2025eko abenduan onartutako mozioaren berririk ez dutela jaso salatu dute; elkartea azaroko udal osoko bilkurara aurkeztuko da.


Urtarrilaren 6 eta 7ko emaitzak Futbola Erregional Preferentea Touring-Usurbil 0-1 Allerru-Beti Ona 3-1 Pilota Euskal Herriko Kluben Arteko Txapelketa. Eskuz binaka nagusiak. EPLE (Aitor Uranga / Antton Aranburu)- Buruzgain (Etxeberria / Eugi) 18...

Bekoz Beko elkarteak emakumeentzako tailerra antolatu du: umorea, barrea eta emozioak lantzeko tailerra izango da. Urtarrilaren azken hiru larunbatetan emango dituzte tailerraren barruko eskolak, Antxoko Kultur Etxean: hilaren 14an —larunbat honetan—, 21ean eta 28an. 15:30ean hasiko dira hiru egun horietan tailerrak, eta 21:00ak arte luzatuko dira. Tailerrerako izena emanda dutenei gogorarazi diete bertara eskuoihal edo esterilla batekin joan behar dutela. Bestalde, oraindik izena eman daitekeela gogorarazi dute Bekoz Bekoko kideek. Hori egiteko bi bide dituzte interesdunek. Batetik, honako telefono zenbakietara dei dezakete: 679 33 24 11 (Izaskun) edo 943 52 56 13 (Cristina); bestetik, elkartearen posta elektronikora ere mezuak bidal daitezke, bekozbeko@bekozbeko.com-era, alegia.

Atzo egin zuten seigarrenez Fanderiako Haurren Krosa, eta Erdiko Erreka auzo elkartea pozik agertu da haurrek emandako erantzunarekin. Antolatzaileek azaldu dutenez, igo egin da parte hartzaile kopurua: iaz 200 inguru izan ziren, eta aurten hogei bat g...

Gabonetako atsedenean indarrak hartzea ondoetorri zaie Espainiako Estatuko Bigarren Mailan aritzen diren Oiartzungo neskei. Izan ere, denboraldiarekin jarraitzeko asteburu honetan duten partidan liderraren kontra lehiatuko dira. Etzi izango da norgehia...

Gipuzkoako Ohorezko Erregional Mailako taldeek asteburu honetan jarraituko dute denboraldiarekin, Gabonetako oporren ondoren. Oiartzungo mutilak Oñatiko Aloña Mendi taldearen kontra lehiatuko dira. Etzi jokatuko dute partida, 15:30etik aurrera, Ugald...

Txosteko pilotariek Gipuzkoako Pala Txapelketako finalean parte hartu zuten, baina ez zuten txapela janzterik izan. Hala, Lehen Mailan aritzen diren Aierbek eta Menak 35-27 galdu zuten Real Sociedad taldearen kontra. Nahiz eta partida erdialdera arte T...

Bihar bueltatuko da Erregional Preferenteko Liga, bidasoarren arteko derbiarekin. Hondarribiak etxean jokatuko du Real Union Bren kontra. Hiru asteko geldialdiaren ondoren, azkeneko jardunaldiko Berioren aurkako porrota ahaztu eta helburu berrien bila ...

Saskibaloian aritzen diren herriko hiru taldeek astebete gehiago izango dute deskantsatzeko eta hurrengo norgehiagokak prestatzeko. Izan ere, abenduaren 17-18an 2011ko azkeneko partida jokatu ondoren, datorren asteburuan jokatuko dute denboraldiko hurr...

Asteartean Joseba Garmendia ekonomilariak hitzaldia emango du, 19:30ean, Reina aretoan. Krisiari buruz ariko da ekonomilaria: Krisi ekonomikoa gaur eta hemen. Batera baik antolatu du hitzaldia, eta herritar guztiak daude gonbidatuta.

Batelak ikusteko parada izango da etzi, Oiartzun ibaian, Hibaika arraun elkarteak estropada antolatu baitu. 11:30ean irtengo dira batelak, eta erlojuaren kontra ariko dira: Zumardiko zubitik Iztietako pasealekuaren bukaeraraino. Gipuzkoako Ligarako pun...

Areto futboleko Oiartzunek (Gipuzkoako Lehen Mailan), lider jarraitzen du. 39 puntu ditu.Bigarrena Zurt taberna taldea da, 36 punturekin. Oiartzunek Horbel tabernaren kontra jokatuko du bihar, 16:30ean, Hernaniko kiroldegian. Bigarren Mailako Power Ran...

Udal Txistulari Bandaren diana igandero moduan kaleak alaitzera aterako da, 09:00etan. Oraingoan, Galtzarabordaren txanda izango da. Hurrengo saioak, Gaztaño, Pontika eta Iztietan izango dira.

Real Union Irungo futbol taldea Amorebieta talde bizkaitarraren aurka ariko da, bihar, Stadium Galen izango den partidan (16:00etatik aurrera). Iragan jardunaldiko eroaldiaren ondotik, jaitsiera postuetatik sei puntura besterik ez dago Union. Hala, Iru...

FUTBOLA Gipuzkoako Ohorezko Erregional Maila. Trintxerpe-Oiartzun, Oarsoaldeko derbia: bihar, 16:00etan, Don Boscoko zelaian. Espainia Estatuko Emakumeen Bigarren Maila. Oiartzun-Mondragon: bihar, 16:30ean, Ugaldetxoko Karla Lekuona zelaian. ARETO FU...

Mondragon taldearen kontra jokatuko du Espainiako Bigarren Mailako Oiartzunek bihar. 16:30ean hasiko da partida, Karla Lekuona zelaian. Oiartzuarrak sailkapeneko bigarrenak dira, 35 punturekin. Athletic liderrak 41 ditu.

Irungo eta Hondarribiako hotelek %58,6ko okupazioa eduki zuten 2011n batez beste, Bidasoa Bizirik agentziaren arabera. Hiru puntu gehiagoko okupazioa izan zuten beraz, 2010eko urtearekin alderatuta. Hala, hoteletan lo egin zutenen gaualdi kopurua 2010....

Lan erreformaren kontra ELAk manifestazioa egin du gaur goizean Errenteria-Oreretako kaleetan, eta hilaren 29an egingo den greba orokorrarekin bat egitera deitu ditu herritarrak. Manifestazioaren aurretik asanblea egin dute Niessenen.