Allerru saskibaloi taldeak bederatzi puntuko aldeagatik irabazi du etxean

Asteburu kaxkarra izan da Lezoko kirol talde nagusientzat. Izan ere, lautik hiru partida galdu zituzten. Emaitza positibo bakarra Allerruren saskibaloi taldeak lortu zuen.   Leihoak Zast taldea jaso zuen Bekoerrotako kantxan. Sailkapenaren behealdean dago talde hori, eta lezoarrek ez zuten sorpresarik izan: 63-54 irabazi zuten. Zortzigarren postura igo dira berdeak orain. Zortzina garaipen eta porrot dituzte lezoarrek.   Futbolean, berriz, Emakumezkoen Ligako Igoera Fasea ez du ondo hasi Allerruk. Zarautzen jokatu zuten larunbat arratsaldean, eta 3-2 gailendu ziren etxekoak. Asteburu honetan lehenengo puntuak eskuratu nahi dituzte, Plazetan, Hernaniren kontra. Faseko estreinako partida galdu zuten hernaniarrek ere.       Allerru Bri, gol zaparrada Allerruren mutilen bigarren taldeak, berriz, Donostian jokatu zuen, larunbat arratsaldean. Etxeko taldea izan zen nagusi Puioko futbol zelaian: Vasconia. Lau gol sartu zizkieten zuri-berdeei, eta ez zuten donostiarren atea zulatzerik izan.   Erregional Preferenteko taldeak ere galdu egin zuen, baina Plazetan. Munibek 0-1 irabazi zuen. Sailkapenean Donostiako taldea aurreratzeko aukera aparta zen, baina ezin izan zituzten hiru puntuak lortu. Hamabigarren postura jaitsi dira lezoarrak.

Asteburu kaxkarra izan da Lezoko kirol talde nagusientzat. Izan ere, lautik hiru partida galdu zituzten. Emaitza positibo bakarra Allerruren saskibaloi taldeak lortu zuen.

 

Leihoak Zast taldea jaso zuen Bekoerrotako kantxan. Sailkapenaren behealdean dago talde hori, eta lezoarrek ez zuten sorpresarik izan: 63-54 irabazi zuten.

Zortzigarren postura igo dira berdeak orain. Zortzina garaipen eta porrot dituzte lezoarrek.

 

Futbolean, berriz, Emakumezkoen Ligako Igoera Fasea ez du ondo hasi Allerruk. Zarautzen jokatu zuten larunbat arratsaldean, eta 3-2 gailendu ziren etxekoak. Asteburu honetan lehenengo puntuak eskuratu nahi dituzte, Plazetan, Hernaniren kontra. Faseko estreinako partida galdu zuten hernaniarrek ere.

 

 

 

Allerru Bri, gol zaparrada

Allerruren mutilen bigarren taldeak, berriz, Donostian jokatu zuen, larunbat arratsaldean. Etxeko taldea izan zen nagusi Puioko futbol zelaian: Vasconia. Lau gol sartu zizkieten zuri-berdeei, eta ez zuten donostiarren atea zulatzerik izan.

 

Erregional Preferenteko taldeak ere galdu egin zuen, baina Plazetan. Munibek 0-1 irabazi zuen. Sailkapenean Donostiako taldea aurreratzeko aukera aparta zen, baina ezin izan zituzten hiru puntuak lortu. Hamabigarren postura jaitsi dira lezoarrak.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.