Gazteei eta euskaltzaleei hilaren 26an Seaska laguntzeko deia egin diete

Ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko kontzertua izango da: Betagarri, Esne Beltza eta Bad Sound System Urte hasieran, Seaskaren laguntza deia jaso zuten Hego Euskal Herriko ikastolek, tartean, herriko Haurtzarok. Dei horri erantzuteko asmoz, kontzertua antolatu dute ikastolak eta Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneak hilaren 26rako, Oiartzungo Udalaren laguntzarekin. Jaialdiaren helburua Ipar Euskal Herriko ikastolen elkartearentzako dirua biltzea da. Izan ere, Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako ikastolek egoera ekonomiko larria bizi dute. Paxkal Indo Seaskako lehendakariak azaldu zuen egoera zail hori atzo, jaialdiaren aurkezpenean. “Ikasle kopurua gora doa, baina administrazioen diru laguntzak behera”, zehaztu zuen. Hala ere, nabarmendu zuen Seaskako gurasoek eta langileek gogor jarraituko dutela euskararen alde lanean. Eta eskerrak eman zizkien Oiartzungo jaialdiko antolatzaileei ez ezik, baita Hego Euskal Herritik laguntza eman dieten guztiei. Egoera horren jakitun, laguntzeko prest dago Haurtzaro Ikastola, Sorkunde Lekuona zuzendariak azaldu zuenez. “Ikastolooi euskaraz eta nazio ikuspegiak lotzen gaitu, eta Seaskatik jasotako laguntza eskaerari erantzuteko konpromisoa dugu”, esan zuen. Konpromisoa eskuan, herriko euskalgintzarekin jarri zen harremanetan Haurtzaro, eta “elkarlana berehala hasi zen”. Lekuonak, era berean, eskerrak eman zizkien udalari, euskalgintzari eta musika taldeei, jaialdia antolatu ahal izateko emandako laguntzagatik: “Sekulako erraztasunak eman dizkigute den antolatzeko”. Bestalde, Xabier Solano Esne Beltzako kideak musika talde euskaldunak halako ekimenetan [...]

Ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko kontzertua izango da: Betagarri, Esne Beltza eta Bad Sound System

Udaletxean egin zuten aurkezpena. Irudian, Xabier Solano, Ane Badiola, Asier Legorburu, Paxkal Indo eta Sorkunde Lekuona.

Udaletxean egin zuten aurkezpena. Irudian, Xabier Solano, Ane Badiola, Asier Legorburu, Paxkal Indo eta Sorkunde Lekuona.

Urte hasieran, Seaskaren laguntza deia jaso zuten Hego Euskal Herriko ikastolek, tartean, herriko Haurtzarok. Dei horri erantzuteko asmoz, kontzertua antolatu dute ikastolak eta Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneak hilaren 26rako, Oiartzungo Udalaren laguntzarekin.

Jaialdiaren helburua Ipar Euskal Herriko ikastolen elkartearentzako dirua biltzea da. Izan ere, Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako ikastolek egoera ekonomiko larria bizi dute.

Paxkal Indo Seaskako lehendakariak azaldu zuen egoera zail hori atzo, jaialdiaren aurkezpenean. “Ikasle kopurua gora doa, baina administrazioen diru laguntzak behera”, zehaztu zuen. Hala ere, nabarmendu zuen Seaskako gurasoek eta langileek gogor jarraituko dutela euskararen alde lanean. Eta eskerrak eman zizkien Oiartzungo jaialdiko antolatzaileei ez ezik, baita Hego Euskal Herritik laguntza eman dieten guztiei.

Egoera horren jakitun, laguntzeko prest dago Haurtzaro Ikastola, Sorkunde Lekuona zuzendariak azaldu zuenez. “Ikastolooi euskaraz eta nazio ikuspegiak lotzen gaitu, eta Seaskatik jasotako laguntza eskaerari erantzuteko konpromisoa dugu”, esan zuen.

Konpromisoa eskuan, herriko euskalgintzarekin jarri zen harremanetan Haurtzaro, eta “elkarlana berehala hasi zen”. Lekuonak, era berean, eskerrak eman zizkien udalari, euskalgintzari eta musika taldeei, jaialdia antolatu ahal izateko emandako laguntzagatik: “Sekulako erraztasunak eman dizkigute den antolatzeko”.

Bestalde, Xabier Solano Esne Beltzako kideak musika talde euskaldunak halako ekimenetan inplikatzearen garrantzia nabarmendu zuen, “euskarak aurrera egiteko”. Iragarri zuen, gainera, Esne Beltzaren azken kontzertua izango dela Oiartzungoa, gero sei hilabeteko atsedenaldia hartuko baitu taldeak.

Asier Legorburu Kultura zinegotziak gazte eta euskaltzale guztiei egin zien deia jaialdian parte hartzeko, eta elkarrekin Seaska laguntzeko.

Emanaldia, janaria eta edaria
Hilaren 26ko kontzertuan, hiru talde ariko dira Elorsoro kiroldegiko taula gainean, 22:00etatik aurrera: Betagarri, Esne Beltza eta Bad Sound System. Emanaldirako txartelek, aurrez hamar euro balio dute eta beheko koadroan zerrendatutako tokietan eros daitezke. Egunean bertan ere izango da sarrerak erosteko aukera Elorsoroko lehiatilan, hamahiru eurotan.

Antolatzaileek zehaztu dutenez, janaria eta edaria ere eskainiko dituzte jaialdian.

Sarrerak

  • Oiartzun. Elorsoro kiroldegian, Haurtzaro Ikastolan eta Amazkar, Kastro, Makutxo, Sorgin eta Miren tabernetan.
  • Errenteria-Oreretan. Arkaitza tabernan eta Landare elkartean.
  • Hernanin. Urrats zapata dendan eta Aralar tabernan.
  • Astigarragan. Ikatza tabernan.
  • Lezon. Tiñelu elkartean.
  • Donostian. Elkar megadendan eta Herria tabernan
  • Irunen. Elkar megadendan.
  • Seaskako ikastoletan.

Aurkezpen ekitaldiaren bideoa hemen ikus dezakezue.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.