Urteko lehen sei hilabeteetarako egitaraua aurkeztu du Oiassok

Oiasso Museoak 2012. urteko lehen sei hilabeteetarako egitaraua aurkeztu du gaurkoan. Jardueraz gain, museoak gune berriak proposatzen ditu; jendearen, arkeologoen, historialarien eta idazleen arteko elkar eragina bateratzen dituen guneak, alegia. Hori...

Dies Oiassonis edo Oiasso Egunak ekimenaOiasso Museoak 2012. urteko lehen sei hilabeteetarako egitaraua aurkeztu du gaurkoan. Jardueraz gain, museoak gune berriak proposatzen ditu; jendearen, arkeologoen, historialarien eta idazleen arteko elkar eragina bateratzen dituen guneak, alegia.

Horiek horrela, Belen Sierra Kultur ordezkariak, Minervaren Foroa nabarmendu du. Izan ere, urteko lehen sei hilabeteetako jardueretako bat da, eta bi larunbatean egingo da. Lehenengoa iragan larunbatean egin zen, arkeologia erromatarrari buruzko perfomance baten bidez, informazio akademikoa eta ikuspegi poetikoa uztartuz. Hala, horri segida emateko asmoz, “jarduera honen bigarren zatia”, adierazi du Sierrak, “iritzi truke bat izango da Homeroren Odisea-ri buruz”.

Bertan parte hartzeko interesa dutenek, 2 euro ordaindu beharko dute izen-emateagatik eta trukean, zenbait liburutan beherapena eta kafe bat hartzeko txartela jasoko dute. Hitzaldia, maiatzaren 19ean emango dena.

Asteburuetarako egitaraua
Oiasso Erromatar Museoko antolatzaileek jakinarazi dutenez, asteburuak izango dira “kultur jarduerako une garrantzitsuenetako bat”. Izan ere, meategietako trena eta Ama Xantalengo bisitak egiten jarraituko du museoak.

Era berean, arkeologia ikastaroak izango dira Aulas Kutxarekin elkarlanean, Irunen, Donostian, Tolosan, Eibarren, Elgetan eta Zumarragan.

Bestalde, ekainaren 15, 16 eta 17an, irteera antolatu du Xixonera (Asturias, Espainia), hiriaren iragan erromatarra ezagutzeko asmoarekin. Aztarnategi arkeologikoak, Noegako kokalekua eta Campo Valdeseko terma erromatarrak aurreikusi dituzte bisitan.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.