Albisteak

Kirol inkestaren zozketako irabazlea ezagutarazi dute

Kirol Patronatuak jakinarazi duenez, Veronica Fernandez Gascon izan da kirol instalazioen gaineko inkesta egin dutenen artean egindako zozketaren irabazlea. Inkestan parte hartu eta irabazle izateagatik 50 euro irabazi ditu, kirol materiala erosteko.

admin

Jose Luis Gaztelumendiren “haize-parpailekin” ireki du urtea Mendi Zolan aretoak

Jose Luis Gaztelumendiren margo eta eskulturak eskegi zituzten atzo Mendi Zolaneko erakusketa aretoko hormetan. Hala, hilabete honetan lehen urteurrena beteko duen Zokoburuko kulturguneak herriko seme baten lanak hautatu ditu 2012 lehen erakusketa antolatzeko. Izan ere, Hendaian jaio zen Gaztelumendi, 1954an, eta bertan bizi izan da urte luzez, irakasle lana eta arte zaletasuna uztartuz. Oso goiz abiatu zen arte lanetan, marrazten. Txinako tintarekin egin zituen lehen lan aipagarriak; teknika horren indarra eta zehaztasuna maite zituen, paisaiak irudikatzeko, besteak beste. 19 urterekin zizelkatze leuneko grabatu hastapenak egin zituen Bordelen eta, handik gutxira, egurraren gaineko eskulturarekin saiatu zen Ganbian emandako bi urteetan; Afrikako egonaldiaren ondorioz kolorearen eraginak garrantzia hartu zuen Gaztelumendiren obran. Hainbatetan erakutsi ditu bere lanak, baina bakarka bitan soilik: Afrikan, eta 1989an Baionako Patarre karrikako galeria batean; oliozko pastel lan batzuk hautatu zituen Lapurdiko hiriburuan erakusteko. Hortaz, Hendaiako artistak bakarkako hirugarren bilduma zabaldu zuen Itsas etorbideko aretoan. Intzura auzoko L’astroport elkartearen lantegian egindako lanak dira, orain artean jendaurrean erakutsi gabekoak. Oinarri gisa egurrezko egiturak hartu ditu egileak, eta haien gainean oihal margotuak edo bestelako materialak itsatsi ditu, “haize-parpailak” bailiran. Erakusketa pertsonala Oraingoan eskulturak eta margo lanak bateraturik sortu ditu Gaztelumendik. Lan oso pertsonalak dira; batetik, mugimenduak eta erritmoak autorearengan pizten duen [...]

admin

Liburutegiak ordutegi berezia izango du bihar

Hilaren 6an (etzi, ostirala) itxita egongo da Manuel Lekuona Biblioteka, abenduaren 24an eta 31n bezala. Bihar, berriz, ordutegi berezia izango du: goizez eta arratsaldez egongo da irekita, jarraian, 09:00etatik 17:00etara.

admin

Beti Onaren txapelketa jostailuak lortzeko

Beti Onak Gabonetako futbol txapelketa egin du umeentzako jostailuak lortzeko helburuarekin. Hainbat partida jokatu zituzten haurren mailetan. Antolatzaileen asmoa zen talde bakoitzeko kide bakoitzak jostailu bana ekartzea, «gutxien daukaten horien ar...

admin

1958. urteko kintoak loterian jokatuko dute

Urriaren 29an 1958an jaiotakoen eguna ospatu zuten, eta Gabonetako loterian 10 euro jokatu zituzten. Jokatutakoa tokatu zaienez, kopuru berdina jokatuko dute Erregetako loteriaren zozketan. Zenbakia honakoa da: 05.738. Kintoek txartelak gorde behar dit...

admin

Kalitate Egitasmo Integratua hizpide, Haurtzaro Ikastolan

Urtea bukatu baino lehen, urteko Ohiko Batzar Nagusia izan zuten Haurtzaro Ikastolan. Gai zerrenda luzea bezain mamitsuari egin zioten aurrez bertara hurbildu ziren guraso eta langileek. Gai mamitsuenetakoa Kalitate Egitasmo Integratua (KEI) izan zen. Iñaki Irastorza izan zen agurra egin zuena, ikastolako lehendakaria. Ondoren, urteko gai arruntenen txanda izan zen. Hasteko, aurreko ikasturteko Batzar Nagusiko aktaren onespena. Jarraian, egungo ikastolaren gobernu eta funtzionamendu egituraren gainean aritu ziren. Azken urteetako aldaketen eta berrikuntzen berri eman zuten ordezkari arduradunek. Kontseilu Errektoreko ordezkari berrien izendapenari ekin zioten ondoren, eta langile nahiz guraso berriak onartuak izan ziren. Segidan, Sorkunde Lekuona zuzendariak, 2010-2011 ikasturteko gestio txostenaren eta 2011-2012ko gestio plana azaldu ondoren, batzarraren onespena jaso zuten. 2010-2011 ikasturteko kontuak eta 2011-2012ko aurrekontuak ere onartu zituzten, Agustin Vital administrariak kontuak aurrez argi eta garbi azaldu ondoren. Jarraian, ikastolako Plan Estrategikoari ekin zioten. Gai sakona eta garrantzitsua oso ikastolaren joan-etorrian. 2009an hasi eta 2013an amaituko duten lan prozesu luze eta zabala. Bertan, proiektu honetan joan den ikasturteko lorpenak azaldu zituzten, alde batetik, arduradunek, eta 2011-2012rako markatuta dauzkaten erronkak, bestetik. Azken urte bi hauetan KEI egitasmoaren garrantziaz aritu ziren. Kalitate Egitasmo Integratua izan zen, beraz, gai zerrendako mintzagai mamitsuenetakoa Gai zerrendarekin jarraituz, ikastolak udalarekin dituen harremanez eta hitzarmenaz [...]

admin

Astelehenean jasoko dituzte Eguberrietako marrazki lehiaketako erakusketak

Hilaren 8a, igandearekin, Oiasso 2000 Eguberrietako marrazki lehiaketako XIV. ekitaldiko finalisten lanak ikusteko azken eguna izango da. Irungo auzo elkarteek antolatutako ekimena da. Azaroaren lehen astean auzo bakoitzeko saioak egin ziren, eta hil horretako 12an finala burutu zuten, Behobiako auzo elkartearen egoitzan. Eguberrietako marrazkien lehiaketako finalisten lanak MerkaIrunen, Uranzu azokan eta Luis Marianoko turismo bulegoan ikus daitezke, ohiko ordutegian.

admin

Azken Portuk goizez irekiko du Erregeen egunean

Irungo Kirolaren Udal Patronatuak jakinarazi du hilaren 6an, Erregeen egunean, Azken Portuko kiroldegiak goizez irekiko duela soilik, 09:00etatik 14:00etara. Gainera, larunbat arratsaldez igerilekua itxiko dute, 18:30etik 22:00etara, waterpolo partida batengatik. Bitarte horretan, Azken Portuko ohiko erabiltzaileek Artalekuko kiroldegiko igerilekua erabili ahalko dute.  

admin

Haurrentzako doako tailerra antolatu du Itsas Gelak gaurko

Txikienentzako tailerraz gain, bisita gidatuak antolatu dituzte Eguberrietako oporrak baliatuz Itsas Gelak Gabonetarako jarduerak prestatu ditu Mater museo ontzian. 6 eta 12 urte bitarteko haurrentzako doako tailerra antolatu dute gaurko, 11:00etatik 1...

admin

Presoen eskubideen aldeko aldarriak kaleak hartu ditu

Larunbatean Bilbon egingo den  manifestaziora biltzeko deia zabaldu dute tokian tokiko eragileek. Euskal presoak Euskal Herrira ekartzea, zigorra bete duten presoak askatu eta bizi guztirako zigorrak bertan behera uztea, espetxealdiaren hiru laurdenak bete dituzten presoak kaleratzea eta gaixorik daudenak libre uztea. Horrez gain, zabaldu den aro politiko berrian gatazkaren soluzio bidean modu positiboan eragiteko Frantziako eta Espainiako estatuek darabilten espetxe politika konponbide gakoetan jartzea. Horiexek larunbatean euskal presoen eskubideen alde Bilbon egingo den manifestaziorako aldarriak, eta aldarri horien inguruan batu dira azken asteotan hamaika eragile, Euskal Herri osoan bezala, baita Oarso Bidasoan ere. Hondarribian, esaterako, agerraldi jendetsua egin zuten hilaren 22an, tartean mobilizazioari atxikimendua agertu dioten herriko aurpegi ezagunak zeudela. Besteak beste, Jon Areito trialsineko txirrindulari txapelduna, Osertz Aldai eta Manex Aldai arraunlariak, Alfonso Sastre eta Jesus Mendizabal idazleak, Lore Herriondo UEUko zuzendari izandakoa, Koldo Ortega, Joserra Enparan eta Izaskun Agirre irakasleak, Serafin Sagarzazu eta Luis Mari Bujanda ostalariak eta Xabier Erro mendizalea. Atxikimendu gehiago bildu nahi dituzte eta horretarako eta manifestaziora autobusez joan nahi dutenek izena eman dezaten ondoko helbidea zabaldu dute Hondarribin: ahaldugu@gmail.com. Irunen, hiru zutabeko martxa egin zuten abenduaren 23an, Mendelu, Elitxu eta Moskutik abiatuta. Elkarretaratzea ere egin zuten 24an, Sargia parkean, eta presoen senideen etxeetan kantari [...]

admin

Martxoaren 8aren harira egitarau zabala prestatu dute emakumeek

Autodefentsa tailerrean izena eman behar da, eta bazkarirako txartelak salgai daude 25 eurotan Emakumeen Nazioarteko Eguna. Martxoaren 8a (datorren osteguna). Herriko emakumeek, ordea, ez dute egun hori bakarrik ospatu nahi. Ez omena da hori bakarrik emakumeen eguna, egunero beharko luke. Hala ere, ekitaldi bereziak prestatu dituzte hilaren 8aren harira. Bihar hasi eta hilaren 10ean bukatuko dira. Bihar filma eta solasaldia izango dira. Igandean, Lilaton lasterketa. Asteartean, hitzaldia. Ostegunean, manifestazioa. Ostiralean, hitzaldia eta solasaldia. Eta larunbatean, aste osoko ospakizunak bukatzeko, autodefentsa tailerra, bazkaria eta antzerkia. Horrez gain, bi erakusketa ere antolatu dituzte Oiartzungo Emakume Taldeek (behean). Antolatzaileek, egitarau zabala prestatu dute, beraz, datozen egunetarako. Egitarauarekin batera, hainbat zehaztasun jakinarazi dituzte. Lehenengoa igandeko Lilaton lasterketari dagokio. 23. Lilaton izango da igandekoa, 23. emakumeen herri lasterketa. Bertan, azken urteetako ohiturari jarraituz, Oiartzungo emakume asko Independentzia aurrera! taldearen izenean aterako dira. Oraindik animatu ez direnei deia egin diete emakumeen taldeetatik: «Animatu zu ere!». Gainontzeko zehaztapenak hilaren 10eko egitarauari dagozkio. Egun horretan, hasteko, autodefentsa tailerra egingo dute Elorsoro kiroldegian, goizean. Autodefentsa tailerrean parte hartzeko, izena eman behar da aurrez. Amazkar, Makutxo eta Sorgin tabernetan apunta daitezke interesa dutenak. Gero, bazkaria egingo dute. Bazkarirako txartelak dagoeneko salgai daude Amazkar tabernan eta Garmendi txokolategian. 25 euro balio [...]

admin

Maitane Azpeitiak zilarra irabazi du Espainiako Txapelketan

Pista Estaliko Espainiako Atletismo Txapelketa jokatu zuten asteburuan, eta Maitane Azpeitia oiartzuarrak zilarra eskuratu zuen salto hirukoitzean. Euskal Herrian zeukan marka hautsi zuen Azpeitiak: 13,53ko marka egin zuen Espainiakoan, bere marka bain...

admin

Haurren txirrindularitza lasterketa, etzi

Haur Mailako txirrindularitza lasterketa antolatu du Hondarribiko Txirrindulari Elkarteak etzirako. Lasterketa Santa Engraziatik aterako da arratsaldeko lauretan, eta Labrederren bukatuko dute, 17:30ak aldera.

admin

Trintxer mendi taldeak Errobi ibaia ezagutzen jarraituko du

Trintxer mendi taldeko kideek Errobi ibaiaren arroa ezagutzeko ibilaldien artean hirugarrena egingo dute hilaren 18an. Pinodieta mendi lepotik Otsondoko mendatera (Lapurdi). 22 kilometroko bidea da, bost ordu eta erdian egitekoa. Mendizaleak Dax tabern...

admin

Jose Ignacio Muguruza: “Lucio Hernando Pasaiako Portuko Agintaritzako presidenteari”

Aurreko hilabetean portuko langile batzuk nire txanela hartu eta eraman egin zuten, ondoren erabat txikituz eta hondatuz. Hasteko, esan nahi nizuke, nire txanela Sanpedrotarra Arraun Elkarteko pantalanaren ondoan utzi nuela, hauek, entrenamendurako era...

admin

Lizeo-donibanekoak, ondo judoan

Alebin Mailako taldekako Gipuzkoako Txapelketa jokatu zuten igandean Bekoerrota kiroldegian. Bertan, Lizeoko ikasle eta Donibane taldeko bi kidek urrezko domina lortu zuten: Maddi Lertxundik eta Lorea Etxabek, 34 eta 47 kiloz azpiko kategoriatan, hurre...

admin

Emakumea Zineman erakustaldia egingo dute zortzigarrenez, bihar hasita

Amalatz talde feministak antolatuta, Emakumea Zineman erakustaldia egingo dute zortzigarrenez, bihartik hasita. Martxoko ostegun guztietan film emanaldia egingo dute Errenteria Hiria Kulturgunean, 18:00etatik aurrera, bi euroren truke. Francois Ozon zuzendariaren Potiche, mujeres al poder filmarekin hasiko da emanaldi sorta bihar bertan. Euritakoen familia lantegia zuzendu beharko duen burgesiako emakume aberats baten istorioa kontatzen du filmak.  Robert Pujol senarrak zorrotz zuzendu ditu ordura arte bai langileak eta baita emaztea eta seme-alabak ere. Martxoaren 15ean, hurrengoa Erakustaldiaren barruan emango duten bigarren lana, berriz, Nader y Simin, una separación  izango da. Asghar Faradi zuzendariak 2011n Iranen egindako filmean, alaba bat duten senar-emazteen istorioa kontatzen du. Irandik joatea erabakiko dute Nader eta Siminek, bizitza hobearen bila. Siminek, hain zuzen, aitak alzheimerra duela jakingo du, eta orduan hura zaintzeko gelditzea erabakiko du. Naderrek dibortzioa eskatu baina lortuko ez duenez, gurasoen etxera joango da. Argentinan 2009an egindako Rompecabezas emango dute martxoaren 22an. Natalia Smirnoff zuzendariak Maria del Carmenen istorioa kontatzen du. Langile fina, zorrotza. 50 urte betetzerakoan ere, ingurukoei begira lan egingo du. Bere ondokoek, ordea, ez diote inolako garrantziarik ematen erakusten duen prestutasunari. Telmo Esnalen Urte berri on amona (Euskal Herria, 2011) filmarekin bukatuko dute emanaldi sorta. Komedia beltza da Esnalen filma, Mari amona berezi [...]

admin

Buruko gaixotasunei buruzko hitzaldia, bihar

Arraztalo elkarteak hitzaldia antolatu du, Gaixotasun mentala: zer dio legeak? izenburupean. Honako gaiak jorratuko dituzte: ezgaitasuna, mendekotasuna, dependentzia, eskubideak, minusbaliak, laguntzak ekonomikoak… Hizlariak Myriam Goikoetxea eta...

admin

Allerru-Jaizkibelek porrot gogorra jaso du

Allerru saskibaloi taldeak ezin izan zuen garaipenik lortu Zumarragara egindako bisitan. Aluminios Francisco Alberdi taldeak 76-69 gainditu zituen lezoarrak. Hiru partida daramatza Allerruk garaipenik lortu gabe. Sailkapeneko 11. postura jaitsi da tald...

admin

Elkartasuna adierazi die Pasaiako Udalak erasoak salatu dituztenei

Azken asteetan Pasaian egin diren ustezko eraso sexisten salaketen harira, Pasaiako gobernu taldeak adierazpena plazaratu du. Lehenik eta behin, eraso salaketak jarri dituzten emakumeei zein euren senideei eta lagunei elkartasuna adierazi diete. Horrez...

admin
Gehiago