Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

TAOko hiru langileen kaleratzea “bidegabea” dela esan du epaitegiak

Donostiako Gizarte Gaietarako Epaitegiak erabaki du TAOko hiru langileen kaleratzea «bidegabea» izan dela. Eyssak —Irungo TAO eta garabi zerbitzuak kudeatzen dituen enpresa— “TAO makinetan zabor poltsak jartzeagatik” kaleratu zituen hiru langile horiek, TAOko langileen grebaren harira. Epaitegiko magistratuaren arabera, “inolaz ere ez zuten merezi langile horiek kaleratzeko agindua”. Hala, Oarso Bidasoko ELAk epaiaren gaineko irakurketa egin du: “Sententziak berretsi du langileen eskubide oinarrizkoenak urratu zituela Eyssak”. ELAren ustez, orain, hiru langileak berriz ere onartu behar ditu Eyssak, eta hori argudiatzeko epaiari aipamena egiten diote sindikatuko kideek: “Gaiaren bilakaera bidegabea izan delako, eta kaleratzea ere bidegabea izan denez, langileei eman beharreko kalte-ordaina izugarria izango litzateke. Hortaz, hiru langileak berriz ere onartzeko galdegiten diogu Eyssari. ELAn ez dugu beste hipotesirik esku artean”. Epaia Donostiako Gizarte Gaietarako Epaitegiko magistratuaren arabera, TAO makinetan poltsak jartzea, sektorearen lan hitzarmenaren arabera, ez da langile bat kanporatzeko adinako arrazoia, “makina horiek ez zirelako zerbitzutik kanpo utzi, hautsi, edo desegin”. Hala, maiatzaren 23ra arte —TAOko langileek apirilaren 1ean hasi zuten greba—, makina horiek poltsekin tapatuta egotea Eyssak “baimendu” zuela dio sententziak, eta beraz, “kalteak oso-oso txikiak” izan zirela. Bildu: “Onartzea ez den beste ezer ez dugu ontzat ematen” Irungo Bilduk, TAO zerbitzutik kanporatutako hiru langileen epaiaren harira, bere [...]

admin
Irun
2011/11/11
TAO makina bat, greba bitartean

TAO makina bat, greba bitartean

Donostiako Gizarte Gaietarako Epaitegiak erabaki du TAOko hiru langileen kaleratzea «bidegabea» izan dela. Eyssak —Irungo TAO eta garabi zerbitzuak kudeatzen dituen enpresa— “TAO makinetan zabor poltsak jartzeagatik” kaleratu zituen hiru langile horiek, TAOko langileen grebaren harira. Epaitegiko magistratuaren arabera, “inolaz ere ez zuten merezi langile horiek kaleratzeko agindua”. Hala, Oarso Bidasoko ELAk epaiaren gaineko irakurketa egin du: “Sententziak berretsi du langileen eskubide oinarrizkoenak urratu zituela Eyssak”.

ELAren ustez, orain, hiru langileak berriz ere onartu behar ditu Eyssak, eta hori argudiatzeko epaiari aipamena egiten diote sindikatuko kideek: “Gaiaren bilakaera bidegabea izan delako, eta kaleratzea ere bidegabea izan denez, langileei eman beharreko kalte-ordaina izugarria izango litzateke. Hortaz, hiru langileak berriz ere onartzeko galdegiten diogu Eyssari. ELAn ez dugu beste hipotesirik esku artean”.

Epaia
Donostiako Gizarte Gaietarako Epaitegiko magistratuaren arabera, TAO makinetan poltsak jartzea, sektorearen lan hitzarmenaren arabera, ez da langile bat kanporatzeko adinako arrazoia, “makina horiek ez zirelako zerbitzutik kanpo utzi, hautsi, edo desegin”. Hala, maiatzaren 23ra arte —TAOko langileek apirilaren 1ean hasi zuten greba—, makina horiek poltsekin tapatuta egotea Eyssak “baimendu” zuela dio sententziak, eta beraz, “kalteak oso-oso txikiak” izan zirela.

Bildu: “Onartzea ez den beste ezer ez dugu ontzat ematen”

Irungo Bilduk, TAO zerbitzutik kanporatutako hiru langileen epaiaren harira, bere irakurketa propioa egin du: “Hiru langileak berriz ere onartzea ez den beste ezer ez dugu ontzat ematen”. Langileei kalte-ordainak eman baino, horiek Eyssak bere langile taldean txertatzeko aukeraren alde agertu dira, “krisi testuinguru honetan kalte-ordain bezala langile horiei 100.000 euro ematea ez genuko ulertuko, bidegabeak izan diren kaleratze horiek mantentzeko”.
Bestalde, Irungo Bilduk jakinarazi du Eyssako zonaldeko arduradunarekin harremanetan jarri dela, epaiaren aurrean enpresaren jarrera zein den jakiteko, eta eurena jakinarazteko: “Arduradun horrek esan digunez, enpresak ez du oraindik bere jarrera erabaki”.
Aldi berean, Oinatz Mitxelena buru duen alderdiak deia egin die “herritar, erakunde eta eragile guztiei langile horien berronarpenaren alde egiteko”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.