‘Hoy empieza todo’ zineforuma, Kabigorrin

Bihar arratsalderako Hoy empieza todo zineforuma antolatu du Maiatzaren 15eko Bidasoko mugimenduak. Pelikula Kabigorrin emango dute, 17:00etatik aurrera. Antolatzaileen arabera, gizarte laguntzarako sistemarekiko axolagabetasunari eta burokratizazioari...

Bihar arratsalderako Hoy empieza todo zineforuma antolatu du Maiatzaren 15eko Bidasoko mugimenduak. Pelikula Kabigorrin emango dute, 17:00etatik aurrera. Antolatzaileen arabera, gizarte laguntzarako sistemarekiko axolagabetasunari eta burokratizazioari egindako kritika bat da. Era berean, agintarien jarrera eta eguneroko arazoekiko sistemaren pasibotasuna salatzen du.

Haatik, filma baikorra da, eta komunitateko partaide guztien ardura eskatzen du sistema barrutik hobetzeko aukera erakutsiz.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.