Trintxer mendi taldeak Errobi ibaia ezagutzen jarraituko du
Trintxer mendi taldeko kideek Errobi ibaiaren arroa ezagutzeko ibilaldien artean hirugarrena egingo dute hilaren 18an. Pinodieta mendi lepotik Otsondoko mendatera (Lapurdi). 22 kilometroko bidea da, bost ordu eta erdian egitekoa. Mendizaleak Dax tabern...
Trintxer mendi taldeko kideek Errobi ibaiaren arroa ezagutzeko ibilaldien artean hirugarrena egingo dute hilaren 18an. Pinodieta mendi lepotik Otsondoko mendatera (Lapurdi). 22 kilometroko bidea da, bost ordu eta erdian egitekoa.
Mendizaleak Dax tabernaren paretik aterako dira hilaren 18an, handik Pinodietara autobusez joateko. Bertan hasiko dute bidea.
Izena emateko
Informazio gehiago nahi duenak edo izena eman nahi duenak, honako telefono zenbakietara deitu behar du: 943 39 07 21 edo 679 23 36 60.

