Albisteak

Igandea, Extremadurako produktuen eguna

Monfrague kultur elkarteak Extremadurako produktuen eguna antolatu du iganderako. 09:00etatik 16:00etara, ogi mamiak, txorizoa, gazta, erroskillak, pestiñoak eta kañak jan eta bertako ardoak dastatzeko aukera izango da, Beraungo Pablo Sorozabal plaza...

admin

Autobusen maiztasuna areagotzeko eskatu du Bilduk

Donostiara joateko dauden autobusen maiztasun urria ikusita, Hondarribiko Bilduk zerbitzu hori areagotu, eta herri barruan norabide eta geltoki gehiago jartzeko eskatu dio Unai Erroitzenea Foru Aldundiko Mugikortasun Saileko zuzendariari. Ostegunean bi...

admin

Ballet Biarritz Errenterian izango da

Azaroaren 25ean Malandain Ballet Biarritzek entsegu publikoa egingo du Errenteria-Oreretan. Lucifer, El amor brujo eta Bolero ikuskizunen entsegu publikoa izango da. 17:30ean hasiko da, Errenteria Hiria Kulturguneko entsegu gelan. Hori ikustera joateko...

admin

Juan Mari Lujanbio Castroko lemazaina izango da

Arraun mundura itzuliko da Juan Mari Lujanbio sanjuandarra. Castroko lemazainago izan da hurrengo denboraldian. Lujanbiok ederki ezagutzen du La Marinera. 2002an Kontxako bandera irabazi zuen Castroko lemazaina zela.

admin

Ostegunean mozorro gaualdia eginen dute Xoldon

Biriatuko San Martin besten harira, mozorro gaualdia antolatu dute ostegunerako, hilaren 10erako, Xoldo ezker paretan. Besta Komitetik esan dutenez, mozorroturik doazenen artean edari sorpresa bat banatuko dute. Ekitaldia 22:00etan hasiko da, eta DJ An...

admin

Ana Egiazabal hezitzailea gonbidatu du Argoiakek asteazkenerako

Ane Egiazabal gizarte hezitzaileak Reirse para vivir-se hitzaldia eskainiko du asteazkenean Argoiak elkarteko egoitzan. Asteazkenero bezala, ekitaldia arratsaldeko bostetan hasiko da, eta denentzat irekia izango da.

admin

Chaplinen alaba Anniek ‘La belle vie’ antzeztuko du ostiralean Mendi Zolanen

Grenier de Babouchka konpainiak Jean Anouilhen La belle vie (Bizitza ederra) obra antzeztuko du heldu den ostiralean, hilaren 11n, Mendi Zolan kultur gunean. Annie Chaplin, Charlie Chaplinen alabak, parte hartzen du antzezle taldean. Antzezlanak Von Valençay familiaren pasarte bat kontatuko du. Herriaren Museoan agertuko dira, langile-oldeen mesedeetara. Waldshutz-tarren etxe dotore izandakoan bizi diren aristokrata horiek, zerbitzari izandakoaren zaintzapean dira orain. Ikuskizuna 2011-2012ko Kultur Sasoiaren baitan sartzen da, eta, horretarako, harpidetza har daiteke. Harpidedunek beren txartelak azaroaren 7a baino lehenago erreserbatu behar dituzte. Besteentzat, txartelak salgai izanen dira azaroaren 8tik 10era. Xehetasun gehiagorako galdegin Mendi Zolan kulturgunean: 0559 48 39 40 telefono zenbakian edo culture[abildua]mairie-hendaye.com posta elktronikoan.  

admin

Garagardo azoka egiten ari dira Uranzu pilotalekuan

Bidasoa Eskubaloi Taldeak antolatuta, garagardo azoka egiten ari dira Uranzu pilotalekuan. Atzo ireki zituzten ateak, eta bihar arte egongo dira zabalik: gaur, goizeko ordubiak arte eta bihar, 12:00etatik 20:00etara. Hainbat garagardo probatu eta hainb...

admin

‘Hoy empieza todo’ zineforuma, Kabigorrin

Bihar arratsalderako Hoy empieza todo zineforuma antolatu du Maiatzaren 15eko Bidasoko mugimenduak. Pelikula Kabigorrin emango dute, 17:00etatik aurrera. Antolatzaileen arabera, gizarte laguntzarako sistemarekiko axolagabetasunari eta burokratizazioari...

admin

Zine Txiroko emanaldiak datorren ostegunean hasiko dituzte seigarrenez

Zine Txiroaren denboraldi berria datorren ostegunean hasiko da. Seigarren denboraldi honetan batik bat bideotekan izango dituzte berritasun nagusienak: 30 pelikula berri batu dizkiote, eta dagoeneko 70 pelikula bildu dituzte. Filmak ikusteko asmoa duenari bazkide egiteko deialdia egin diote Mikelazulotik. Urtean hamar euroren truke nahi duen guztietan eraman ahal izango ditu DVDak etxera. Ohi den moduan, gai sozial eta politikoei buruzko film eta dokumentalekin jarraituko dute, eta horiekin zerikusia daukaten pertsonak gonbidatuko dituzte. “Pelikula eta gonbidatu interesgarriak eta gai berriak” bilatzen saiatu direla jakinarazi du Iker Fernandez antolatzaileak. Ikus-entzunezkoen proiekzioaz gain, talde eztabaida ere bultzatu nahi dute antolatzaileek: “Pelikula ikusteaz gain, garrantzitsua da guretzat foro bat sortzea. Filma ikustea ez dadila izan zerbait indibiduala; elkarrekin ikusita sakontzea pelikulak tratatzen duen gai horretan, bitxikeriak galdetzea, eta iritziak trukatzea”. Horrez gain, dokumentalei zabalkundea eman nahi diete ekimenaren bidez: “Horien proiekzioak foro alternatiboetan egiten dira. Orduan, helburua da espazio bat eskaintzea film mota horiei, eta aldi berean, material mota hori jendeari eskuragarri egitea. Horregatik bideoteka. Gainera, orain, Creative Commonsekin daude, deskarga librearekin”. Lehen filmak Datozen bi hilabeterako filmak dagoeneko erabakita dituzte Mikelazuloko kideek. Datorren astean Ojos que no ven emango dute, 19:30etik aurrera, Mikelazulo kultur elkartean. Dokumental horretan faxismoaren biktimak agertzen dira trantsiziotik gaurdaino. [...]

admin

Itsaso bidaiak aurkeztuko ditu Fermin Aramendiak

Millas de oro para un navegante en solitario (Urrezko milak bakarkako nabigatzaile batentzat) ikus-entzuneko lana aurkeztuko du Fermin Aramendia irundarrak ostegunean, Amaia KZn. Emanaldia Zure Abenturaren Bila programaren barruan kokatzen da, eta gaztearen bidaia izango du ardatz. Izan ere, itsasoetan zehar belaontzi txiki batean hiru urtez bidaitzen ibili ondoren, haren bizipenak azalduko ditu. Mediterraneotik Karibera Aramendiak Mediterraneoan hasi eta Kanaria Uharteetara, Cabo Verdera, Antlantikoa zeharkatzera, Karibera edota Azoresera besteak beste eramango ditu ikusleak. Hala, zerk eraman zuen gisa honetako bidai bat egitera ere azalduko du gazteak.

admin

Maila mantentzeko borrokan sartu da Sanpedrotarra

Oso ondo hasi du urtea Erregional Preferente Mailako Sanpedrotarra taldeak. Larunbatean 1-2 emaitzarekin gainditu zuten moreek Donostiako Matigoxotegi zelaian Kostkas Miren Bihotza taldea, eta horrenbestez, hiru jardunaldi jarraian partidarik galdu gab...

admin

Gizon bat eta emakume bat atxilotu dituzte drogekin atzeman ondoren

33 urteko gizon bat eta 27 urteko emakume bat atxilotu dituzte ertzainek bart gauean Errenteria-Oreretan. Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, Ertzaintzaren patruila batek bi auto ikusi zituen. Horietako baten barruan zegoen bikotea, eta ustez droga e...

admin

Errobi ibaia ezagutzeko aukera, Trintxerrekin

Trintxer Mendi Taldeak Errobi ibaia ezagutzeko irteerak egingo ditu aurten. Txango horietatik lehena hilaren 15ean egingo dute, igandean. Baiona eta Uztaritz (Lapurdi) lotuko dituen etapa egingo dute: 15 kilometroko bidea egingo dute hala nahi dutenek,...

admin

Gizon bat atxilotu dute hainbat haxix zati lurrera bota ostean

Ertzaintzak 40 urteko gizon bat atxilotu zuen igande goizaldean ustez haxix zati batzuk lurrera botatzen ari zela. Herrizaingo Sailaren arabera, haxix zati horiek saltzeko prest zeuden, eta ertzaintzak ikusi zituenean horiek bota zituen. Gaineratu dute...

admin

Atxilotua, lapurtutako auto bat gidatzeagatik

Pasa den asteazken goizean (abenduaren 28an), Ertzaintzak gizon bat atxilotu zuen AP-8 autobidean, ustez lapurtutako autoa zuelako. Alfa Romeo Giulietta autoa ikusita, gelditzea erabaki zuten ertzainek, susmagarria iritzita. Geldituta, autoa lapurtutak...

admin

Fanderiako Haurren Krosa antolatu du Erdiko-Erreka elkarteak seigarrenez

Erdiko-Erreka auzo elkarteak antolatuta, Fanderiako Haurren Krossa egingo dute etzi seigarrenez. Rafa Lorente auzo elkarteko presidenteak eta Jose Manuel Ferradas Kirol Patronatuko lehendakariak herenegun arratsaldean egindako agerraldian eman zuten lasterketaren nondik norakoen berri. Lorentek azaldu zuenez, “honakoa da auzo elkarteak antolatzen duen urteko lehen ekimena”, eta antolaketan, urtero  bezala, EAT  Errenteriako Atletismo Taldearen laguntza izan dute aurten ere. Bost kategoria guztira Eguerdiko hamabietan hasiko da lasterketa Dolores Ibarruri Zumarditik abiatuta, eta mailaren arabera, ibilbide ezberdina egin beharko dute parte hartzen duten haurrek, Lorentek zehaztu zuen bezala. “Bost kategoria izango dira guztira. Aurrebenjamin Mailakoek, 500 metro egin beharko dituzte; Benjamin Mailakoek, 510; alebinek, 840 metro; Haur Mailakoek, 350; eta kadeteek azkenik, 1.680 metro”. Parte hartu nahi duten haurrek helmugaren parean jarriko duten postuan eman beharko dute izena proba hasi baino ordubete lehenago. “Bakoitzak bere kategorian eman beharko du izena”, azaldu du Lorentek. Urtez urte handitu den proba Etzikoa, seigarren ekitaldia izango du Fanderiako Haurren Krossak, eta antolatzaileek nabarmendu dutenez, “urtero-urtero handitzen doa, eta baita indarra hartzen ere”. Aurreko urtean, 200 haurrek eman zuten izena lasterketan parte hartzeko. Aurten kopuru hori gainditzea espero dute antolatzaileek eta hori esateko adierazle egokia badutela azaldu dute: “San Silbestre lasterketan parte hartu duten haurren kopurua igo [...]

admin

Gabonetako azken kale ekintza egingo dute bihar

Ttak taldeak hainbat ekintza antolatu ditu Gabonetarako herriko haurrentzat, kale ekintzaren barnean. Hala, oporrek iraun bitartean, hainbat modutara gozatzeko aukera izango dute txikiek. Bihar egingo dute oporretako azken saioa: Agur oporrak jolasean,...

admin

Gabonetako oporren ondoren berriro hasiko dira Preferente Mailako lehiak

Gabonetan atseden hartu ondoren, gogotsu hasiko dira lehian asteburu honetan Erregional Preferente Mailako herriko taldeak. Touringek Usurbil hartuko du bihar, 16:30ean, Fanderiako zelaian. Beti Onak, berriz, Allerru izango du aurrez aurre, Lezoko Plaz...

admin

Biharko manifestaziorako sei autobus bete dituzte herritarrek

Gehiago betetzea espero dutela jakinarazi du Oiartzun Herrirak; zerrendak ohiko tokietan daude Oiartzun Herrira plataformak jakinarazi duenez, dagoeneko sei autobus bete dituzte herritarrek bihar Bilboko manifestaziora joateko. Oiartzun Herrirako kideek zehaztu dutenez, autobus gehiago betetzea espero dute, eta horregatik, zerrendek ohiko tokietan jarraitzen dute, herritarrek bete zain. Gaur izango da izena emateko azken eguna. Autobusen irteeran, baina, aldaketa izango da. Autobusak besteetan baino gehiago izanik, ez dira Manuel Lekuona Bibliotekaren paretik aterako bihar. 15:30ean Haurtzaro Ikastolako aparkalekutik aterako dira. Herri mobilizazio orokorra izango da biharkoa. Manifestazioa, Egin Dezagun Bidea taldeak deitu du eta 17:30ean izango da Bilbon. Landutako kanpaina bezala, kolosala izatea espero dute. Atxikimendu bideoa Kontatu oiartzuarrokin izeneko bideoa osatu dute herrian, Egin Dezagun Bidea taldearen ekimenarekin bat egiteko. Bideoan, oiartzuarrek biharko Bilboko manifestazioari egindako atxikimendua ageri da.

admin
Gehiago