Pilota Zuzenean! atzeratu arren, hainbat ekitaldi mantendu dituzte

Eguraldi iragarpena ez da ona, eta Txost elkarteak Pilota Zuzenean! udaberrira atzeratzea erabaki du. Bote luzeko eta laxoko partidak atzeratu dituzte, eta orduan jokatuko dute E. Abril txapelketa finala ere. Hala ere, hainbat ekitaldi mantendu dituzte...

Eguraldi iragarpena ez da ona, eta Txost elkarteak Pilota Zuzenean! udaberrira atzeratzea erabaki du. Bote luzeko eta laxoko partidak atzeratu dituzte, eta orduan jokatuko dute E. Abril txapelketa finala ere. Hala ere, hainbat ekitaldi mantendu dituzte.

  • Hitzaldia, irudiekin hornituta. Gaur, 19:30ean, liburutegian: Joko zuzenak Oiartzunen. Hizlaria: J. M. Mitxelena.
  • Pasaka partida. Bihar, 12:00etan, Kontzejupean: Txost-Laxoa elkartea.
  • Erakusketa. Hilaren 1etik etzira arte, Fermiñeneko leihoetan: Joko zuzenak euskal pilotan.

Bestalde, bi pala finalaurreko jokatuko ditu Txostek asteburuan. Txost 1-Usurbil, Madalensoron. Landare-Txost 2, Fanderian. Lehen Mailara igotzea dago jokoan.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.