Jaitsiera postutatik ateratzea lortu du Hondarribia-Irunek

Irabaztea zuen aukera bakarra herenegun arratsaldean Hondarribia-Irunek, eta baita lortu ere. 2012 urtea ezin hobe hasi dute etxekoek eta 68-58 menderatu zituzten sailkapenean azkenak diren Ibizako neskak. Hala, jaitsiera postutatik atera dira azkenea...

Irabaztea zuen aukera bakarra herenegun arratsaldean Hondarribia-Irunek, eta baita lortu ere. 2012 urtea ezin hobe hasi dute etxekoek eta 68-58 menderatu zituzten sailkapenean azkenak diren Ibizako neskak.

Hala, jaitsiera postutatik atera dira azkenean bidasoarrak. Hamabigarren jardunaldia jokatuta, hamabost puntu dituzte Pepelu Mujikaren neskek, eta hamabigarren dira sailkapen nagusian.

Partida erabakigarria izan zen herenegun Hondartzan Hondarribia-Irunek irabazi zuena, Ibiza sailkapeneko azken postuan izanik, jaitsiera saihesteko bidean arerio zuzena atzean utzi dutelako.

Bihar, Zaragozan

Bihar jokatuko dute lehenengo itzuliko azken partida, 19:00etan, Zaragozan. Mann Filter Zaragoza bosgarren da sailkapen nagusian, eta gogor aritu beharko dira etxekoak.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.