Albisteak

Hilaren 27an egingo dute Gabonetako bertso saioa Niessenen

Gabonetako bertso saioak ez du hutsik egingo, eta hurrengo asteartean izango da, 19:00etan, Errenteria Hiria Kulturgunean. Eskualdeko hiru bertsolari eta eskualdekoak ez diren beste hiru igoko dira oholtzara: Haritz Casabal antxotarra eta Jon Martin et...

admin

Sorginkeria nagusi Astralamustrikako zazpigarren liburuan

Sorginkeria izango da nagusi Astralamustrika bildumaren zazpigarren liburuan. Xabier Susperregik idatzi du Sorginen liburua, eta euskal tradizioa jaso du alegia, ipuin eta kontakizunen bitartez. Ilustrazioak, beste behin ere, Andoni Odriozola oiartzuarrak egin ditu. Oiartzungo Udalak argitaratu du liburua, eta jakinarazi duenez, Astralamusika bildumako azkenekoa izango da Sorginen Liburua.     Hiru atal Susperregik hiru ataletan banatu du liburua. Alegiek, zaharren testigantzek eta ipuin klasikoek XVII. mendeko Euskal Herrian sorginkeria nolakoa zen jakiteko balio du. Orduan egin zituzten “sorgin-ehizak” gogorarazten ditu liburuak, baita kondenatu zituzten hamarnaka gizon-emakumeak ere.   Liburuak luxuzko kolaboratzailea izan du: Koro Irazoki zugarramurditarra. Hitzaurrea egin du Irazokik. Gaian aditua da, berak idatzi baitzuen Las brujas de Zugarramurdi liburua. Liburu hori idatzteaz gain, sorginkeriarien gaineko beste hainbat ikerketa ere egin ditu.     Ikastetxeetan banatuko dute Liburua Elizalde Herri Eskolan zein Haurtzaro Ikastolan banatuko dute, baita Petra Lekuona zaharren egoitzan ere. Astralamustrikaren bitartez euskal kultura zabaldu nahi izan du udalak. 2005ean hasi zuten egitasmoa, Betiko jolasak liburuarekin. Urtean behin argitaratu dute liburu bat. Honakoak dira: Oiartzun Haraneko kondaiak, Gure atsotitzak, Behin batean… alegia, Etxetxikiko On Manuel Lekuona eta Igarkizunen mundua, Sorginen Liburua-z gain.

admin

Poltsa berdeak banatzen ari dira Lezoko dendetan

Boltsa berde berrerabilgarriak banatuko ditu Lezoko Udalak herriko komertzioetan. Azaroaren 26an egin zuten kontsumo arduratsuko merkatuan 2.000 boltsa berrerabilgarri banatzeko asmoa zuten, baina ez zituzten denak eman. Udalak iragarri zuen bezala, dendetan banatzen hasiko dira.   Horrela, herriko saltokietan erosketak egiten dituztenek jasoko dute boltsa berdea. Poltsa hori behin eta berriz erabili daitekeenez, plastikozko ohiko boltsa gutxiago erabiliko dituzte lezoarrek.   Hori da udalaren helburua. Izan ere, hondakinak murrizteko kanpainaren baitan banatu zituzten boltsa berrerabilgarriak.   Izan ere, boltsa arruntak polietilenoz egiten dituzte. Petrolioa erabiltzen dute material hori sortzeko. Lezoko Udaleko Ingurumen Sailak adierazi duenez, “polietilenozoko boltsek ibai eta errekak zikinteaz gain, ekosistemetako espezieengan eragin zuzena dute, animaliak bertan harrapatuta gelditu eta itotzen direlako”.   Horrez gain, boltsa horrek degradatzeko 150 urte behar dituela gogorarazi dute. Gainera, konposatu toxikoetan degradatzen da.     312 boltsa, urtero Ekimen horrekin naturan aske geratzen diren plastikozko boltsak ekidin nahi dituzte. Izan ere, herritar bakoitzak, boltsa berrerabilgarriarekin, sei plastikozko boltsa aurreztu ditzakete astean, 24 hilabetean eta 312 urtean.   Horregatik, herritarren ohiturak aldatu nahi dituzte: “Ohitura aldaketa bat besterik ez da. Eraman alboan zure bolts berdea eta hondakinak murrizten lagun iezaguzu!”, gaineratu du udalak.

admin

2012ko aurrekontuari hasierako onespena eman dio Udalbatzak

2012 urteko aurrekontuari hasierako onespena eman zion herenegun Udalbatzak ohiko osoko bilkuran. Aurrekontuek, gobernu taldea osatzen duten Bildu koalizioko eta Errenteriako Ezkerrako  (EE) zinegotzien aldeko bozka jaso zuten; PSE-EE, EAJ, eta PPko zinegotziek, bestetik, abstentzioaren alde egin zuten. Alderdi guztiek aurkeztu zizkioten emendakinak gobernu taldeak proposatutako aurrekontuari, eta horiek aztertu ostean  Bilduk, Errenteriako Ezkerrak eta EAJk transakzio emendakina aurkeztu zutela zehaztu zuen Julen Mendozak: “Emendakin horrek elementu oso interesgarriak jasotzen ditu. Horrez gain, egoera ekonomiko honetan aurrekontuak aurrera atera ahal izatea oso garrantzitsua iruditzen zaigu”. Horren harira, beste alderdi politikoek erakutsitako jarrera «interesgarria» izan dela zehaztu zuen alkateak. Errenteriako Ezkerrako Jose Manuel Ferradasek, bere aldetik, aurrekontuak Errenteria 2025 plan estrategikoa duela ardatz nabarmendu zuen, eta horrek, Hirigintza Antolaketarako Plan Orokorraren berplanteamenduarekin batera, “bide egokia” markatzen duela gaineratu. Bide horretan udalean ordezkaturik dauden bost alderdien parte hartzea ezinbestekotzat jo zuen, “bestela zentzua galduko duelako neurri handi batean”. Gobernu taldea aurrekontuekin “guztien” parte hartzea bultzatzen eta denen proposamenei “lekua ematen” saiatu dela gaineratu zuen Ferradasek, “eta horretarako, entzun, ulertu eta adostasunera heltzeko ariketa garrantzitsua egin du gobernu taldeak, baina baita ere oposizioan dauden alderdiek, batez ere EAJk eta PPk”. PSE-EEren bozeramaile Juan Carlos Merinok bere taldeak aurkeztutako emendakinak ez onartu izanak “zapore [...]

admin

Presoen aldeko ekimenak egingo dituzte asteburuan

Euskal presoak eta iheslariak gogoan, bihar, ostiralarekin, hiru zutabeko martxa egingo dute Irunen, 19:30etik hasita. Mendelu, Elitxu eta Moskutik abiatuko dira zutabeak. Larunbatean elkarretaratzea egingo dute Sarjia parkean, 12:30ean; arratsaldean p...

admin

Auntxako eta Kontserbatorioko trikitilariek Ama Xantalen egoitzara bisita egingo dute

Auntxa Trikitixa Eskolako eta Udal Kontserbatorioko trikitixa ikasleek emanaldia eskainiko dute gaur Ama Xantalen zaharren egoitzan, 18:00etatik aurrera. Batez ere, Gabon kantez osatutako errepertorioa interpretatuko dute.

admin

2012ko aurrekontua onartu dute EAJren eta PPren aldeko botoekin

«Krisiak markatu du», alkatearen arabera, 2012ko Hondarribiko udal aurrekontua, eta guztira, hamazazpi milioi euroko aurrekontua izango du Hondarribiko Udalak datorren urterako. Hala onartu zuten astearte arratsaldean sei ordu iraun zuen bilkuran. Aurrekontuaren proposamenak EAJ eta PPren aldeko botoa jaso zuen, Bildu kontra azaldu zen, eta Hamaikabat eta PSE-EE abstenitu egin ziren. Hala, aurrekontua 17.672.655 eurokoa izango da, eta kopuru honi 2012ko apirila aldera egingo den kredituen modifikazioan beste 4.425.000 euro batu beharko zaizkio. Aitor Kerejetak, Hondarribiko alkateak, ondorengoa azaldu zuen astearteko Udalbatzan: «Kontuan hartu behar dugu zein testuingurutan egiten eta prestatzen ditugun aurrekontu hauek. Atzeraldi ekonomiko handia dago, eta izango ditugun diru sarrerak 2004 urtekoaren parekoak dira, baina gastuak 2012 urteari dagozkionak. Desoreka handia dago diru sarreren eta gastuen artean, eta horren eraginez orain arte egindakoa berraztertu eta hemendik aurrera egin beharrekoa ondo pentsatu behar dugu. Udalaren finantza egoera udal kudeaketaren eredu argiaren ondorioa da. Duguna baino gehiago ez gastatzea». Aurrekontuaren gaineko xehetasun gehiago eman zituen alkateak: «Aurreko urteetan udalak 38,5 milioi euro inbertitu ditu, etxea zorpetu gabe. Eta 2012. urtean inbertitzen jarraituko dugu, 6.600.000 eurorekin. Gainera, kontuan izan behar dugu 2012an aurreko aurrekontuko proiektu eta obrak ditugula, eta orain gauzatu egin behar ditugula. 2012an Donostia kaleko aparkalekuaren proiektua zehaztu [...]

admin

15 milioi euroko aurrekontua onartu du Udalbatzak

Gobernu taldeko zinegotzien aldeko botoekin atera da aurrera kontuen proposamena 2012ko udal aurrekontuak onartu zituen Udalbatzak herenegun arratseko udalbatzarrean, behin-behinean. 15.510.000 euroko aurrekontua da onartu dena. Gobernu taldearen aldeko botoekin atera ziren aurrera, eta EAJ abstenitu egin zen «guk egindako bi proposamen garrantzitsu ez direlako aintzat hartu». Hamaikabateko zinegotzia ez zegoen udalbatzarrean. EAJko Mikel Idiazabalen ustez, Atez Ateko Informazio Bulegoari «diru gehiegi emango zaio», eta Petra Lekuona Zaharren Egoitzari laguntza «gehiegi jaitsi» zaio. Aiora Perez de San Roman alkateak erantzun zion Idiazabali: «Orokorrean milioi bat euro gutxiago dugu, beraz, aurrekontuak egokitu behar ditugu, nahitaez». Atez ateko Informazio Bulegoan bi langile «beharrezkoak» direla azaldu zuen alkateak: «Garbitaniak eskaintzen duen zerbitzua egokia da. Beharrei erantzuteko ezinbestekoa dira bi langile». Pello Aramendi Gizarte eta Ongizate zinegotziak, berriz, Petra Lekuonarekin uztailetik «kudeaketa eredu berria egiteko hitzarmena» lantzen ari direla azaldu zuen. Gainera, zaharren egoitzako egoiliar kopurua murriztu denez, mantenu gastua ere murriztu dela azaldu zuen gobernu taldeak: «Herriarentzako patrimonio garrantzitsua da eta neurriko tratua jasoko du». Zergen ordenantzak ere onartu ziren. Etxebizitzen ordenantza Era berean, herenegun, etxebizitza handiak zatitzeko udal ordenantzari ere hasierako onarpena eman zitzaion. Oraindik, hiru hilabetez jendaurrean egongo da eta gutxienez bi Hirigintza Batzordetan landuko da gaia. «Etxebizitza eskuratzea arazo handia [...]

admin

Zuzenketa oharra

OARSO BIDASOKO HITZA-k Estrataburu baserriko sendiak sinatutako gutun bat publikatu zuen 2011ko urriaren 18ko zenbakiaren hirugarren orrian. Gutun hori, baina, ez zuen Estrataburu baserriko sendiak egin eta bidali, sinadura faltsua zuen, eta beraz, HIT...

admin

Maitane Azpeitiak zilarra eskuratu du salto hirukoitzean

Pista Estaliko Espainiako Atletsimo Txapelketa jokatu dute asteburuan, eta Maitane Azpeitia oiartzuarrak zilarra eskuratu du salto hirukoitzean. Horrez gain, Euskal Herrian daukan marka hautsi du: 13,53ko marka egin du, bi zentimetro gehiago, alegia. P...

admin

Asteazkenean, ohiko udalbatzarra

19:00etan izango da, udaletxeko areto nagusian. Honakoa da gai zerrenda: Aurreko batzarraldiko aktaren onarpena. Emakumeen Nazioarteko Egunaren inguruan Bilduk aurkeztutako mozioa. Phagma Drolma elkarteak aurkeztutako mozioa. Zinegotziaren arduraldia....

admin

Imazek eta Ugaldek irabazi dute Ortuellako Txapelketa

Ander Imaz eta Andoni Ugalde Oiarpeko pilotariek, Ortuellako (Bizkaia) Txapelketako finala jokatu dute asteburuan, eta txapela jantzi dute. Hango bikotea —Rey-Ibarrondo— 22-16 garaitu zuten.  

admin

112 pertsona elkartu dira karteladan

Hilabeteko azkeneko ostirala zen 24a, eta ohi bezala, kartelada zegoen deituta herriko plazan. 112 pertsona elkartu ziren.

admin

Bigarrena aukeran, seigarrenarekin konformatu behar

Ohorezko Mailako Pasaia futbol taldeak porrot mingarria jaso zuen larunbatean Don Boscon, Real Union Bren kontra (2-4). Pasaiak, gainera, bigarren posturaino igotzeko aukera bikaina galdu du, Tolosak eta Beriok haien partidak galdu bait zituzten. Iraba...

admin

Trintxerpek hiru puntu lortu ditu Elgoibarren, lau gol sartuta

Ez zen partida erraza Txintxerpek larunbatean Elgoibarren jokatu behar zuena. Aurkari zuzenen arteko lehia zen, eta horrelakoetan etxekoak publikoaren berotasuna alde izaten du. Baina pasaitarrei partida borobila atera zitzaien eta elgoibartarren gaine...

admin

Sanpedrotarrak puntu bat lortu du Tolosaren kontra

Erregional Preferente Mailako Sanpedotarrak berdinketa lortu zuen larunbat arratsaldean Tolosaren aurka Txintxerren jokatutako partidan (1-1). Jaitsiera postuetatik ahal bezain pronto urruntzeko puntu bat gutxi dirudi, baina ez dago gaizki kontuan izat...

admin

Trintxerpeko konpartsen desfilea, ikusgarria

  Gaur arratsaldean desfilea egin dute Trintxerpen konpartsek. Eguneko ekitaldirik jendetsuena izateaz gain, koloretsuena ere izan da. Arratsaldean eta gauean giroak jarraituko du Trintxerpen, bihar arratsean bakailaoa erre arte. Ondoko irudiak eta bideoak gaur arratsaldeko desfilekoak dira.  

admin

Bertso saiorako prest

Gezalama auditoriuma prest dago gaur gaueko bertso saiorako. Taula gainean lau bertsolari handi izango dira, 22:30etik aurrera: Angel Mari Peñagarikano, Aitor Sarriegi, Jon Maia eta Aitor Mendiluze. Gaiak jartzen, berriz, Mañontzi bertso eskolako kid...

admin

Eraso sexisten kontrako elkarretaratzea, bihar, Donibanen

Aste honetan Donibanen ustez sexu indarkeria kasu bat egon delako elkarretaratzea egingo dute bihar (igandea), 13:00etatik aurrera, Donibaneko Santiago plazan.

admin
Gehiago