Mikel Astarloza Tourrean lehiatuko da datorren urtean

Euskaltel Euskadik parte hartuko duen lasterketarik garrantzitsuenetan izango da sanpedrotarra. Txirrindularitzaren lehiaren mailarik gorenera itzuliko da datorren urtean Mikel Astarloza. Hala ondoriozta daiteke txirrindulari sanpedrotarrak bere webgun...

Euskaltel Euskadik parte hartuko duen lasterketarik garrantzitsuenetan izango da sanpedrotarra.

Txirrindularitzaren lehiaren mailarik gorenera itzuliko da datorren urtean Mikel Astarloza. Hala ondoriozta daiteke txirrindulari sanpedrotarrak bere webgunean (www.astarloza.com) zintzilikatu duen egutegiari erreparatuta. Tourrean ez ezik, itzulirik garrantzitsuenetan izango da Astarloza, hala nola, Paris-Niza, Fleche Wallone, Lieja-Bastogne-Lieja edota Euskal Herriko Itzulian.

Euskaltelek ez du oraindik erabaki urtarrilean Australiara joango ote diren Tour Down Under probara, baina hala balitz Astarlozak han ekingo dio denboraldiari. Sanpedrotarrak 2003an irabazi zuen Tour Down Under.

Bi urteko zigorra beteta, lehengo abuztuan itzuli zen lehiara Astarloza.

Egutegia

  • Urtarrilaren 17tik 22ra. Tour Down Under (Australia). Parte hartzea erabakitzeke.
  • Otsailaren 5etik 9ra. Challenge Mallorkako Itzulia.
  • Otsailaren 19tik 23ra.Andaluziako Itzulia.
  • Martxoaren 4tik 11ra.Paris-Niza
  • Martxoaren 24tik 25era.Nazioarteko Kriteriuma.
  • Apirilaren 2tik 7ra. Euskal Herriko Itzulia.
  • Apirilaren 15a. Amstel Gold Race.
  • Apirilaren 18a. Fleche W.
  • Apirilaren 22a.Lieja-Bastogne-Lieja.
  • Apirilaren 24tik 29ra. Romandiako Tourra.
  • Ekainaren 9tik 17ra. Suitzako Itzulia.
  • Ekainaren 30etik uztailaren 22ra. Frantziako Tourra .
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.