Unai Castillok irabazi du Zeateakoizut?

Donibaneko Atari tabernako Patxi Sein eta Ana Rezola saritu dituzte baita ere, otordu banarekin Unai Castillok irabazi du Zeateakoizut? kanpainaren zozketa Pasaian. Bi tabernari ere saritu dituzte, Donibaneko Atari tabernako Patxi Sein eta Ana Rezola. Unai Castillok Oiartzungo Zuberoa jatetxean bi lagunentzako otordua irabazi du, eta Patxi Seinek eta Ana Rezolak, Trintxerpeko Izkiña tabernan otordu bana. Oarsoaldeko ostalaritzan euskararen erabilera areagotzeko helburuz sustatu dute kanpaina  Errenteria, Oiartzun eta Pasaiako udaletako Euskara departamentuek eta Oarsoaldea Garapen Agentziaren Euskara Zerbitzuak. Urrian zehar, hiru astez, kontsumizioa euskaraz eskatzen zuten bezeroei txartel bana ematen zieten hainbat tabernetan, bezeroek beren datuak jarri eta zozketa batean parte har zezaten. Pasaian, hamabost establezimenduk hartu dute parte kanpainan. Antolatzaileek kanpaina «arrakastatsua» izan dela esan dute, eta orain establezimenduetan euskaraz eskatzeko ohitura zozketarik ez dagoen egoeretara  zabalduko dela espero dute. Establezimenduak Donibane: Atari eta Itziar.   San Pedro: Muguruza, Gure Borda, Antxeta, Amura eta Marisol.   Trintxerpe: Abenida, Erdibana, Dax, Izkiña.   Antxo: Dani, Leunda, Laket eta Etxe-Ona.  

Unai Castillo, Ana Rezola eta Patxi Sein

Unai Castillo, Ana Rezola eta Patxi Sein

Donibaneko Atari tabernako Patxi Sein eta Ana Rezola saritu dituzte baita ere, otordu banarekin

Unai Castillok irabazi du Zeateakoizut? kanpainaren zozketa Pasaian. Bi tabernari ere saritu dituzte, Donibaneko Atari tabernako Patxi Sein eta Ana Rezola. Unai Castillok Oiartzungo Zuberoa jatetxean bi lagunentzako otordua irabazi du, eta Patxi Seinek eta Ana Rezolak, Trintxerpeko Izkiña tabernan otordu bana.

Oarsoaldeko ostalaritzan euskararen erabilera areagotzeko helburuz sustatu dute kanpaina  Errenteria, Oiartzun eta Pasaiako udaletako Euskara departamentuek eta Oarsoaldea Garapen Agentziaren Euskara Zerbitzuak. Urrian zehar, hiru astez, kontsumizioa euskaraz eskatzen zuten bezeroei txartel bana ematen zieten hainbat tabernetan, bezeroek beren datuak jarri eta zozketa batean parte har zezaten.

Pasaian, hamabost establezimenduk hartu dute parte kanpainan. Antolatzaileek kanpaina «arrakastatsua» izan dela esan dute, eta orain establezimenduetan euskaraz eskatzeko ohitura zozketarik ez dagoen egoeretara  zabalduko dela espero dute.

Establezimenduak

  • Donibane: Atari eta Itziar.

 

  • San Pedro: Muguruza, Gure Borda, Antxeta, Amura eta Marisol.

 

  • Trintxerpe: Abenida, Erdibana, Dax, Izkiña.

 

  • Antxo: Dani, Leunda, Laket eta Etxe-Ona.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.