2025eko abenduan onartutako mozioaren berririk ez dutela jaso salatu dute; elkartea azaroko udal osoko bilkurara aurkeztuko da.


Urteko azken erakusketa ireki dute Hondarribiko Zuloaga Etxeko erakusketa aretoan. Hala, astelehenean ireki eta hilaren 31ra arte, Jose Antonio Larrarte hondarribiarraren lanak ikusteko aukera izango da. Zuloaga Etxea astelehenetik ostiralera 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara, eta larunbatetan 10:00etatik 13:00etara dago irekita bisitarientzat. Paisaiak eta batik bat, Hondarribikoak, irudikatzen ditu Larrartek bere margolanetan…

Lehengo asteartean Oiartzungo aurrekontuak onartu zituzten udalbatzarrean, eta Hitzaren paperezko edizioan EAJ abstenitu egin zela azaldu zen. Jeltzaleek, baina, aurrekontuen kontra bozkatu zuten. EAJren udal taldearen arabera, Petra Lekuona zaharren e...

Urteko azken partida galdu du zuen Hondarribia Irunek asteazkenean Zaragozan. 87-54ko azken emaitzarekin etxeratu ziren Pepelu Mujikaren neskak, eta sailkapenean behera egin dute. Hala, hamahirugarren dira bidasotarrak hamahiru punturekin. Liga urtarri...

Herriko Etxeak jakinarazi du hilaren 31an, larunbatarekin, bulego bat zabalik izanen dela hauteskundeetarako zerrendan izena eman nahi eta oraindik egin ez dutenentzako.

6 eta 13 urte bitarteko haurrentzat arte plastiko tailerrak antolatu ditu Mendi Zolan kulturguneak, urtarrilaren 7rako, larunbaterako. Ekimena, Kultura Zerbitzuaren eta Art and project artista plataformaren elkarlanaren fruitua da. Tailerrak goizez eta...

Lehen urteurrena ospatzeko Kev Adams umoristaren saio bikoitza programatu du Mendi Zolan kulturguneak, 2012 urte hasierarako. Urtarrilaren 10ean eta 11an izanen da. Hilaren 20an jarri zituzten sarrerak salgai, eta eta egun bakarrean txartel guztiak saldu dira. Adamsek sekulako arrakasta du nerabeen artean, eta hori bera erakutsi du Hendaian ere. Esan bezala, sarrerarik ez da geratzen urtarrilaren 10 eta 11n Mendi Zolanen eskainiko dituen saioetarako.

Hilaren 28an da lehena eta urtarrilaren 4an bigarrena: parte hartu ahal izateko aurretik eman behar da izena Itsas Gelak Gabonetarako jarduera bereziak prestatu ditu Mater museo ontzian. 6 eta 12 urte bitarteko haurrentzako doako bi tailer antolatu dit...

Astelehen, astearte eta asteazkenean, lau barrutietan izango dira haurrentzako ikuskizunak. Gabonetako Haur Jaia antolatuta dute hemeretzigarrenez udalak eta aisia taldeek, eta horrenbestez, herriko txikiek primeran pasatuko dute datorren astean, haientzako propio pentsatutako egitarau oparoa antolatu baitute arratsaldetarako. 16:00etatik 19:00etara izango dira jarduerak, 4 urtetik gorako haurrentzat. Antxon, Kultur Etxean elkartuko dira; Trintxerpen, Karmengo Ama eskolan; Donibanen, ludotekan eta San Pedron, udal aretoan. Aisiarako taldeei esker Trintxerpen, Ekaitzak eta Bovedak antolatuko dituzte jarduerak; Antxon, Ziripotzek eta ludotekak; Donibanen, Tximista aisia taldeak eta San Pedron, ludotekak eta Txorimaloak-ek. Gazteria Departamentuak aisia taldeen lana eskertu du, «denek gogor egiten dutelako lan, jaia arrakastatsua izan dadin». Egitaraua Donibane Astelehena. Jolasak, tailerrak eta Marsel magoaren Magiaderiak. Asteartea. Jolasak, tailerrak eta txokolate jatea. Asteazkena. Jolasak, tailerrak eta Zurrumurra pailazoen Txurrimurri eta Morritoston. San Pedro Astelehena. Jolasak, tailerrak eta Eriz magoaren Berziklapen magia. Asteartea. Jolasak, tailerrak eta txokolate jatea. Asteazkena. Jolasak, tailerrak eta Kiki eta Koko pailazoen Sustrai bizi biziak. Trintxerpe Astelehena. Jolasak, tailerrak eta Txoborro magoa. Asteartea. Jolasak, tailerrak eta txokolate jatea. Asteazkena. Jolasak, tailerrak eta Hipo eta Tomax pailazoen Dinbi danba. Antxo Astelehena. Jolasak, tailerrak eta Kidam magoaren Txin Txin magikoak. Asteartea. Jolasak, tailerrak eta txokolate jatea. [...]

Bigarren urtez, Berdintasun Kontseiluak Mariasun Landa Sariak antolatu ditu. Lehiaketa horrek gizarteko hainbat arlotan emakumeek Errenteria-Oreretari egindako ekarpenaren berri ematea du helburu, eta horri buruzko idazlanak sustatu, aitortu eta sarituko ditu. Antolatzaileek gogorarazi dutenez, Berdintasun Planaren barruan dago kokatuta ekimen hori. Atzo arratsaldean egin zuten aurkezpena, eta antolatzaileek jakinarazi zutenez, bi sari banatuko dituzte: Emakumezkoen Begirada, emakumeen artean aurkeztutako lanik onenarentzat (350 euro), eta Emakumezkoen Begirada gainerako idazlan guztien artean lanik onenarentzat (350 euro). Gutxienez bi lan horietako bat euskaraz aurkeztutakoa izango dela zehaztu du Berdintasun Kontseiluak. Idazlan horiek 2012ko Oarso aldizkarian argitaratuko dituzte, eta horrez gain, Berdintasun Kontseilua gainontzeko hedabideetan ere zabaltzen ahaleginduko da. Iaz Joxepa Anttoni Aranberri bertsolariaren berri ematen zuen idazlana izan zen saritua. “Lan horri esker, emakumeek bertsolaritzan izan duten garrantzia berreskuratu” dutela adierazi du Berdintasun Kontseiluak. Lanak 2012ko urtarrilaren 31 baino lehen entregatu beharko dira udaletxeko erregistro orokorrean. Gainontzeko informazioa eta oinarriak Errenteriako Udalaren webgunean agertzen dira.

Pixkanaka gerturatzen doazela eta, Irune Balentziaga Kultur zinegotziak deialdia egin du 2012ko Inauteriak prestatzen hasteko. Hala, lehenengo bilera asteartean egingo dute, 18:30ean, Merkatuzarren. Herriko erakundeak eta interesaturik dauden pertsona ...

Oarsoaldeko lau udalek martxoaren abiatuko duten programa pilotoari esker, eskualdeko lau herrietako kirol txartelen jabeek nahi duten igerilekua erabili ahal izango dute, Oiartzun, Lezo edo Errenteriakoak. Gaur goizean aurkeztuko dute ekimena, Pasai Donibaneko Arizabalo jauregian, lau udalerrietako kirol zinegotziak bertan zeudela: Jon Oihan Tello (Oiartzun), Jose Manuel Ferradas (Errenteria-Orereta), Amaia Esnarriaga (Pasaia) eta Luis Garrido (Lezo). Hasiera batean ekimena hilabete batera eta soilik igerilekuetara mugatzen da, baina zinegotziek ez dute baztertu aurrerago errepikatzea edo beste kirol azpiegitura zein jarduetara zabaltzea. Martxoaren 1ean abiatuko duten esperientzia pilotoarekin pasaitarrak dira gehien irabaziko dutenak, igerilekurik ez duten bakarrak direlako eta Pasaiako kirol txartelarekin beste hiru herrietako igerilekuak erabili ditzaketelako.

Gaur, Jose Manuel Cortizo CCOOko kideak eta Jose Ramon Zapirain LABekoak hitzaldia emango dute Trintxerpeko alkateordetzan, 19:30ean, Ingurumen osasuna: Pasaiako portuan gainditu gabeko ikasgaia izenburupean. Cortizo eta Zapirain portuko langileak dira...

Pasa den asteazkenean, Anarherria liburua aurkeztu zuten Mark Legassek eta Jakue Paskualek Manuel Lekuona Bibliotekan (irudian Paskual, Detritusen koadro baten alboan). Duela 25 urte kaleratu zuten lehen aldiz, eta berriro aurkeztu zuten Manuel Lekuona Bibliotekan, Arditurriko Minak Ingurugiro Elkarteak antolatuta. Ostegunean, berriz, DVD bat aurkeztu zuten toki berean: Alberto Peñalbak zuzendutako 25 urte anarkerrian, eta aurrera.

Gaztetxeko afariaren ondoren, bilera egingo dute ostiralean eta mendi irteera martxoaren 10ean Oiartzun Gazteen mugimendua hasi da ibiltzen Oiartzunen. Lehen aldiz larunbatean elkartu ziren hainbat gazte Kataxulo Gaztetxian, eta dagoeneko jarri dituz...

Guardia Zibilak bost lagun atxilotu ditu asteburuan Errenteria-Oreretan eta Andoainen (Gipuzkoa), heroina banatzea leporatuta. Espainiako Gobernuaren EAEko ordezkaritzaren arabera, 107 gramo heroina eta 21 gramo kokaina atzeman dizkiete, biak oso purua...

Herenegun eguerdian 300 lagun inguru bildu ziren Donibaneko Santiago plazan, azken egunetan herrian izandako ustezko eraso sexistak salatzeko. Hain zuzen, pasa den astean emakume batek salaketa jarri zuen, Donibanen erasotu zutelakoan. Era berean, pasa...

Mimos tabernan Bertshow saioa egingo dute larunbatean, 23:30etik aurrera. Bertsoak, musika eta bestelakoak uztartzen dituen ikuskizuna da Bertshow. Gainera, goi mailako bertsolariak izango dira Gure Zumardian dagoen tabernaren oholtzan: Andoni Egaña, ...

Puntu bakarrarekin bueltatu da Erregional Ohorezko Mailako Hondarribia futbol taldea Bergaratik, 23. jardunaldiko partida jokatu eta gero (1-1). Berdinketaren ostean hamalaugarrenak dira berdeak, 22 punturekin; jaitsiera postuetatik hiru puntura daude....