2025eko abenduan onartutako mozioaren berririk ez dutela jaso salatu dute; elkartea azaroko udal osoko bilkurara aurkeztuko da.


Gipuzkoako Lehen Mailako Oiartzunek Egintza taldea izango du aurrean bihar, 16:00etatik aurrera, Billabonako Olaederra kiroldegian. Sailkapenari begiratuta, partidak ez luke zaila izan behar oiartzuarrentzat. Hirugarrenak dira, eta kontrarioak hamaikag...

Perroland Animalien Eskubideak Hedatzeko Elkarteak eta Bubastik kaleko katuak laguntzeko elkarteak animalien eskubideak aldarrikatzeko azoka antolatu dute iganderako, hilaren 13rako, Irungo Txanaleta plazan (Kunstaal eskolaren parean). Goizeko hamarr...

Udan kirolak eman duen albiste garrantzitsuenetakoa zorigaiztokoa izan da. Eibarko Arrate Eskubaloi Elkartea desagertu egin da. Diru eta finantzazio arazoak izan dira eskubaloiko mailarik gorenean, Asobal Ligan, zegoen Gipuzkoako talde bakarra desagert...

EAJren ekimenez, Aduanaren ordutegi murrizketa aldatzeko eskatuko dute Batzar Nagusiek Eusko Alderdi Jeltzaleko (EAJ) batzarkide Eider Mendoza hondarribiarrak Irungo Aduanaren gainean aurkeztutako proposamena onartu dute Gipuzkoako Batzar Nagusiek. E...

Gipuzkoako Bigarren Mailako Power Rangers taldeak Idiazabal Pilarrenea Jatetxea taldearen kontra jokatuko du bihar, 16:00etan, Elorsoro kiroldegian. Maila horretan hamalau talde ari dira lehian, eta sailkapeneko azkena da Idiazabal. Oiartzuarrak ez dau...

Gipuzkoako Batzar Nagusiek San Markoko zabortegia ahalik lasterren eta behin betiko ixteko eskatu dute, egun indarrean dagoen Hondakinen Plana babestearekin batera. Atzo, PSE-EEk aurkeztutako mozioa aurrera atera zen EAJ eta PPren babesarekin. Bilduk osoko zuzenketa aurkeztu zuen, baina ez zen aurrera atera. “Batzar Nagusiek aldundiari eskatzen diote, udalekin eta mankomunitatearekin elkarlanean, lehenbailehen San Marko ixteko beharrezko kudeaketak egiteko. Horrez gain, herri inguruko parke bihurtzeko apustu irmoa azaldu dute”, adierazi dute Errenteriako PSE-EEtik. Horrez gain, gogorarazi dute hilaren 26ko udalbatzarrean PSE-EEk aurkeztutako mozioa aurrera atera zela aho batez. Errenteriako PSE-EEko kideak pozik azaldu dira, baina era berean, aldundiari eskatu diote aho bateko eskaera horri erantzuteko. Horrez gain, udalari udalbatzarrean onartutakoa aurrera eraman dezan eskatu diote, “hala ez bada, hori defendatzen” jarraituko dutela esan dute.

Datorren asteazkenean Guraso Eskola egingo dute, elikadura-alergiak aztertzeko asmoz. Herri Eskolako eta Lezo Institutuko Guraso Elkarteak jakinarazi duenez, 17:00etan hasiko da topaketa, Donibane kaleko Kultur Aretoan. Alergiadunen Euskal Elkarteko (E...

Asteburu honetako kale ekintza Gurutzeko Bizardia plazan izango da, bihar, 16:30etik aurrera. Bertara hurbiltzen diren sei eta hamabi urte bitarteko Oiartzungo haurrek hainbat jolasez osatutako ginkana dibertigarrian parte hartzeko aukera izango dute.

Udal ordenantza bat onartzea proposatu du, Berdinketaren Agentearen irudia sortzeko Hondarribian Hondarribian emakume eta gizonen arteko berdintasuna bermatzeko lan egiten duten elkarte eta eragileek, baita Bilduk ere, Berdintasunaren Agentearen irudia...

Donostiako Gizarte Gaietarako Epaitegiak erabaki du TAOko hiru langileen kaleratzea «bidegabea» izan dela. Eyssak —Irungo TAO eta garabi zerbitzuak kudeatzen dituen enpresa— “TAO makinetan zabor poltsak jartzeagatik” kaleratu zituen hiru langile horiek, TAOko langileen grebaren harira. Epaitegiko magistratuaren arabera, “inolaz ere ez zuten merezi langile horiek kaleratzeko agindua”. Hala, Oarso Bidasoko ELAk epaiaren gaineko irakurketa egin du: “Sententziak berretsi du langileen eskubide oinarrizkoenak urratu zituela Eyssak”. ELAren ustez, orain, hiru langileak berriz ere onartu behar ditu Eyssak, eta hori argudiatzeko epaiari aipamena egiten diote sindikatuko kideek: “Gaiaren bilakaera bidegabea izan delako, eta kaleratzea ere bidegabea izan denez, langileei eman beharreko kalte-ordaina izugarria izango litzateke. Hortaz, hiru langileak berriz ere onartzeko galdegiten diogu Eyssari. ELAn ez dugu beste hipotesirik esku artean”. Epaia Donostiako Gizarte Gaietarako Epaitegiko magistratuaren arabera, TAO makinetan poltsak jartzea, sektorearen lan hitzarmenaren arabera, ez da langile bat kanporatzeko adinako arrazoia, “makina horiek ez zirelako zerbitzutik kanpo utzi, hautsi, edo desegin”. Hala, maiatzaren 23ra arte —TAOko langileek apirilaren 1ean hasi zuten greba—, makina horiek poltsekin tapatuta egotea Eyssak “baimendu” zuela dio sententziak, eta beraz, “kalteak oso-oso txikiak” izan zirela. Bildu: “Onartzea ez den beste ezer ez dugu ontzat ematen” Irungo Bilduk, TAO zerbitzutik kanporatutako hiru langileen epaiaren harira, bere [...]

Hondarribiko futbol taldeak 1-0 galdu zuen Tolosaren kontra larunbatean. Partida gogorra jokatu zuten, baina garaipena ezin eskuratu geratu ziren. Hamalaugarrenak dira sailkapen nagusian hondarribiarrak, eta datorren partida bosgarrenaren kontra jokatu...

Asteburu kaxkarra izan da Lezoko kirol talde nagusientzat. Izan ere, lautik hiru partida galdu zituzten. Emaitza positibo bakarra Allerruren saskibaloi taldeak lortu zuen. Leihoak Zast taldea jaso zuen Bekoerrotako kantxan. Sailkapenaren behealdean dago talde hori, eta lezoarrek ez zuten sorpresarik izan: 63-54 irabazi zuten. Zortzigarren postura igo dira berdeak orain. Zortzina garaipen eta porrot dituzte lezoarrek. Futbolean, berriz, Emakumezkoen Ligako Igoera Fasea ez du ondo hasi Allerruk. Zarautzen jokatu zuten larunbat arratsaldean, eta 3-2 gailendu ziren etxekoak. Asteburu honetan lehenengo puntuak eskuratu nahi dituzte, Plazetan, Hernaniren kontra. Faseko estreinako partida galdu zuten hernaniarrek ere. Allerru Bri, gol zaparrada Allerruren mutilen bigarren taldeak, berriz, Donostian jokatu zuen, larunbat arratsaldean. Etxeko taldea izan zen nagusi Puioko futbol zelaian: Vasconia. Lau gol sartu zizkieten zuri-berdeei, eta ez zuten donostiarren atea zulatzerik izan. Erregional Preferenteko taldeak ere galdu egin zuen, baina Plazetan. Munibek 0-1 irabazi zuen. Sailkapenean Donostiako taldea aurreratzeko aukera aparta zen, baina ezin izan zituzten hiru puntuak lortu. Hamabigarren postura jaitsi dira lezoarrak.

Joan den asteburuko Donostiako sei garaipenen ondoren, asteburu honetan emaitza apalagoak lortu dituzte Oarsoaldeko batelek Tolosan jokoan izan duten Federazio Kopako estropadan. Eskualdeko ontzien artean Hibaika Arraun Elkarteko Kadete Mailako mutilen...

Erregional Ohorezko Pasaiak garaipena lortu zuen larunbatean, 2-0, Rotetaren kontra. Partidako izarra Ioritz Learte izan zen, berak sartu zituelako partidako bil golak: 25. minutuan sartu zuen 1-0ekoa, eta 65. minutuan partida erabakita utzi zuen gola....

Real Union Real Bren aurka aritu zen asteburuan Stadium Galen, eta 0-1eko markagailuarekin donostiarren aldeko garaipenarekin bukaera eman zioten gipuzkoarren arteko derbiari. Hala, Real Bk azken hamairu partidak galdu arren, hiru puntu lortu zituen et...

Segikoak direlakoan zigortu ditu Xabier Lujanbio, Maitane Linazasoro, Iosu Arruabarrena, Aitor Alberdi, Aitor Franco eta Arkaitz Antza. Espainiako Auzitegi Nazionalak sei urteko espetxe zigorra ezarri die Oarsoaldeko sei gazteri, Segiko kide direlakoan...

Gaurko 11:30ean hasita, II. Hockey 7 Torneoa jokatzen hasi dira Trintxerpeko Andonaegi zelaian, Pasaia-Trintxer Hockey Taldeak antolatuta. Udalak, Intensivo Autoeskolak eta Amistad tabernak lagundu dute torneoa antolatzen.

Erakusketa berria jarri zuten atzo Petra Lekuona zaharren egoitzan. Pili Ansaren lanak dira, lore lehorrekin egindako koadroak. Ansa, Katalina Erauso Arte Klubeko kidea da. Erakusketa bisitatu nahi dutenek, otsailaren 13ra arte izango dute horretarako ...

Bihar, 11:00etan, Euskal Herriko Kluben Arteko Txapelketako pala motzeko partida jokatuko dute Landareko Iñaki Elorzak eta Ruben Pichelek, Adurtza taldeko pilotarien kontra. 17:30ean, eskuz binakako Nagusien Mailako EPLEko Aitor Odriozola eta Antton...