2025eko abenduan onartutako mozioaren berririk ez dutela jaso salatu dute; elkartea azaroko udal osoko bilkurara aurkeztuko da.


Leporaino bete zen, lehengo igandean, Beltzenia auzoko Daniel Ugarte pilotalekua. Han ospatu zuten Hendaiako Eskolarteko IV. Euskal Kantu Txapelketa eta ia 200 haurrek parte hartu zuten. Hiri Barneko eskolako Ttirrittak taldeak irabazi zuen txapelketa, Nevadarat joan nintzen kantuarekin. Bigarren saria, Lizardiko eskolako Ortzadarra taldearentzat izan zen, Kolore, kolore kantuarekin. Intzurako eskolako Euskaldunen Etxea taldeak irabazi zuen hirugarren postua Kantuz abestiarekin, eta laugarren saria bi taldek eskuratu zuten: Hondartzako eskolako Euskararen Piratak taldeak Kontrapas kantuarekin, eta ikastolako Kimuak taldeak, Ama kantuarekin. Azkenik, antolatzaileen sari berezia Lizardiko eskolako Ortzadarra taldeak jaso zuen. Sariak Ttirrittak eta Ortzadarra taldeek, sari gisa, ateraldi bat eginen dute datorren urteko otsailean, Uztaritzera, eta han Herri Soinulariak elkarteak Lapurdiko Ihauterien gainean prestatu duen ikuskizunean parte hartuko dute. Hirugarren saria eskuratu duten Euskaldunen Etxea taldekoek Bixintxoetan kantatuko dute, urtarrilaren 22an, San Bixente elizan, festetako abesbatzen kontzertuaren karietara. Azkenik, laugarren saria eskuratu duten bi taldeek txalaparta tailer bana ukanen dute eskolan. Ekitaldi arrakastatsua Jean Baptiste Salaberri Hendaiako auzapezak eta Mikel Berra euskara auzapezordeak parte hartzaile guztiak zoriondu dituzte eta euskararen aldeko ekitaldi horren arrakasta eta garrantzia nabarmendu dituzte.

Las ateridas manos del alba. Izenburu hori jarri diote Xabier Leteren Egunsentiaren esku izoztuak poesia lanari gaztelaniaz. Pamiela argitaletxeak kaleratu du liburua, itzuli ondoren. Poesia bilduma horrekin 2009ko Euskadi Literatura Saria eskuratu zue...

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako hirugarren eta azken finalaurrekoan Ainhoa Agirreazaldegi, Iñaki Apalategi, Iñigo Manzisidor Mantxi, Jokin Uranga, Jon Martin oiartzuarra eta Amaia Agirre aritu ziren kantuan Hernaniko Galarreta pilotalekuan. Saio hori aztertzeko Laxaro Azkune Sudupe kazetari eta bertsozale azpeitiarra izango du lagun Jon Artano Izetak aste honetan Hitzetik Hortzera saioan, igandean 22:30ean, ETB1ean (bezperatik eitb nahieran-en). Azkuneri eman dio Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak Ilunbeko final handian GPuntuko irabazleari txapela janzteko ohorea eta horren inguruan ere jardungo dira. Arreta handiena ordea Galarretan, erremontearen tenpluan, gertatutakoari eskainiko diote: oholtzan gertatutakoa eta oholtzatik kanpo gertatutakoa ere erakutsiko du; bertsoaldi onenak eta kartzelako tentsio uneak, baita Nikolas Zendoiak sinatutako kronika ere.

Donibaneko Atari tabernako Patxi Sein eta Ana Rezola saritu dituzte baita ere, otordu banarekin Unai Castillok irabazi du Zeateakoizut? kanpainaren zozketa Pasaian. Bi tabernari ere saritu dituzte, Donibaneko Atari tabernako Patxi Sein eta Ana Rezola. Unai Castillok Oiartzungo Zuberoa jatetxean bi lagunentzako otordua irabazi du, eta Patxi Seinek eta Ana Rezolak, Trintxerpeko Izkiña tabernan otordu bana. Oarsoaldeko ostalaritzan euskararen erabilera areagotzeko helburuz sustatu dute kanpaina Errenteria, Oiartzun eta Pasaiako udaletako Euskara departamentuek eta Oarsoaldea Garapen Agentziaren Euskara Zerbitzuak. Urrian zehar, hiru astez, kontsumizioa euskaraz eskatzen zuten bezeroei txartel bana ematen zieten hainbat tabernetan, bezeroek beren datuak jarri eta zozketa batean parte har zezaten. Pasaian, hamabost establezimenduk hartu dute parte kanpainan. Antolatzaileek kanpaina «arrakastatsua» izan dela esan dute, eta orain establezimenduetan euskaraz eskatzeko ohitura zozketarik ez dagoen egoeretara zabalduko dela espero dute. Establezimenduak Donibane: Atari eta Itziar. San Pedro: Muguruza, Gure Borda, Antxeta, Amura eta Marisol. Trintxerpe: Abenida, Erdibana, Dax, Izkiña. Antxo: Dani, Leunda, Laket eta Etxe-Ona.

LARRUZKO PALETA Hirugarren Maila. Txost 2-Euskal Jolas 1: 17-35. Gazteleku-Txost 3: 35-32. Bigarren Maila. Txost-Oiangu: 23-35. Lehenengo Maila. Txost-Usurbil: 35-9.

Gaur arratsaldean hasiko da Amute-Kosta auzo elkarteko zinema zikloa, 17:00etan. Lehenengo filmea Ice Age 2 izango da (Izotz aroa 2), euskaraz eta sarrera doan da.

Euskaltel Euskadik parte hartuko duen lasterketarik garrantzitsuenetan izango da sanpedrotarra. Txirrindularitzaren lehiaren mailarik gorenera itzuliko da datorren urtean Mikel Astarloza. Hala ondoriozta daiteke txirrindulari sanpedrotarrak bere webgun...

Donibanen, Trintxerpen eta San Pedron inbertitzeko partidak onartu dituzte. Pasaiara bideratzeko 1,7 milioi euroko diru laguntza onartu zuen Foru Aldundiak herenegun, hirigintza arloko lau jardueratan inbertitzeko. San Pedro, Trintxerpe eta Donibanen inbertituko dute orain onartu berri duten diru laguntza. 900.000 euro San Pedroko pilotalekuko etorbidea, hango alkateordetza eta Arrandegi eta Andonaegi kaleetako lanak finantzatzeko dira. San Pedrokoa da partidarik handiena. 254.000 euro Illunbe eta Pasaia Kayak-en kirol instalazio berriak egokitzeko egin diren lanetara bideratuko dituzte, eta 226.000 euro Kaiko Herreran industri lurrak izandakoak garbitzeko. Kaiko Herrera kutsaduraz libratzeko lanek, 1,3 milioi euroko aurrekontua dute. Horietatik 819.000 euro, aurreko Foru Gobernuak ordaindu zituen iaz. Herenegun Foru Aldundiak onartutako laguntzarekin, 254.000 euro, lanak guztiz burutzeko falta dena finantzatuko dute. Udaleko zerbitzuetako departamendua Trintxerpetik Donibanera lekualdatzeko partida da herenegun onartu zuten laugarrena. Horretara 206.600 euro bideratuko ditu Foru Aldundiak. Orain dela bi urte sinatu zuten Pasaiako Udalak eta Foru Aldundiak udalerria biziberritzeko hitzarmena, eta herenegun onartutako diru laguntza akordio horren testuinguruan kokatzen da. Hitzarmenean udalerria biziberritzeko hogeita bat hirigintza egitasmo eta haien finantzazioa jaso zituzten. Proiektu horietatik batzuk burutu dituzte dagoeneko, beste hainbat martxan dira eta badira tartean egiteke daudenak ere.

Igandean Pirritx eta Porrotx pailazoek bi emanaldi eskaini zituzten Hondarribiko Jostaldin, Irungo AEK-k antolatuta. Lehenengo saioa 16:00etan izan zen, eta bigarrena 18:30ean. Bietarako sarrera guztiak saldu zituzten: 1.800 sarrera, 900 lagun izan ziren saio bakoitzean. Lehen aldiz egin dute Pirritx eta Porrotxen saioa Jostaldin, kiroldegian izan beharrean. Irungo AEK-k eskerrak eman dizkio Hondarribiko Udalari laguntzaile izateagatik, eta jendeari, saioetara hurbiltzeagatik

Josune Bermudez alebinak eta Aintzane Pescador Haur Mailakoak domina lortu dute Irunen. Udazkena bete-betean dela, kros denboraldia hasi dute Errenteriako Atletismo Taldeko (EATko) kideek. Denboraldiari hasteko ohitura bihurtu den Irungo krosa egin zuten igandean, Txingudi Ikastolako zelaietan. EATko atletismo eskolako hainbat kidek hartu zuten parte bertan. Alebin Mailan, hiru izan ziren parte hartu zutenak: Josune Bermudez, Maialen Machin eta Oier Castillo. Oso lokaztuta ez zegoen 1.200 metroko ibilbidean aritu ziren. Domina eskuratu zuen Josune Bermudezek, zazpigarren postuan iritsi baitzen, 4 minutu eta 52 segundoko markarekin. Haur Mailan, berriz, bi izan ziren parte hartu zuten EATko kirolariak: Aintzane Pescador eta Arrate Holgado. Euren kasuan, 1.530 metroko distantzia bete behar izan zuten. Domina lortu zuen Pescadorrek, izan ere hamargarren iritsi zen helmugara. Bost minutu eta 52 segundo behar izan zituen Txingudi Ikastolako zelaian jarritako ibilbidea betetzeko. Gazteen Mailan, berriz, beste hiru izan ziren parte hartu zutenak. Kasu horretan, federatuta dauden hiru atleta izan ziren: Igor Arrieta, Patxi Llano eta Xabier Solis. Ibilbide luzeagoa bete behar izan zuten, 5.370 metrokoa. Dominarik lortu ez zuten arren, paper ona bete zuten hirurek, baita gainontzeko taldekideek ere. Etzidamu, Belodromoan Larunbat honetan, berriz, atletismo eskolako kirolari federatuek denboraldia hasiko dute, lehiei dagokienean. Donostian hasiko dute denboraldia, Anoetako [...]

Azken udalbatzarrean PSE-EEk atez ateko sistema baztertzeko mozio bat aurkeztu zuen, eta EAJ eta PPren babesarekin atera zen aurrera. Ildo horretatik, Oreretako Eguzkik adierazi du ez diola inongo berritasunik ekartzen hondakinen kudeaketari buruzko gi...

kaldereroak gaur helduko dira oarso bidasora

Uner musika elektroniko saioa izango da datorren ostiralean, inauteriekin batera, Tunk aretoan. Bertan ariko direnen Djen artean besteak beste, Alain Fanegas, Enric Ricone, ShockNorte WorkStation, Danni Fernandez eta Julien Uranga dira.

SOS Haur Lapurtuak plataformak hitzaldia emango Flor Diazen eskutik asteazkenean, Argoiak elkarteak antolatua.

ZL klubak San Valentineko gau berezia antolatu du bihar gauean, 23:30etik aurrera. Diskotekaren bigarren aretoan bikoteei zuzendutako baladak entzungai izango direla adierazi dute, eta bigarren aretoan aldiz, Dj Ibon in session izango da.


Fernando San Martin Irungo Udaleko Euskara, Hezkuntza, Gazteria eta Balioen delegatuak Eudeleko ordezkari gisa ariko da Euskadiko Eskola Kontseiluan. Erakundea, hezkuntza arloko organo gorena da Euskal Autonomi Erkidegoan (EAE), eta horren funtzio nagu...

Jabier Muguruza musikariak Bikote bat disko berria aurkeztuko du bihar, Lakaxita gaztetxean, 20:00etan. Muguruzak, 2011n grabatu zuen diskoa, El Vendrelleko Auditorioan (Tarragona, Herri Katalanak) eta Katarain Estudioetan (Azkarate, Nafarroa), zein G...

Konposta egiten dutenen hobari bera jasoko dute abereekin edo beste prozesuekin tratatzen dutenek Atez ateko bilketa martxan jarri zenetik, zerbitzua hobetzeko eta doitzeko etengabeko lanean ari dela gogorarazi du udalak. Honela, 2012ko tasa eta zergen...

Pasa den asteburuko Andoaingo Piano Jaialdian lan bikaina egin zuten Errenteria Musikaleko ikasleek. Guztira, 887 piano jotzaile aurkeztu ziren, eta musika eskolak hamahiru ikasle eraman zituen: zazpi ikaslek urrezko domina lortu zuten, eta horietako batek, Irati Uriak, aipamen berezia ere jaso zuen. Beste sei ikaslek, berriz, zilarrezko domina eskuratu zuten. Errenteria Musikalek guztiak zoriondu ditu egindako lanarengatik. Gogorarazi du piano jaialdia zazpigarrenez egin zutela, eta Seiasle elkarteak eta Andoaingo Udalak antolatu zutela. Jaialdiak hiru maila zituen pianoa bakarka jotzeko, eta beste hiru pianoa lau eskutara jotzeko. 18 urtetik beherakoei zuzenduta zegoen. Sarituak Urrezko domina eta aipamen berezia. Irati Uria. Urrezko dominak. Iker Goñi, Asier Karrera, Iker Martin, Iñaki Otaegi, Ibon Otaegi eta Olaia Matxain. Zilarrezko dominak. Rocio Benjumea, Alba Iglesias, Ane Suso, Elene Beitia, Ane Matas eta Lorea Gomez.