Emakumeenganako indarkeriaren kontra, Trintxerpen eta Antxon

Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna izan zen atzo. Hala, Pasaian, Trintxerpen eta Antxon egin zituzten ekimenak atzo. Trintxerpen, esaterako Ikuskaren barruko Emea eta anitza sailaren barruko film laburrak eman zituzten alkateordetzan (40 lagun bildu ziren bertan), eta lanak ikusteaz gain, hausnarketarako tartea egin zuten. Ondoren, 19:00etan, elkarretaratzea egin zuten Azokaren parean: 60 lagunek parte hartu zuten bertan. Antxon, berriz, 20:30ean egin zuten elkarretaratzea, Gure Zumardian, Bekoz Bekok antolatua (irudia bertakoa da). Bertan, xingola more handia jarri zuten lurrean, eta kandelekin inguratu zuten.

Antxoko mobilizazioa

Antxoko mobilizazioa

Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna izan zen atzo. Hala, Pasaian, Trintxerpen eta Antxon egin zituzten ekimenak atzo. Trintxerpen, esaterako Ikuskaren barruko Emea eta anitza sailaren barruko film laburrak eman zituzten alkateordetzan (40 lagun bildu ziren bertan), eta lanak ikusteaz gain, hausnarketarako tartea egin zuten. Ondoren, 19:00etan, elkarretaratzea egin zuten Azokaren parean: 60 lagunek parte hartu zuten bertan.

Antxon, berriz, 20:30ean egin zuten elkarretaratzea, Gure Zumardian, Bekoz Bekok antolatua (irudia bertakoa da). Bertan, xingola more handia jarri zuten lurrean, eta kandelekin inguratu zuten.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.