Herritarrek Hondarribian kontsumitzeko txartela aurkeztu dute

Herriko ostalaritza eta merkataritza elkarteek, udalaren laguntzarekin, Hondarribia Txartela aurkeztu dute. Erosketen bidez, bertako ostalaritza eta merkataritza aberastu nahi dute, eta aldi berean, txartelaren erabiltzaileak abantailak izango ditu: %5eko deskontuak urte bukaera arte, puntu-txekeak eskuratzeko aukera, edo zozketetan parte hartzeko eskubidea. Hondarribia Txartela doan da, eta egindako erosketak hiru hilabetean ordaindu ahal izango dira, interesik gabe. Erabiltzaileak erabakiko du zein banketxerekin egin ordainketak. Denda, taberna eta jatetxetan Txartelak Hondarribiko denda, taberna eta jatetxetan ordaintzeko aukera ematen du. «Txartelak ez du soilik erosketak egiteko balio, izan ere, taberna eta jatetxetan ordainketak egin daitezke, abantaila berdinekin», azaldu du Miguel Sotok, Ostalaritza Elkarteko zuzendariak. Gainera, abenduaren 31 baino lehen txartela eskatzen dutenek, «aparteko abantailak» izango dituztela nabarmendu du Sotok. Txartela eskuratzeko eskaera orria hiriko establezimenduetan eskura daiteke, eta Javier Ugarte kaleko Rural Kutxaren bulegoan aurkeztu behar dira.

Herriko ostalaritza eta merkataritza elkarteek, udalaren laguntzarekin, Hondarribia Txartela aurkeztu dute. Erosketen bidez, bertako ostalaritza eta merkataritza aberastu nahi dute, eta aldi berean, txartelaren erabiltzaileak abantailak izango ditu: %5eko deskontuak urte bukaera arte, puntu-txekeak eskuratzeko aukera, edo zozketetan parte hartzeko eskubidea.

Hondarribia Txartela doan da, eta egindako erosketak hiru hilabetean ordaindu ahal izango dira, interesik gabe. Erabiltzaileak erabakiko du zein banketxerekin egin ordainketak.

Denda, taberna eta jatetxetan
Txartelak Hondarribiko denda, taberna eta jatetxetan ordaintzeko aukera ematen du. «Txartelak ez du soilik erosketak egiteko balio, izan ere, taberna eta jatetxetan ordainketak egin daitezke, abantaila berdinekin», azaldu du Miguel Sotok, Ostalaritza Elkarteko zuzendariak. Gainera, abenduaren 31 baino lehen txartela eskatzen dutenek, «aparteko abantailak» izango dituztela nabarmendu du Sotok. Txartela eskuratzeko eskaera orria hiriko establezimenduetan eskura daiteke, eta Javier Ugarte kaleko Rural Kutxaren bulegoan aurkeztu behar dira.

Bertako ostalaritza eta merkataritza aberastu nahi dute.

Bertako ostalaritza eta merkataritza aberastu nahi dute.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.