RAC-ek Bidasoa Irun babestuko du
Bidasoa Eskubaloi Taldeak babesle berri bat aurkeztu berri du: Real Automóvil Club Vasco Navarro (RAC). Iragarlearen izena ez da kamisetetan agertuko, bai ordea egutegian eta taldearen beste zenbait ekintzetan: zozketetan, etabar. Urte batetarako kont...
Bidasoa Eskubaloi Taldeak babesle berri bat aurkeztu berri du: Real Automóvil Club Vasco Navarro (RAC). Iragarlearen izena ez da kamisetetan agertuko, bai ordea egutegian eta taldearen beste zenbait ekintzetan: zozketetan, etabar. Urte batetarako kontratua sinatu dute. Jose Angel Sodupe klubeko presidenteak esan du laguntza berriei esker urte bete barru klubak daukan zorra kitatzeko aukera izango duela. 2013. urtea zenbaki beredeekin hastea espero du Sodupek, baina, bitartean, diru-sarrerak zorra ordaintzeko erabiliko dituztela, eta ez “erokeriak egiteko”.

