Allerru Bk igoera fasea hasiko du Hondarribia B, etxean jasota

Kirol lehiaketak asteburu honetan itzuliko dira, atsedenaldiaren ondoren. Lezoko bost talde nagusiek, gainera, etxean jokatuko dituzte jardunaldi honi dagozkien partidak.   Allerru Bk Erregional Preferenterako txartela eskuratzeko faseari ekingo dio etzi arratsaldean. Hondarribia Bren kontra jokatuko dute, 19:30etik aurrera.   Ligaxkako faseari agur esango diotenak Emakumeen Ligakoak izango dira. Arrobi Berri jasoko dute neskek, etzi, 17:30ean. Plazetako futbol arratsaldea osatzeko, Allerru Beti Onaren kontra jokatzen hasiko da. Allerruko saskibaloi taldeak Hernani Teklan jasoko du etzi, 16:30ean, Bekoerrotan. Areto futbolekoak bi aste barru hasiko dira.

Kirol lehiaketak asteburu honetan itzuliko dira, atsedenaldiaren ondoren. Lezoko bost talde nagusiek, gainera, etxean jokatuko dituzte jardunaldi honi dagozkien partidak.

 

Allerru Bk Erregional Preferenterako txartela eskuratzeko faseari ekingo dio etzi arratsaldean. Hondarribia Bren kontra jokatuko dute, 19:30etik aurrera.

 

Ligaxkako faseari agur esango diotenak Emakumeen Ligakoak izango dira. Arrobi Berri jasoko dute neskek, etzi, 17:30ean. Plazetako futbol arratsaldea osatzeko, Allerru Beti Onaren kontra jokatzen hasiko da. Allerruko saskibaloi taldeak Hernani Teklan jasoko du etzi, 16:30ean, Bekoerrotan. Areto futbolekoak bi aste barru hasiko dira.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.