Haurrentzako doako tailerrak antolatu ditu Itsas Gelak
Hilaren 28an da lehena eta urtarrilaren 4an bigarrena: parte hartu ahal izateko aurretik eman behar da izena Itsas Gelak Gabonetarako jarduera bereziak prestatu ditu Mater museo ontzian. 6 eta 12 urte bitarteko haurrentzako doako bi tailer antolatu dit...
Hilaren 28an da lehena eta urtarrilaren 4an bigarrena: parte hartu ahal izateko aurretik eman behar da izena
Itsas Gelak Gabonetarako jarduera bereziak prestatu ditu Mater museo ontzian. 6 eta 12 urte bitarteko haurrentzako doako bi tailer antolatu dituzte, biak, 11:00etatik 12:30era. Lehen tailerra, hilaren 28rako antolatu dute, Itsasora hurbilduz izenburupean. Bigarren tailerra urtarrilaren 4an izango da, Gure nabigatzaileak izenarekin. Aurrez eman behar da izena, 619 81 42 25 telefono zenbakira deituta. Bisita gidatuak ere badituzte.

