Biharko manifestaziorako sei autobus bete dituzte herritarrek

Gehiago betetzea espero dutela jakinarazi du Oiartzun Herrirak; zerrendak ohiko tokietan daude Oiartzun Herrira plataformak jakinarazi duenez, dagoeneko sei autobus bete dituzte herritarrek bihar Bilboko manifestaziora joateko. Oiartzun Herrirako kideek zehaztu dutenez, autobus gehiago betetzea espero dute, eta horregatik, zerrendek ohiko tokietan jarraitzen dute, herritarrek bete zain. Gaur izango da izena emateko azken eguna. Autobusen irteeran, baina, aldaketa izango da. Autobusak besteetan baino gehiago izanik, ez dira Manuel Lekuona Bibliotekaren paretik aterako bihar. 15:30ean Haurtzaro Ikastolako aparkalekutik aterako dira. Herri mobilizazio orokorra izango da biharkoa. Manifestazioa, Egin Dezagun Bidea taldeak deitu du eta 17:30ean izango da Bilbon. Landutako kanpaina bezala, kolosala izatea espero dute. Atxikimendu bideoa Kontatu oiartzuarrokin izeneko bideoa osatu dute herrian, Egin Dezagun Bidea taldearen ekimenarekin bat egiteko. Bideoan, oiartzuarrek biharko Bilboko manifestazioari egindako atxikimendua ageri da.

Gehiago betetzea espero dutela jakinarazi du Oiartzun Herrirak; zerrendak ohiko tokietan daude

Oiartzun Herrira plataformak jakinarazi duenez, dagoeneko sei autobus bete dituzte herritarrek bihar Bilboko manifestaziora joateko.

Oiartzun Herrirako kideek zehaztu dutenez, autobus gehiago betetzea espero dute, eta horregatik, zerrendek ohiko tokietan jarraitzen dute, herritarrek bete zain. Gaur izango da izena emateko azken eguna.

Autobusen irteeran, baina, aldaketa izango da. Autobusak besteetan baino gehiago izanik, ez dira Manuel Lekuona Bibliotekaren paretik aterako bihar. 15:30ean Haurtzaro Ikastolako aparkalekutik aterako dira.

Herri mobilizazio orokorra izango da biharkoa. Manifestazioa, Egin Dezagun Bidea taldeak deitu du eta 17:30ean izango da Bilbon. Landutako kanpaina bezala, kolosala izatea espero dute.

Oiartzuarrek manifestaziorako deia egin zuten abenduan.

Oiartzuarrek manifestaziorako deia egin zuten abenduan.

Atxikimendu bideoa

Kontatu oiartzuarrokin izeneko bideoa osatu dute herrian, Egin Dezagun Bidea taldearen ekimenarekin bat egiteko. Bideoan, oiartzuarrek biharko Bilboko manifestazioari egindako atxikimendua ageri da.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.