Albisteak

Emakumeenganako indarkeriaren kontra, Trintxerpen eta Antxon

Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna izan zen atzo. Hala, Pasaian, Trintxerpen eta Antxon egin zituzten ekimenak atzo. Trintxerpen, esaterako Ikuskaren barruko Emea eta anitza sailaren barruko film laburrak eman zituzten alkateordetzan (40 lagun bildu ziren bertan), eta lanak ikusteaz gain, hausnarketarako tartea egin zuten. Ondoren, 19:00etan, elkarretaratzea egin zuten Azokaren parean: 60 lagunek parte hartu zuten bertan. Antxon, berriz, 20:30ean egin zuten elkarretaratzea, Gure Zumardian, Bekoz Bekok antolatua (irudia bertakoa da). Bertan, xingola more handia jarri zuten lurrean, eta kandelekin inguratu zuten.

admin

Mutxikoak igandean Gaztelu Zaharren

Etzi, mutxikoak dantzatzeko aukera izango da Gaztelu Zahar pilotalekuan, goizeko hamaika eta erdietatik aurrera, ordubetez.

admin

Animazio filmak Mediatekak, larunbatero

Bihar, animazio filmak proiektatuko dituzte Mediatekan, 14:00etan eta 16:00etan.

admin

Mendi Zolan txotxongiloz beteko da asteburuan

Bihar, larunbata, eta etzi, igandea, txotxongilo ikuskizunak izango dira Mendi Zolan kulturgunean. Bihar, Hartz goxozalea ikuskizuna eskainiko du El Tenderete konpainiak, eta etzi, Leihotik mundura Kukubiltxo konpainiak. Bi ikuskizunak arratsaldeko...

admin

Luis Mariano lehiaketako saridun Mireia Pintoren kontzertua

Etzi, Mireia Pintoren (mezzosopranoa) eta Vladislav Bronevetzkyren (pianoa) kontzertua ikusteko aukera izango da. Amaia Kultur Zentroan izango da emanaldia, 20:00etan hasita. Mireia Pinto Luis Mariano Kantu Lehiaketako lehen ekitaldiko irabazlea izan z...

admin

Udal egutegia osatuko duten argazkiak aukeratu dituzte

Oiartzungo Udalaren 2012ko egutegia osatuko duten hamabi argazkiak aukeratu dira. Gizon-emakumeen arteko berdintasuna izango da datorren urteko udal egutegiaren gaia. Argazki lehiaketan jaso diren argazki guztien artean aukeratu dituzte hamabi argazki hauek parekidetasunaren inguruan ardurak dituzten hautetsiek (Miren Irigoien Berdintasun zinegotziak eta Aiora Perez de San Roman alkateak) eta herriko emakume taldeetako ordezkariek (Killirikupe eta Oiartzungo Emakume Taldea). Hamaika argazkilari oiartzuarren argazkiak aukeratu dituzte: Eihartze Aramendia Iparragirre; Allende Arnaiz Garmendia; Oier Etxebeste Madariaga; Ainara Lasa Perez; Lide Martiarena Labandibar; Aingeru Oiartzabal Ribera; Maider Olaizola Del Campo; Maitane Orkaizagirre Oiarbide; Amaia Puente Paisal; Ariane Retegi Uria eta Unai Samso Galarza (azken argazkilari honen bi argazki aukeratu ditu epaimahaiak). Hiru argazki onenek saria ere jasoko dute: Oiartzabalek, Orkaizagirrek eta Etxebestek ateratakoek, hain zuzen ere. Egutegia osatuko duten argazki guztiak ikusteko Gabonak arte itxoin beharko dute oiartzuarrek, etxez etxe orduan banatuko baita egutegia.  

admin

Euskal tribialean jolastuko dira biharko kale ekintzan

Oiartzungo 6-12 urteko haurrei memoria egiten hasteko eskatu diete kale ekintzako antolatzaileek. Izan ere, bihar euskal tribialean jolastuko dira, 16:30etik aurrera, Doneztebe plazan. Euskal musika, kultura, geografia… galderak denetarikoak izan...

admin

Herritarrek Hondarribian kontsumitzeko txartela aurkeztu dute

Herriko ostalaritza eta merkataritza elkarteek, udalaren laguntzarekin, Hondarribia Txartela aurkeztu dute. Erosketen bidez, bertako ostalaritza eta merkataritza aberastu nahi dute, eta aldi berean, txartelaren erabiltzaileak abantailak izango ditu: %5eko deskontuak urte bukaera arte, puntu-txekeak eskuratzeko aukera, edo zozketetan parte hartzeko eskubidea. Hondarribia Txartela doan da, eta egindako erosketak hiru hilabetean ordaindu ahal izango dira, interesik gabe. Erabiltzaileak erabakiko du zein banketxerekin egin ordainketak. Denda, taberna eta jatetxetan Txartelak Hondarribiko denda, taberna eta jatetxetan ordaintzeko aukera ematen du. «Txartelak ez du soilik erosketak egiteko balio, izan ere, taberna eta jatetxetan ordainketak egin daitezke, abantaila berdinekin», azaldu du Miguel Sotok, Ostalaritza Elkarteko zuzendariak. Gainera, abenduaren 31 baino lehen txartela eskatzen dutenek, «aparteko abantailak» izango dituztela nabarmendu du Sotok. Txartela eskuratzeko eskaera orria hiriko establezimenduetan eskura daiteke, eta Javier Ugarte kaleko Rural Kutxaren bulegoan aurkeztu behar dira.

admin

Pasaia menderatzen saiatuko da Hondarribia

Pasaia izango du bihar Hondarribiak aurrez aurre ligako hamabigarren jardunaldian. Hondartzan lehiatuko dira Oarso Bidasoko taldeak eta garaipen garrantzitsua izan daiteke hondarribiarrentzat. Hamaikagarren jardunaldia jokatuta, hamaikagarren postuan d...

admin

Txingudi Trinkete Txapelketako final laurdenak jokatuko dituzte bihar

Bihar jokatuko dituzte Paleta Goma modalitateko XVII. Txingudi Trinkete Txapelketako final laurdenak, Irungo Ramuntxo Berri trinketean. Jaialdia goizeko 11:15ean hasiko da. Lehen Mailan bi bikote ageri dira faborito bezala, orain arte galdu gabekoak biak: Larrarte-Santesteban (Ramuntxo) eta Sorzabalbere-Arrospide (Kurpil Kirolak). Lehen B Mailan Vila-Irigoien eta Alvarez-Leunda bikoteak partidarik galdu gabe iritsi dira finalerdien atarira. Finalerdiak abenduaren 10ean jokatuko dituzte, eta finalak abenduaren 17an.  

admin

Inauterietan parte hartzeko izen-ematea

Hilaren 19an Hondarribiko kaleetan ospatuko duten Inauterietako desfilean parte hartu nahi duten talde edo konpartsek hilaren 10era arte dute BAZen izena emateko aukera. Parte hartzeko lau modu daude: bakarkakoa, bat eta bost lagun artekoa, sei eta ham...

admin

Van Popel, bihar, zuzenean Uxoa tabernan

Hil honetako lehenengo kontzertua emango dute bihar Butroi pasealekuko Uxoa tabernan. Hala, Men of Rock Musika Elkarteak, Van Popel taldearen kontzertua antolatu du. Zuhaitz Gurrutxaga futbolariak zuzentzen duen taldearen kontzertua gaueko hamaiketan h...

admin

Mugikortasun mahai irekia deitu du Irungo Udalak

Irungo Udalak jakinarazi duenez, Mugikortasun mahai irekia antolatu du. Izan ere, “autobus zerbitzu berrien gaineko polemikak” etenik ez duelakoan, Jose Antonio Santano alkatea Irungo auzo elkarteekin, zein alderdi politikoekin elkartuko da...

admin

Udaltzaingoak hainbat gomendio eman ditu

Hotz denboralea dela eta, Irungo Udaltzaingoak hainbat gomendio eman dizkie herritarrei. Hala, berogailuekin kontuz ibiltzeaz gain, etxeko iturriren bat pixka bat irekita uztea eta beharrezkoak ez diren elektrizitate tresna guztiak desentxufatzea ere a...

admin

Memoria historikoaren alde egindako lana bildu, eta ikusgai jarri dute

Bazen Behin, memoriaren berreskuratze kolektiboa bakearen kulturarako programaren hamargarren urteurrena ospatzen ari dira Irungo Udala eta Hezizerb elkartea. Hori dela eta, Fernando San Martin Hezkuntza eta Gazteria ordezkariak, eta Jon Etxeberria eta Iker Alustiza Hezizerb elkarteko ordezkariak programa horren atzerabegirako Bazen behin: 10 urte memoria egiten erakusketa inauguratu dute aste honetan, Amaia KZn. Memoria historikoa berreskuratzea izan da proiektu honen helburu nagusia, «ideologiak edozein direla ere, pertsona guztien tolerantzia eta errespetu jarrerak sustatze aldera». Hala, Lugares para la memoria (Oroitzapenerako lekuak) izenburuko liburuarekin bat egiten du erakusketak. Liburua 2007an argitaratu zen, ordura arteko ikasleek jasotako ehunka testigantzei esker. Hamarkada oso bat lanean Hamarkada honetan egindako lanen artean daude, besteak beste, Lehen Hezkuntzako ikasleek adinduen testigantza historikoak biltzen egindako lana, eta Batxilergoko ikasleek Gurseko (Okzitania) kontzentrazio eremuaren inguruan egindakoa. Topaketa horien emaitza zuzena izan da ikastetxeetako 1.300 ikaslek egindako gogoetak. Historiako liburuek kontatzen dutenari aurpegiak jarri dizkiote ikasleek, eta ahotik ahora helarazitako oroitzapen horiek dira jarri duten erakusketaren ardatz nagusia. Erakusketaren hiru guneak Erakusketa hiru gunek osatzen dute: 10 urte gunea, produkzioen gunea, eta Oroitzapen gunea. Lehen eremuan, hamar urte horietan testigantza eman duten pertsona nagusien eta parte hartu duten ikasleen argazkiak ikus daitezke. Bigarren zatian, ikasleen produkzioak ikusi ahal izango [...]

admin

Interpretazio ikastaroa ziurtatu du Fanny Vallonek

Fanny Vallon aktoreak interpretazio ikastaroa emango duela baieztatu du. 2010ean egin zuen Vallonek lehen ekitaldia, eta dagoeneko, urtero errepikatuko duela jakinarazi du. Ikastaroa abuztuan izango da, eta izena emateko epea martxoan irekiko dute.

admin

Joan Mari Irigoienen errezitaldia euskaltegian

Pasaiako Udal Euskaltegiaren XVIII. Kultur Astearen barruan, Joan Mari Irigoienek poesia errezitaldia emango du gaur, 17:30ean. Bihar, sagardotegi afaria egingo dute Gartziategin, 20:00etan hasita.

admin

Iñigo Lavado sukaldaria Madrid Fusionen izan da

Iñigo Lavado sukaldari irundarrak Madrid Fusion nazioarteko gastronomia goi bileran parte hartu zuen pasa den astean. Ficobako jatetxeko sukaldariak Las cartas inteligentes, aperitivos y primeros platos con queso (Karta inteligenteak, aperitiboak eta ...

admin

Gazte Izanak-ek batzar orokorra egingo du 23an

Gazte Izanak elkarteak urteko batzar nagusia egingo du hilaren 23an, 17:00etan, Manuel Lekuona Bibliotekan. Gai hauek jorratuko dituzte: Aurreko batzarreko akta irakurri eta onartu; elkarte buruaren txostena; diru balantzea; lehendakari berria aukeratu...

admin
Gehiago