Jose Ignacio Muguruza: “Lucio Hernando Pasaiako Portuko Agintaritzako presidenteari”
Aurreko hilabetean portuko langile batzuk nire txanela hartu eta eraman egin zuten, ondoren erabat txikituz eta hondatuz. Hasteko, esan nahi nizuke, nire txanela Sanpedrotarra Arraun Elkarteko pantalanaren ondoan utzi nuela, hauek, entrenamendurako era...
Aurreko hilabetean portuko langile batzuk nire txanela hartu eta eraman egin zuten, ondoren erabat txikituz eta hondatuz.
Hasteko, esan nahi nizuke, nire txanela Sanpedrotarra Arraun Elkarteko pantalanaren ondoan utzi nuela, hauek, entrenamendurako erabiltzen dituzten katamaran eta zodiac-etara errazago iritsi daitezen.
Egia da gure txanelak kentzeko epe bat ezarrita genuela, baina nik ez nuen aipatutako epe hori bete, aurretik esandako arrazoiengatik.
Txanela kentzea eta jarraian berau berreskuratzeko isunen bat ezartzea uler nezakeen,
baina inondik inora ezin dezaket onartu arduradun publiko batek ondasun bat suntsitzea,
ebazpen horrek sortutako
kalteak itzulbiderik ez duela
jakinik.
Portu Agintaritzak horrela jokatzen al du beti, bere lana oztopa dezakeen edozein ibilgailurekin?
Era honetako jokabidea mendeku-gosez jarduten duen pertsona batek bakarrik eraman dezake aurrera, eta honek, jakina, edozein kargu publikorako gaitasunik gabe utziko luke aipatutako arduraduna.
Besterik gabe, erabaki bidegabe honen aurrean nire kexa eta haserrea agertu nahi ditut, eta egindako kaltea ordainduko didazuelakoan, agur.
Jose Ignacio Muguruza Etxeberria. San Pedro.

