Albisteak

Sailkapenaren erdialdeko taldeen kontra ariko dira herriko taldeak

Asteburuko partidak sailkapenaren erdialdean dauden taldeen kontra izango dituzte Erregional Preferenteko herriko bi taldeek. Touringek Munibe hartuko du etxean. Errenteriarrak laugarren daude sailkapen nagusian, eta donostiarrak, berriz, bederatzigarr...

admin

Gazteei eta euskaltzaleei hilaren 26an Seaska laguntzeko deia egin diete

Ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko kontzertua izango da: Betagarri, Esne Beltza eta Bad Sound System Urte hasieran, Seaskaren laguntza deia jaso zuten Hego Euskal Herriko ikastolek, tartean, herriko Haurtzarok. Dei horri erantzuteko asmoz, kontzertua antolatu dute ikastolak eta Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneak hilaren 26rako, Oiartzungo Udalaren laguntzarekin. Jaialdiaren helburua Ipar Euskal Herriko ikastolen elkartearentzako dirua biltzea da. Izan ere, Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako ikastolek egoera ekonomiko larria bizi dute. Paxkal Indo Seaskako lehendakariak azaldu zuen egoera zail hori atzo, jaialdiaren aurkezpenean. “Ikasle kopurua gora doa, baina administrazioen diru laguntzak behera”, zehaztu zuen. Hala ere, nabarmendu zuen Seaskako gurasoek eta langileek gogor jarraituko dutela euskararen alde lanean. Eta eskerrak eman zizkien Oiartzungo jaialdiko antolatzaileei ez ezik, baita Hego Euskal Herritik laguntza eman dieten guztiei. Egoera horren jakitun, laguntzeko prest dago Haurtzaro Ikastola, Sorkunde Lekuona zuzendariak azaldu zuenez. “Ikastolooi euskaraz eta nazio ikuspegiak lotzen gaitu, eta Seaskatik jasotako laguntza eskaerari erantzuteko konpromisoa dugu”, esan zuen. Konpromisoa eskuan, herriko euskalgintzarekin jarri zen harremanetan Haurtzaro, eta “elkarlana berehala hasi zen”. Lekuonak, era berean, eskerrak eman zizkien udalari, euskalgintzari eta musika taldeei, jaialdia antolatu ahal izateko emandako laguntzagatik: “Sekulako erraztasunak eman dizkigute den antolatzeko”. Bestalde, Xabier Solano Esne Beltzako kideak musika talde euskaldunak halako ekimenetan [...]

admin

Garagardo festa antolatu du gaztetxeak biharko

Gazte Asanbladak gaztetxeko taberna zabalduko du gaur eta bihar. Gaurko  pintxo potea, musika, eta beste iragarri dituzte, 18:00etatik aurrera. Biharko berriz, garagardo festa antolatu dute.

admin

Stay Blues taldearen kontzertu pedagogikoa, gaur

Stay Blues musika taldeak Bluesetik Boogiera musika emanaldi pedagogikoa emango du gaur 18:30ean udaletxeko areto nagusian.

admin

Aurten Doinu Zahar Txapelketa batuko zaio Aurresku lehiari

Hamabi neskek jokatuko dute etzi kanporaketa, San Pedroko Udal Aretoan, 11:30etik aurrera. Hilaren 26an jokatuko dute Euskadiko XXXI. Gipuzkoar Aurresku Txapelketa Donibaneko kiroldegian, aurten berritasun nagusi  batekin: gizonen lehiari, emakumeena batuko zaio. 2003az geroztik etenda dagoen Doinu Zahar txapelketa berreskuratzeko apustua egin du antolakuntzak aurten. Hondarribiko Kemen Dantza taldeak antolatzen zuen lehen Doinu Zahar txapelketa. Lau ekitaldi antolatu zituzten, 1999 urtetik 2003ra bitartean. Donibanen hilaren 26an jokatuko dena, beraz, Txapelketaren V. aldia izango da, oraingoan, Pasaiako Udalak, Gipuzkoako Euskal Dantzarein Biltzarrak eta Alkarkide Alkartasunako Dantzari Ohiak Taldeak antolatuta. Atzo eguerdian aurkeztu zuten txapelketa, Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean. Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarreko buru Xabier Mendigurenekin batera, Pasaiako alkate Amaia Agirregabiria eta kultura zinegotzi Jaunra Cano izan ziren aurkezpenean. Mendigurenek azaldu zuenez «aspaldiko ideia» zen emakumeen lehiaketa berreskuratzea. Azken urtetan, Aurresku txapelketarako dantzari gutxik izena ematen zutela ikusita, eta aldiz, emakumeen ligaxketan-eta, dantzan ari diren nesken kopurua handia denez, Doinu Zahar txapelketa berreskuratzeko une aproposa dela erabaki dute. Sei mutik, hamabi neska Atzo jakinarazi zutenez, sei aurreskularik parte hartuko dute Euskadiko XXXI. Gipuzkoar Erako Aurresku Txapelketan, tartean azken bi urtetan irabazle izan den Atarrabiako Iker Larunbe. Aurten irabaziko balu, Larunbek Tomas Muruaren garaikurra jaioterrira eramango luke, txapelketa hiru urtez jarraian irabazteagatik. Oholtza [...]

admin

Emanaldiak, bizikloia, eta mendi irteera Urdabururen Mendi Astean

Mendi Astea antolatu du beste urtebetez Urdaburu Mendizale Elkarteak, eta datorren astelehenean (hilaren 21ean) hasita hainbat ekimen egingo dituzte aste osoan zehar, Urdaburuk Juan Olazabal kalean duen egoitzan. Lehenengoa, hilaren 21ean, erretiratuen ibilaldiari buruzko argazki emanaldia izango da; 19:00etan hasiko da. Antolatzaileek zehaztu dutenez, “emanaldiaren ostean, domina banaketa egingo dugu”. Asteartean (hilak 22), berriz, Everestera biderik laburrena ikus-entzunezkoa emango dute 20:00etatik aurrera, eta Alberto Zerainek egingo du aurkezpena. Eskolartekoen txanda izango da datorren asteazkenekoa Mendi Astearen barruan: “Haiek egindako mendi irteeren gaineko argazki emanaldia egingo dugu 19:00etan, eta ondoren, argazki lehiaketako irabazleei dominak banatuko dizkiegu”. Trekkingak ere izango du tartea. Hala, ostegunean (hilak 24), Antxon Iturrizak aurkeztuta,  Munduko mendietatik trekkinga  ikus-entzunezkoa antolatu dute 20:00etatik aurrera. Emanaldiekin bukatzeko, 2009ko abendua eta 2011ko martxoa artean Lourdesera (Okzitania) 15 etapatan egindako ibilbidearen gaineko ikus-entzunezkoa emango dute, 20:00etan, Urdaburuko bazkide taldeak aurkeztuta. VIII. Eneko Arzelus Memoriala Mendi Astearen ekimenen barruan, VIII. Eneko Arzelus Memoriala bizikloia egingo dute hilaren 26an 15:00etatik aurrera. Parte hartzen dutenek, txirrindan eta lasterka ibili beharko dute hamalau kilometroz. Mateo eta Sorondo arteko bidea, zazpi kilometrokoa, bizikletaz egin beharko dute parte hartzaileek. Sorondo inguruan krossa egingo dute ondoren, zazpi kilometroz. Hilaren 27an, Urdaburu Eguna egingo dute. Haurrek eta nagusiek irteera egingo [...]

admin

Krisiaren ondorioak salatzeko protestak egingo ditu LABek

Krisiak Oarsoaldean eta Bidasoan utzi dituen ondorioak salatzeko manifestazioa antolatu du biharko LABek. 12:00etan irtengo dira Herriko Enparantzatik. LABen arabera, “krisialditik atera baino, krisi handiago baten atarian” dago gizartea. &...

admin

Azken bilera, gaur, Igantzin

Atzo egin zuten udala eta auzotarren arteko azken aurreko bilera. Erdialdeko 220 bizilagunek hartu zuten parte Reina Aretoan 19:30ean hasi zen batzar irekian, eta Julen Mendoza alkatea eta Luisma Diez Hirigintza eta Hiri Mantenuko zinegotziarekin auzoa...

admin

Berdintasuna sustatzearen alde ari diren elkarteek diru laguntzak eska ditzakete

Bihar zabaltzen da epea emakume eta gizonen arteko berdintasuna sustatzearen alde lanean ari diren gobernuz kanpoko elkarte eta erakundeek diru laguntza eska dezaten. Hilaren 25era arteko epea dute interesdunek. Eskaera-eredua Pasaiako Udaleko Gizarte ...

admin

Hondarribiko zortzikoa hirugarrenez izan da Euskadiko txapeldun

Hondarribia Arraun Elkarteko zortzikoak Aulki Mugikorreko Distantzia Luzeko Euskadiko Txapelketa hirugarrenez irabazi du, gizonen kategorian. Estu, baina garaipena eskuratu du. Izan ere, Orio bigarrenak baino bi segundo gutxiago egin zituzten berdeek B...

admin

Kirol emaitzak

FUTBOLA Ohorezko Erregional Maila. Berio-Oiartzun: 1-2. Espainiako Estatuko Emakumeen Bigarren Maila. Oiartzun-Añorga: 3-1. ARETO FUTBOLA Gipuzkoako Lehen Maila. Oiartzun-Zurt Taberna: 4-1. Bigarren Maila. Power Rangers-Donibane Pari Berri: 5-1. H...

admin

Txintxerpek balio handiko garaipen lortu du

Ohorezko Mailan ere, Trintxerpek garaipen garrantzitsua lortu zuen Zumarragan, Urolaren aurka (0-1). Hamahirugarren postura igo da Trintxerpe, Aurrera eta Hondarribia atzean utziz.

admin

Erdi Aroko Hiri eta Hiribilduen Sareak turismo saria jaso du Madrilen

Erdi Aroko Hiri eta Hiribilduen Sareak, Turismo Aktiboaren Produktu Onenaren Saria jaso zuen iragan ostegunean Madrilgo Fitur turismo azokan. Sare horretako bazkide da Hondarribia. AireLibre aldizkariak eta Fiturrek ematen dute sari hori, eta Aitor Kerejeta alkatearentzat, garrantzitsua da: «Fiturrek, bere zuzendariak sinatuta, eman digu saria. Merezitako saria da». www.airelibre.com gunean eta Fiturren webgunean (www.ifema.es/ferias/fitur) jasotako botoengatik jaso du saria sareak. Herritarrek erabaki dute, beraz, nori eman garaikurra. Beste 22 aukera zituzten boto emaileek Turismo Aktiboaren Produktu Onenaren Saria emateko. «Lana behar moduan egiten ari garela ziurtatu digu sariak. Hondarribian sortu genuen produktu bat da sarea, Euskal Herriko, Espainiako Estatuko eta Portugalgo hiriak sartu dira bertan, eta dagoeneko etekinak ematen ari da. Hau da jarraitu beharreko bidea», nabarmendu du Kerejetak. Egun, sarearen presidentea da Hondarribiko alkatea. Erdi Aroko Hiri eta Hiribilduen Sarea ondorengo udalerriek osatzen dute: Euskal Herrikoak, Hondarribia, Lizarra (Nafarroa) eta Guardia (Araba) dira; Espainiako Estatukoak, berriz, Sos del Rey Catolico, Almazan, Siguenza, Pedraza, Consuegra, Coria eta Olivenza; eta Portugalgo ordezkariak, Vila Vicosa eta Marvao. Erdi Aroko Pintxo Lehiaketa Ostegunean Madrilen egin zuten ekitaldian, maiatzaren 4an eta 5ean egingo duten Erdi Aroko Pintxo Txapelketaren bosgarren ekitaldia Hondarribian egingo dutela erabaki zuten sareko kideek. «Oso berri pozgarria da, ekimen honengatik, gastronomia [...]

admin

Ezinbesteko garaipena eskuratu du Hondarribia-Irunek

Jardunaldi biribila izan da asteburukoa Hondarribia-Irun emakumeen saskibaloi taldearentzat. Mailan jarraitzeko Burgos aurkari zuzena 75-68 garaitu zuen, eta gainera, sailkapenean gainetik zeuden lau taldeek galdu egin zuten. Orain, bost talde daude be...

admin

Esku hutsik bueltatu da Hondarribia Aretxabaletatik

Aretxabaletaren kontra 1-0 galdu zuen Hondarribiako futbol taldeak herenegun arratsaldean. Euripean jokatu zuten partida, eta horrek arazoak sortu zizkien bi taldeei. Aretxabaletaren golari erantzuteko futbol argudiorik ez zuten izan berdeek, beraz, es...

admin

Bihar da ‘Lurra zorua bailitzan’ hitzaldia

Pasa den asteazkeneko HITZA-n agertzen zen Iñaki Petxarromanen hitzaldiari buruzko informazioa okerra da, eta Lurra zorua bailitzan liburua bihar, asteazkena, aurkeztuko dute Xenpelar Etxean, 19:30ean. Liburuaren egileak berak, Iñaki Petxarromanek, p...

admin

Ura moztuko dute gaur Juan Olazabal kalean

Gaur goizean, 09:00etatik 11:00etara, ezingo da urik erabili Juan Olazabal kaleko 1, 2, 4 eta 6 zenbakietan, ezta Ikutza Kortsarioa kaleko 11.enean ere.  Ikutza Kortsarioa 11n egin behar dituzten lanengatik moztuko dute ura. Eragozpenengatik barkamena...

admin

Ostiralean post rockari lekua utziko dio Mogambok

Trintxerpeko Mogambo aretoak rock experimentaleko gaualdia antolatu du ostiralerako. Hiru talde ariko dira, The Happiness Project, Giranice eta 3797. Emanaldia 21:00etan hasiko da. The Happiness Project Benicarloko taldea da (Castello, Herrialde Katalanak), noise rock experimentala egiten duena. Eskarmentu handiko musikariak dira proiektu honetan elkartu direnak. Bandako kideek beraiek esanda, “modo intiutiboan konposaturiko abestiak” egiten dituzte, 7 eta 10 minutu ingurukoak. Ez dute oso gustoko haien musika estilo batean kokatzea, baina Estatuko post rockean dagoeneko erreferentzia bat dira, eta batzuetan rock progresibora ere hurbiltzen dira. Beste bi taldeak Euskal Herrikoak izango dira. Giranice banda instrumentalean arlo ezberdinetatik datozen musikariak batzen dira, eta horrek isla du egiten duten ambiental post rock estiloan. Musikaren oinarria rock gitarrek ezartzen dute, eta haien gainetik bibolin batek gidatzen du abesti bakoitzaren ildoa. 3797ko kideek metal hardcorea jotzen dute; Materia eta Spezial guest taldeetako kideak elkartu dira proiektu berri honetan, eta lehen diskoa aurkeztera datoz Mogambora.

admin

Hendaiako biztanleriaren heren bat hegoaldetik dator

Frantziako Estatistika eta Ikerketa Ekonomikoen Institutu Nazionalak (INSEE) Hendaiako Herriko Etxearekin elkarlanean, errolda osatuko du  otsailaren 25era bitartean. Hala, biztanleriaren herena mugaren bestaldetik datorrela nabarmendu nahi izan dute Herriko Etxetik eta beraz, erroldaren lagina osatu ahal izateko inkesta erantzuteko eskaria luzatu dute. Horiek horrela, herriko gobernuak oso garrantzitsutzat jotzen du biztanle kopurua ezagutzea, azpiegitura egokiak eskaini ahal izateko, zein biztanle kopuruaren araberako diru laguntzak jasotzeko. Gaur egun, 14.827 pertsona daude Hendaiako erroldan, eta 15.000 biztanlera iritsiz gero, diru laguntza handiagoak jasoko lituzke Herriko Etxeak. Horrez gain, aurreikuspenen arabera “2.000 pertsona” gehiago izan daitezke herrian bizi direnak. Hala, datozen asteetan zehar, INSEEko langileak 1.000 bizilagunekin elkartuko dira, hitzordua finkatu eta horiek elkarrizketatuko dituzte lagin bat osatzeko helburuarekin. Zergekin zerikusirik ez  Herriko Etxetik argi utzi nahi izan dutenez, erroldak “ez du zerikusirik” zergekin. Galdetegian emandako erantzunak “isilpekoak” direla ziurtatu dute. “Bildutako informazioen ondorioz kontrol administratibo edo fiskal bat izatea ezinezkoa da”. Hala, “urtean sei hilabete baino gehiago pasatzen duzun lekuan” erroldatu behar zarela jakinarazi dute. Halaber, lanbide eta lantokien inguruko galderak egitea ezinbestekoa dela ziurtatu dute, biztanleek egunero garraiatzeko behar duten denbora, lan jarduera edota sektore ekonomikoa zeintzuk diren jakin ahal izateko.  

admin
Gehiago