituzte azaroaren 23a bain...

admin

Eskola Agenda 21en hurrengo gaia biodibertsitatea

Datorren asteartean herriko ikastetxeetako haurrek datorren ikasturteko Eskola Agendaren barruko hurrengo gaia aurkeztuko dute udaletxean: biodibertsitatea. Laugarren urtez egingo dute bat ekimenarekin, eta zortzi eskolek eta 3.583 ikaslek parte hartuk...

admin

700 lagun baino gehiagok egin dute Ibilbide Meatzaria udan

Zerbitzuaren arrakasta ikusita igandeetan ere jarriko dute tren berdearen zerbitzua, 2012ko uda arte. 741 lagunek egin dute aurtengo udan Irungo Ibilbide Meatzaria tren berdearekin, iaz zerbitzua martxan jarri zenean baino ia 600 lagun gehiago. Irugurutzetako labeetarako tren berdeak uztailean eta abuztuan egin ditu bisitak, asteartetik ostegunera; baina aurten izandako arrakastaren ondorioz, igandeetan ere hartu ahalko da meategietako trena, udako zerbitzua abiatzen den arte. 11:30ean abiatuko da Oiassoko kanpoaldetik, igandero, ekaina bitarte. Asteazkenean egin zuten aurtengo udako balantzea, Oiasso museoan. Bertan izan ziren Miguel Angel Paez Irungo Udaleko Sustapen Ekonomikoko eta Ingurumen zinegotzia, Oiasso Erromatar Museoko kudeatzaile Cristina Agirre eta Juan Cruz Alberdi Behemendi Landa Garapenerako Elkarteko ordezkaria. Hirurak pozik agertu ziren udan tren berdeak izandako harrerarekin, eta arrakastaren arrazoietako bat hiru erakundeen arteko elkarlana izan dela esan zuten. Iazko udan egin zuten estreinakoz tren berdearen Ibilbide Meatzaria, Oiasso erromatar museotik abiatzen dena Aiako Harriko meatzetako eta burdina kizkaltzeko labeetako eremua bisitatzeko. Duela urtebete, gutxi gorabehera, joan den udako balantzea egin zuten, eta zerbitzuko arduradunak pozik agertu ziren lortutako emaitzekin. 2010eko udan 162 lagunek hartu zuten Behemendiren trena meategiak ezagutzeko. Iaz pozik bazeuden, aurten, zer esanik ez. «Txartelik ez!» zioen kartela egunero eskegi behar izan zuten, goizez zein arratsaldez. Eskaintza turistikoa [...]

admin

Gipuzkoako txapelketako aulki mugikorreko lehia, bihar, Bidasoa ibaian

Bihar, Hondarribiko Arraun Elkarteak antolatuta, Gipuzkoako Distantzia Luzeko Aulki Mugikorreko Txapelketa jokatuko dute Bidasoa ibaian. Hala, Espainiako eta Euskadiko txapelketetan modalitate honetan izandako arrakastaren ondorioz, Gipuzkoako federazioak, Gipuzkoako txapelketa lehenengo aldiz antolatzea erabaki du. Hartara, 2012 urteko lehenengo arraunketa txapelketa ofiziala izango da. Haurren Mailako lehenengo ontziak arratsaldeko hiruetan aterako dira Behobiatik. Jarraian, kadeteak aterako dira, eta bukatzeko, gazteak eta seniorrak aterako dira autopistako zubitik. Helmuga, Bidasoa pasealekuan izango da, Puntala auzoko etxeen parean. Hala, zaleek estropadaren azken metroak ikusteko aukera izango dute. Ontzi luzeak lehian 51 ontzik parte hartuko dute, eta 270 arraunlari izango dira guztira. Lauko eta zortziko ontzi luzeek parte har dezakete, eta bikoak emakumeen kasuan. Txapelketako proba nagusia seniorrena izango da. Sei ontzik parte hartuko dute: Ur Kirolak, Santiagotarrak, Donosti Arraun Lagunak, Orio, Hondarribia B eta Hondarribia A. Lehia ikusgarria izango da seniorren artekoa, eta iaz modalitate honetan lortutako emaitzak kontuan hartuta, hondarribiarrak dira faborito, aurrera doazen Santiagotarrak eta Ur Kirolak-ekin batera. Oriok ere zer esana emango du, zortziko indartsua bildu baitu: modalitatean berriro erreferente izateko helburuz, Miguel Angel Millares eta Arkaitz Goñi arraunlariek osatuko dute Orioko zortzikoa. Gainera, Hondarribiak bi ontzi aterako ditu. Hondarribiko A ontzia ondorengo arraunlariek osatuko dute: Julen Castrillon, Iñigo Vertiz, Ekaitz [...]

admin

Jaitsiera postutatik ateratzea lortu du Hondarribia-Irunek

Irabaztea zuen aukera bakarra herenegun arratsaldean Hondarribia-Irunek, eta baita lortu ere. 2012 urtea ezin hobe hasi dute etxekoek eta 68-58 menderatu zituzten sailkapenean azkenak diren Ibizako neskak. Hala, jaitsiera postutatik atera dira azkenea...

admin

23 urte beteko ditu Kasino Zaharra Adinekoen Etxeak

Hilaren 29an ospatuko du Kasino Zaharra Adinekoen Etxeak XXIII. urteurrena. Hala, 2011an 80 urte bete dituztenek eta urrezko ezteiak egin dituztenek izena eman behar dute elkartearen egoitzan omenaldia jasotzeko.

admin

Areto futbolean ez dute jardunaldirik asteburuan

Herrian hiru talde aritzen dira areto futbolean. Gipuzkoako Lehenengo Mailan Oiartzun, Bigarren Mailan Power Rangers eta Hirugarren Mailan DPO Baobab. Oporren aurreko azkeneko partida abenduaren 17-18ko asteburuan jokatu zuten. Eta hurrengoa datorren a...

admin

Atletismo taldekoek emaitza onak lortuta agurtu dute urtea

Emaitza onekin bukatu zuten urtea Errenteria Atletismo Taldeko (EAT) kideek. Joan den astean egin zuten Anoetako belodromoan parte hartze libreko proba, eta bertan izan ziren EATko Jon Lopez eta Igor Arrieta atleta federatuak.  Lopez bi probatan aritu...

admin

EPLEk Pilota Elkarteen Arteko Euskal Ligan parte hartuko du

EPLEko pilotariek, estreinakoz, Pilota Elkarteen Arteko Euskal Ligan hartuko dute parte. Etzidamu jokatuko dituzte lehen partidak, 11:15etik aurrera, Fanderian. Pala motzean Landareko Iñaki Elorza eta Ruben Pichel ariko dira. Eskuz banaka, berriz, EPL...

admin

Gaztañon egingo dute diana txistulariek igandean

Udal Txistulari Taldeak, orain arte egin duen bezala, auzoz auzo dianak jotzen jarraituko du. Urte berriko auzoetako lehenengo diana Gaztaño auzoan egingo dute igandean, eta bertako kaleetan barrena ibiliko dira, beraz, Udal Txistulari Taldeko kideak ...

admin

Gabonetako jaialdia, Toxic Dantza Eskolaren eskutik

Gabonetako jaialdia antolatu dute etzirako, 18:00etan, Errenteria Hiria Kulturgunean. Bertan, Irungo Toxic Dantza Eskolak dantza modernoen erakustaldia egingo du. Ikuskizunerako sarrerak erosi behar dira, eta dagoeneko salgai daude lau euroan. Ikuskizu...

admin

Bandaren urte berriko kontzertua, bihar

Errenteriako Musika Elkarteko Musika Bandak urte berriko kontzertua emango du bihar. Foru plazan izango da musika bandaren kontzertua eguerdiko hamabi eta erdietatik aurrera. Batez ere balsak joko dituzte musika bandako kideek biharko urte berriko kont...

admin
Gehiago