Albisteak

Ze Esatek! taldeak Durangoko Plateruenan emandako kontzertua

Ze Esatek! taldeak Durangoko Azokan Plateruena Kafe Antzokian emandako kontzertuko zati bat.

admin

RAC-ek Bidasoa Irun babestuko du

Bidasoa Eskubaloi Taldeak babesle berri bat aurkeztu berri du: Real Automóvil Club Vasco Navarro (RAC). Iragarlearen izena ez da kamisetetan agertuko, bai ordea egutegian eta taldearen beste zenbait ekintzetan: zozketetan, etabar. Urte batetarako kont...

admin

Gabonetako eskulanak, biharko kale ekintzan

Bihar, kale ekintzan gabonetako eskulanak egingo dituzte herriko 6-12 urteko haurrek. Ergoiengo Auzokalten egingo dituzte, 16:30etik aurrera. Haurrak animatzeko deia egin die Ttak-ek —kale ekintzaren antolatzaileak— gurasoei.

admin

Lisabo taldeko kideekin solasaldia, Ahotsenean

Durangoko Azokako Ahotsenea espazioan izan dira Lisabo taldeko kideak, ‘Animalia Lotsatuen Putzua’ diskoaz hitz egiten.

admin

Iñaki Pikabea ‘Pitti’: “Artea, etengabeko esperimentatzea izan da beti niretzat”

Iñaki Pikabea Pitti 2000. urtean irten zen aske 19 urteko espetxealdiaren ondoren. Kartzela garaian egindako lanekin, erakusketa jarri du hilabete honetan herriko Arkaitza tabernan. Iñaki Pikabea Pittik 2000. urtean berreskuratu zuen askatasuna, hemeretzi urteko kartzelaldiaren ondoren. Ibilbide horretan, makina bat espetxe ezagutu zituen Espainia zein Frantziako estatuetan. Orain, garai hartan egindako artelanekin bete ditu Arkaitza tabernako paretak. Hilaren 21era arte izango da Pittiren erakusketa ikusteko aukera. Zer ikusteko aukera izango du Arkaitzara doanak? Denetik pixka bat: eskulturak, hainbat margolan, collageak, eskulanak ere bai… Nire lan guztietan konstante antzeko bat ematen dela ikus daiteke, serie antzekoak dira. Hasitako lana ez dut bukatutzat ematen, etorritako ideia lantzen jarraitzen dut, eta beste urrats bat ematen dut. Beraz, ideia berarekin, konbinazio ezberdinak egin eta hainbat emaitza lortu ditut; serieak egin ditudala ikus daiteke. Espetxe garaian egindakoak dira erakusten ari zaren lanak. Baina lan horiek izan al dute jarraipenik kalean? Denak barruan egindako lanak dira. Baten batek izango du kalera atera ostean egindako ukituren bat. Eskulturekin adibidez, espetxean ezin duzu burnirik erabili, eta egurrez edo buztinez egiten nituen. Kalera ateratzerakoan moldeak egin eta kobrera pasatu nituen. Eguneroko zurrunbiloan denborarik ez dut orain, baina ideiak lantzen jarraitzen dut eta egunen batean auskalo… Espetxean zailtasunak daude. Ez [...]

admin

Zorrolaren errailak

Altzibarko etxe berrien lanak hasi berriak dira eta lehen eremu hori ixten zuen sarearen euskarriak agerian gelditzen ari dira. Euskarri edo poste moduan erabiltzen diren piezak errailak dira: trenbide errailak, hain zuzen ere. Errail horiek, Zorrolako trenarenak izan ziren garai batean. Lezo Errenteriako Norteko geltokira bidaia egiten zuen mineral garraiarorako Zorrola trenarenak (ez Arditurriko trenarenak, ezberdinak dira). 1898an jarriak, 1955an jaso zituzten, eta zenbaitetan Altzibarko eta Karrikako zelaietan itxiturak eusteko erabili ziituzten ondoren.

admin

Cerdaren ‘Moana’ ontzia itsasoratuko dute bihar

Francis Cerdaren Moana ontzia bihar goizean itsasoratuko dute. 10:00etan izanen da, Atsegin portuko eremu teknikoan. Cerdaren ontziak Bouvet Guyane 2012 lasterketan parte hartuko du, urtarrilaren 29tik aurrera. Martxoan izanen da sari banaketa. Jean-Ba...

admin

Gaur zortzira arte eman daiteke izena ‘Gabonak Kirol’ ekimenean

8 eta 13 urte bitarteko haurrentzako da; Kultura Sailean eta Bekoerrotan eman daiteke izena. Gabonak Kirol ekimena jarri du abian Lezoko Udalak, abenduaren 26rik urtarrilaren 5era arte. Udaleku horietan izena emateko epea, baina, hilaren 15ean bukatuko...

admin

Gabonetako platerak prestatzen ikasteko jardunaldiak

Klink elkarteak, bestalde, II. Sukaldaritza jardunaldiak antolatu ditu hilaren 19tik 22ra, Sebastian sukaldariaren laguntzarekin. Gabonetako platerak prestatzen erakutsiko du. Jardunaldiak arratsaldez egingo dituzte, 17:00etatik 19:00etara.   Lau egunetako ekimenak hamabost euro balio du eta parte hartu nahi dutenek Kutxako ondorengo kontu korronte zenbakian sartu behar dute dirua: 2101 0039 12 0006527246 (ikastaroa eta izen-abizenak adierazi behar dituzte interesa dutenek).   Zehazki, Gabon gau eta urte zaharreko afarietarako, eta hilaren 25etik urtarrilaren 1era egiten diren bazkarietarako menuak prestatzen erakutsiko du Sebastian sukaldariak.   Gainera, jardunaldietan bilduko duten diruaren zati bat hil honetan Kontsumo solidarioa bularreko minbiziaren aurka egiten ari diren kanpainara bideratuko dute.

admin

Komikirun: bihartik 11ra

Bihartik aurrera, paperean marraztuta dauden pertsonajeek hartuko dute Irungo Ficoba erakustazoka. Izan ere, Komikirunen laugarren ekitaldia ospatuko dute igandera arte. Horrela, komikiekin zerikusia duten hainbat jardueretan parte hartzeko aukera izango dute Ficoba erakustazokara joaten direnek. Doan, gainera, bertara sartzeko ez baita ordaindu behar, ezta jardueretan parte hartzeko (kartak edo booster-ak erosi behar direnetan izan ezik).   Bihar 11:00etan hasiko da komikiaren saloia, eta egitarau oparoa antolatu dute Pokerface taldeak, Gaztelekuak eta Irungo Udalak. Bihar eta etzidamu 21:00etan itxiko dute, eta etzi ordu erdi beranduago.     Hainbat tailer Komikien eta bertan jatorria duten hainbat jardueren zaleek badute, beraz, non gozatu. Horrela, hainbat tailerretan parte hartzeko aukera izango dute: eskulanetan ariko direnetan; marrazketa eta marrazketa azkarrekoetan; mozorroetakoetan; bideo jokoak nola sortu erakusten dituztenetan; itsasgarrienean; ilustrazio digitalekoetan eta plastilina tailerrekoetan, besteak beste. Horrez gain, rol jokoetan nola ibili irakatsiko dute, baita Magic izeneko jokoan aritzen ere.   Hitzaldirik ez da faltako, eta txapelketetan aritzeko aukera ere izango dute Ficobara hurbiltzen direnek, bai jokoetakoetan bai sorkuntzakoetan. Horrez gain, komiki saloia osotasunean ezagutzeko bisita gidatuak antolatu dituzte. Feriak iraun bitartean filmak ere proiektatuko dituzte.     Komiki tailerra bultzatu Komikirun azoka Gaztelekuko komikigileen lana sustatu eta zabaltzeko helburuarekin antolatzen dute, eta beste hainbat diziplinekin [...]

admin

Ros Casares liderra, bihar, Hondartzan

Hondarribia-Irun saskibaloi taldeak bihar jokatuko du, 20:00etatik aurrera, Hondartza kiroldegian, Valentziako Ros Casares taldearen kontra. Espainiako Emakumeen Ligako lider dira valentziarrak, eta bertan WNBAn jokatu duten jokalariak daude, besteak b...

admin

Inauteriak hasteko prest daude hondarribiarrak eta irundarrak

Kaldereroak larunbatean iritsi ziren Irunera inauteriak iragartzera, eta etzi, ostegun gizenarekin, abiatuko dituzte hondarribiarrek eta irundarrek mozorroen festak. Bidasoan tradizio handiko jaiak dira inauteriak, eta Irunen eta Hondarribian egiten dituzten desfileak esaterako oso ezagunak dira. Horietan eskolek, dantza taldeek eta elkarteek parte hartzen dute. Hala, musika, kolore eta dantzak nagusi izango dira, larunbat eta igande arratsaldean Irunen, eta igande goizean Hondarribian. Aurten, desfilearen ibilbidea aldatuko dute Hondarribian, Portua auzoko lanak direla eta. Desfileak ezingo du Matxin Artzu kaletik pasatu, eta Bernat Etxeparetik jarraituko du Zuloaga kalera, egungo trafiko norabidearen kontra. Antolatzaileek hala azalduta, Hondar jatetxe inguruan, San Pedro kalera bidean, bira estua egin beharko dute karrozek. Desfiletako talde onenek sariak jasoko dituzte. Irungo larunbateko eta igandeko desfileek ohiko bidea egingo dute: Letxunborron hasiko dira, eta Nafarroa etorbidean bukatuko dute bidea konpartsek. Mairuak Hondarribian Urteak pasatu dira Hondarribiko Emeki elkarteko kideek Mairuaren ohitura zaharra berreskuratu zutenetik. Hirian sona handia hartu duen ohitura da. Aurten ere, Emekik gonbitea egin die herritarrei Mairuaren jaialdian parte hartzeko. Larunbat goizean Emekikoak baserriz baserri ariko dira, puskak biltzen. Bertan parte hartzeko dagoen baldintza bakarra arropa da. Bakoitzak etxean dauzkan trapuak erabili ahal izango ditu horiekin mozorroa egin eta baserriz baserri ibiltzeko. Baserri bakoitzera iritsi bezain pronto, [...]

admin

Kirol emaitzak

FUTBOLA Ohorezko Erregional Maila. Oiartzun-Aretxabaleta: 3-1. ARETO FUTBOLA Gipuzkoako Lehen Maila. Oiartzun-Bar Ignacio Hondarribia: 5-2. Bigarren Maila. Power Rangers-Gamon: 9-2. Hirugarren Maila. DPO Baobab-Umore Ona: 2-2. SASKIBALOIA Gaztea...

admin

Asteburuko kirol emaitzak

Futbola Erregional Ohorezko Maila Pasaia-Anaitasuna     1-0 Hondarribia-Trintxerpe     1-1 Erregional Preferente Maila Munibe-Sanpedrotarra     2-1 Erregional Lehen Maila Pasaia-Urnieta     2-3 Jubenil Lehen Maila, Igoera Orioko-Pasaia     11-0 Eskubaloia Lurraldeko Lehen Maila Amenabar-Donibane     29-26 Lurraldeko Bigarren Maila Donibane B-Ordizia Vicuña Sport     31-36  

admin

Urteko lehen sei hilabeteetarako egitaraua aurkeztu du Oiassok

Oiasso Museoak 2012. urteko lehen sei hilabeteetarako egitaraua aurkeztu du gaurkoan. Jardueraz gain, museoak gune berriak proposatzen ditu; jendearen, arkeologoen, historialarien eta idazleen arteko elkar eragina bateratzen dituen guneak, alegia. Hori...

admin

Irungo emakumeen historia errepasatuko du Mertxe Trantxe historialariak

Irungo emakumeen historia laburra (gazteleraz, Pequeña historia de las mujeres de Irun) hitzaldia antolatu du Dunboako auzokideen elkarteak ostegunean, hilaren 16an 19:00etan. Mertxe Trantxe historialari irundarrak emango du hitzaldia.

admin

Inauterietako kartelekin erakusketa antolatu dute

Inauterietako kartel lehiaketan parte hartu zuten lanekin erakusketa antolatu du Irungo Udalak, otsailaren 14tik 26ra bitartean, Amaia KZn. Ordutegia Asteartetik larunbatera: 18:00etik 21:00era Igande eta jaiegunetan: 11:30etik 13:30era.  

admin

Ihoteak 2012: zenbait bideo

Intxixuak eta sorginak: Kuestazioa:

admin

Xabier Silveirak azken liburua aurkeztu du Makutxon

Pasa den ostegunean, Xabier Silveiraren azken liburua —A las nueve en el Faisán— aurkezteko bertso aurkezpena prestatu zuten Makutxo tabernan. Hiru bertsolari ziren parte hartzekoak, Silveiraz gain: Ander Lizarralde, Jokin Uranga eta Unai Muñoa. Azkenean, Lizarralderen ordez Alaia Martinek parte hartu zuen aurkezpenean. Giro polita izan zen tabernan.

admin
Gehiago