1,7 milioi euroko diru laguntza onartu du Foru Aldundiak Pasaiarentzat

Donibanen, Trintxerpen eta San Pedron inbertitzeko partidak onartu dituzte. Pasaiara bideratzeko 1,7 milioi euroko diru laguntza onartu zuen Foru Aldundiak herenegun, hirigintza arloko lau jardueratan inbertitzeko. San Pedro, Trintxerpe eta Donibanen inbertituko dute orain onartu berri duten diru laguntza. 900.000 euro San Pedroko pilotalekuko etorbidea, hango alkateordetza eta Arrandegi eta Andonaegi kaleetako lanak finantzatzeko dira. San Pedrokoa da partidarik handiena. 254.000 euro Illunbe eta Pasaia Kayak-en kirol instalazio berriak egokitzeko egin diren lanetara bideratuko dituzte, eta  226.000 euro Kaiko Herreran industri lurrak izandakoak garbitzeko. Kaiko Herrera kutsaduraz libratzeko lanek, 1,3 milioi euroko aurrekontua dute. Horietatik 819.000 euro, aurreko Foru Gobernuak ordaindu zituen iaz. Herenegun Foru Aldundiak onartutako laguntzarekin, 254.000 euro, lanak guztiz burutzeko falta dena finantzatuko dute. Udaleko zerbitzuetako departamendua Trintxerpetik Donibanera lekualdatzeko partida da herenegun onartu zuten laugarrena. Horretara 206.600 euro bideratuko ditu Foru Aldundiak. Orain dela bi urte sinatu zuten Pasaiako Udalak eta Foru Aldundiak udalerria biziberritzeko hitzarmena, eta herenegun onartutako diru laguntza akordio horren testuinguruan kokatzen da. Hitzarmenean udalerria biziberritzeko hogeita bat hirigintza egitasmo eta haien finantzazioa jaso zituzten. Proiektu horietatik batzuk burutu dituzte dagoeneko, beste hainbat martxan dira eta badira tartean egiteke daudenak ere.

Hondeamakinak kaiko Herreran

Hondeamakinak kaiko Herreran

Donibanen, Trintxerpen eta San Pedron inbertitzeko partidak onartu dituzte.

Pasaiara bideratzeko 1,7 milioi euroko diru laguntza onartu zuen Foru Aldundiak herenegun, hirigintza arloko lau jardueratan inbertitzeko. San Pedro, Trintxerpe eta Donibanen inbertituko dute orain onartu berri duten diru laguntza.

900.000 euro San Pedroko pilotalekuko etorbidea, hango alkateordetza eta Arrandegi eta Andonaegi kaleetako lanak finantzatzeko dira. San Pedrokoa da partidarik handiena.

254.000 euro Illunbe eta Pasaia Kayak-en kirol instalazio berriak egokitzeko egin diren lanetara bideratuko dituzte, eta  226.000 euro Kaiko Herreran industri lurrak izandakoak garbitzeko.

Kaiko Herrera kutsaduraz libratzeko lanek, 1,3 milioi euroko aurrekontua dute. Horietatik 819.000 euro, aurreko Foru Gobernuak ordaindu zituen iaz. Herenegun Foru Aldundiak onartutako laguntzarekin, 254.000 euro, lanak guztiz burutzeko falta dena finantzatuko dute.

Udaleko zerbitzuetako departamendua Trintxerpetik Donibanera lekualdatzeko partida da herenegun onartu zuten laugarrena. Horretara 206.600 euro bideratuko ditu Foru Aldundiak.

Orain dela bi urte sinatu zuten Pasaiako Udalak eta Foru Aldundiak udalerria biziberritzeko hitzarmena, eta herenegun onartutako diru laguntza akordio horren testuinguruan kokatzen da.

Hitzarmenean udalerria biziberritzeko hogeita bat hirigintza egitasmo eta haien finantzazioa jaso zituzten. Proiektu horietatik batzuk burutu dituzte dagoeneko, beste hainbat martxan dira eta badira tartean egiteke daudenak ere.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.