Udaltzaingoak hainbat gomendio eman ditu
Hotz denboralea dela eta, Irungo Udaltzaingoak hainbat gomendio eman dizkie herritarrei. Hala, berogailuekin kontuz ibiltzeaz gain, etxeko iturriren bat pixka bat irekita uztea eta beharrezkoak ez diren elektrizitate tresna guztiak desentxufatzea ere a...
Hotz denboralea dela eta, Irungo Udaltzaingoak hainbat gomendio eman dizkie herritarrei. Hala, berogailuekin kontuz ibiltzeaz gain, etxeko iturriren bat pixka bat irekita uztea eta beharrezkoak ez diren elektrizitate tresna guztiak desentxufatzea ere aholkatu dute. Halaber, kandelak, linternak eta pilak eskura edukitzea, eta telefonoa berebiziko kasuetan soilik erabiltzea ere aholkatu dute.

