Albisteak

Koloreak eta jendetza Bekoerrotan

Ez zuten hutsik Pirritx, Porrotx eta Mari Motots pailazoek atzo eguerdian. Lezoko Bekorrota kiroldegian izan ziren, urteroko zitari huts egin gabe. Atzo oholtzaratu zuten ikuskizuna Zazpikoloroa izan zen.   Pailazoak taulara atera baino lehenago lepo bete zen kiroldegia, bai beheko pista bai harmailak. Bertan ziren ehunka haur, ezinegon handiz, baita sarrerak eskuratzeko lehia bizian ibili diren gurasoak ere. Senide batzuei euren seme-alabei baino irrika handiagoarekin ikusten zitzaien. Pailazoak atera zirenean oihuak nagusitu ziren kiroldegian.   Jada oholtza gainean, Pirritx, Porrotx eta Mari Mototsek koloreen garrantzia eta aniztasuna helarazi zizkieten bertan bildutako ikusleei. Ohi bezala, dantzatuz eta abestuz. Hala ere, Belekoik zazpi koloreko hegaztia lapurtzen du eta koloreak desagertzen joaten dira. Pirritxi sudurreko belztu zitzaion, baita Porrotxi kolorezko jaka ere.   Zazpikoloroa ikuskizunaren dantza, kopla eta abestiez gozatu ondoren, abesti klasikoen txanda iritsi zen. Ohi bezala, guztien artean kantarik abestu eta dantzatuena Maite zaitut izan zen. Eta ondoren, argazki saioa pailazoekin.     Oiartzunen, hilaren 29an Atzoko saioa berriro ikusi nahi duenak (edo ikusi gabe geratu zenak), hilaren 29an izango du berriro aukera. Oiartzunen izango dira pailazoak. Elorsoro kiroldegian izango da, 17:00etan.   Sarrerak hilaren 14an jarriko dituzte salgai, kiroldegian bertan. Arratsaleko lauretan irekiko dute leihatila.

admin

Lezoko ikastolako lehen eskolak, astelehenean

Aselehenean egun berezia izango da Pasaia-Lezo Lizeoko hainbat ikaslerentzat. Izan ere, Lezoko eraikineko ateak irekiko dizkiete ikasleei. Lanak garaiz bukatu dituzte, eta Lizeoko arduradunek espero zuten bezala, aurten hasiko dira eskolak ematen.   Eraikin horretan, progresiboki, 0 eta 3 urte arteko haurrak sartuko dira, baita Lehen Hezkuntzakoak ere. Guztira 3.200 metro koadro ditu eraikinak, bost solairutan banatuta, eta jolastokiak, berriz, beste 1.000 ditu. Irekia eta publikoa izango da jolastokia, gainera.     Kilometroen fruitua Lezoko eraikina 2010ean Pasaia-Lezo Lizeoak antolatu zuen Kilometroak jaialdian eskuratutako diruari esker eraiki dute. Orduan 300.000 euro jaso zituzten, eta inbertsioa, guztira, 2,9 milioi eurokoa izango da.

admin

Seigarren autobusaren bila doaz

Dagoeneko bosgarren autobusa bete dute Irunen larunbat arratsaldean Bilbon egingo den manifestaziora joateko. Zentzu horretan, atzo, Egin Dezagun Bidea ekimenarekin bat egiteko arrazoiak eman zituzten Eusko Alkartasunaren egoitzan egindako agerraldian ...

admin

Allerru Bk igoera fasea hasiko du Hondarribia B, etxean jasota

Kirol lehiaketak asteburu honetan itzuliko dira, atsedenaldiaren ondoren. Lezoko bost talde nagusiek, gainera, etxean jokatuko dituzte jardunaldi honi dagozkien partidak.   Allerru Bk Erregional Preferenterako txartela eskuratzeko faseari ekingo dio etzi arratsaldean. Hondarribia Bren kontra jokatuko dute, 19:30etik aurrera.   Ligaxkako faseari agur esango diotenak Emakumeen Ligakoak izango dira. Arrobi Berri jasoko dute neskek, etzi, 17:30ean. Plazetako futbol arratsaldea osatzeko, Allerru Beti Onaren kontra jokatzen hasiko da. Allerruko saskibaloi taldeak Hernani Teklan jasoko du etzi, 16:30ean, Bekoerrotan. Areto futbolekoak bi aste barru hasiko dira.

admin

Urdaburura martxa, presoen alde

Herritar ugarik egin zuen bat euskal presoen eskubideen aldeko aldarriarekin. Izan ere, ez ziren gutxi izan urte berriko lehen egunerako Oreretako Egin Dezagun Bideak Urdaburu mendira deitutako martxara bildu zirenak. 10:00etan elkartu ziren Susperregi...

admin

‘Lines’ filmarentzat Zine eta Bideo Gaztea saria

Daniel Chamorro gaztelarraren Lines filmak irabazi du XVI. Irungo Zine eta Bideo Gaztea lehiaketako lehen saria. Bidasoko film onenaren saria David Rodriguez irundarrarentzat izan zen, Triste salto feliz lanarengatik. Euskal zuzendari onena Alauda Ruiz...

admin

Euskal abesti eta dantzak igandean Zabaltza plazan

Meakako Adixkideak elkarteak deituta, euskal dantzen eta abestien zaleak igandean elkartuko dira Zabaltza plazan, Irunen Kantu eta Dantza ekimeneko saio berri batean. 11:30etik 13:00etara ariko dira kantuan eta dantzan.

admin

2011n ere gora egin du bisitarien kopuruak HMTn

Herri Musikaren Txokoak bisita gehiago izaten ditu urtero; bisitari gehienak taldeetan joaten dira HMT Herri Musikaren Txokoak bisita gehiago izan zituen 2011n, 2010ean baino. Beraz, bisitari kopuruak gora jarraitzen du urtetik urtera. Hala ere, 2011ko...

admin

Haurren bigarren marrazki lehiaketa egingo dute etzi

Aljarafe Kultur Elkarteak antolatuta haurren bigarren marrazki lehiaketa egingo dute etzi elkartearen egoitzan (Urdaburu, 2-4). Marrazkien gaia librea izango da eta arratsaldeko seietan hasiko da. Irabazleak lehiaketa egunean bertan aukeratuko dituzte ...

admin

Mutxikoak dantzan izango dira etzidamu

Beti Prest Dantza Taldeak antolatuta, etzidamu muxikoak dantzan ariko dira Herriko Enparantzan. Eguerdiko hamabietan hasiko da mutxikoen dantza erakustaldia, eta antolatzaileek beraiekin batera  dantza egitera animatu dituzte herritar guztiak.

admin

Allerruk eskualdeko derbia jokatuko du bihar, etxean

Erregional Preferente Mailako Allerru taldeak partida zaila jokatuko du bihar Plazetan, 17:30etik aurrera. Touring liderra izango dute aurkari, baina bolada onean dira etxekoak eta bosgarren garaipena segidan lortzea dute helburu. Azken hilabetean lau ...

admin

Uholdeetako kalteak konpontzeko laguntza eskatuko du udalak

Azaroaren 6ko uholdeek Oiartzungo Udalaren jabetzetan (errepide, hoditeria, azpiegiturak…) eragindako kalteak konpontzeko diru-laguntza eskatuko du udalak. Gipuzkoako Foru Aldundiak aste honetan ireki du laguntza eskaerak egiteko epea. 1,5 milioi eur...

admin

Lartaun zikloturista taldeak ohiko batzarra egingo du gaur

Oiartzungo Lartaun Zikloturista Txirrindulari Kultur Elkarteak batzar orokorra egingo du gaur arratsaldean, Elorsoron. 19:45etan da lehenengo deialdia, eta 20:00etan bigarrena. Honako gaiak landuko dituzte: Lizentziaren berritzea eta banaketa; irteerat...

admin

Alde Zaharreko bizilagunekin bilera

Hondarribiko gobernu taldeak bilera irekia egingo du Alde Zaharreko bizilagunekin astelehenean. Jaitzubia, Amute eta Mendeluko bizilagunekin bildu dira orain arte. Asteleheneko bilera 19:00etan izango da, Klink elkartean.

admin

Gipuzkoako joko garbiko bi finalak irabazi dituzte Txosteko pilotariek

Joan den larunbatean jokatu zituzten Zubietan aurtengo Gipuzkoako Ezker hormako Joko Garbiko Txapelketako finalak. Txosteko pilotariek bi final jokatu zituzten, eta biak irabazi. Gazteetan, Txostek 6-35 irabazi zion Zubietari. Helduen Bigarren Mailan (22 urtetik behera), 18-40 irabazi zion Behar Zanari. Helduen finalean, azkenik, Txostek ez zuen parte hartu. Finalean, Behar Zanak 26-40 irabazi zion Zubietari. Joko garbian etorkizunari itxaropentsu begiratzeko moduan dagoela erakutsi du Txostek: «Are eta gehiago finaletan gure pilotari gazteek izan duten seriotasuna eta joko maila ikusi ondoren».

admin

‘Maria Estuardo’ opera ikusteko aukera, gaur

Milaneko Scala antzokitik zuzenean Maria Estuardo opera ikusteko aukera izango da gaur, 20:30ean, Niessen zinemetan. Antonio Foglianik zuzenduko du, eta Mariella Devia, Anna Caterina Antonacci, Paola Gardina eta Francesco Melik interpretatuko dute. Ope...

admin

‘Abadiaren eremuan euskaraz mintza’ antolatu dute

Abadia eremuan euskaraz mintza ekimena antolatu dute astelehenean, Euskararen Hilabetearen baitan. Ahozko praktiken (ahotsa, arnasa, gorputza…) lantzea, euskal idazleen testuen inguruan eginen dute Larretxean. Ekimena, pertsona orori irekia eta...

admin

Ipuin kontalaria, gaur, liburutegian

Ostegunero bezala, haurrentzako ipuina kontatuko dute, gaur, 18:00etatik 18:45era, haur liburutegian (Xenpelar Etxean): El pequeño fantasma cuenta cuentos y entusiasta. Sarreragatik ez da ezer ordaindu behar.

admin

Monologoa egingo dute bihar Gezalan, Gaxuxak antolatuta

Martxoaren 8aren harira, Gaxuxa Lezoko emakume taldeak bakarrizketa antolatu du bihar arratsalderako. Hala, Paniko Esceniko antzerki taldearen Busco novio formal… que marido ya tengo antzezlana ikusteko aukera izango da bihar. Gezala Auditoriumean izango da antzezlana, 19:00etatik aurrera. Emakume taldeak jakinarazi duenez, doakoa izango da ikuskizuna ikustea, baina aurretik gonbidapena jaso beharko da Gezalara sartzeko. Honako toki hauetan eskuratu daitezke sarrera horiek: Goxo gozotegian (Zubitxo kalean); Taloka gozotegian (Kaialden) eta Dorronsoro gozotegian (Donibane kalean).   Egoera komikoak Busco novio formal… que marido ya tengo antzezlan bezala sortu zuten, hiru aktorerekin (horietako bat Isabel Azpirotz). Gezalako saioa, baina, bakarrizketa izango da. Horrela, protagonistak bere ezkontza nola gertatu zen kontatuko du, usteltzen nola joan zen denboraren poderioz, eta banaketara eraman zituen arrazoiak azalduko ditu. Gainera, bilaketa berriaren arrazoiak ere azalduko ditu, eta bikotekide formal berri horren formatua ere azalduko du bakarrizketa egingo duenak. Gai dramatikoa den arren, umore puntua emango dio bakarrizketariak, eta hainbat egoera modu komikoan kontatuko ditu, hiru ordu laurdenez.

admin

Arrantzaleetan oinarritutako herri kirolak, igandean

Arrantzaleak ardatz hartuta, Hendaiako ikastolak Kulki elkartearekin elkarlanean, txikienentzako herri kirolak eginen dituzte igandean, Gaztelu Zahar pilotalekuan edota Daniel Ugarten eguraldi txarra ariko balitz. Jolasak Euskararen Hilabatearen baitan...

admin
Gehiago