Pala Txapelketako finala galdu du Txostek

Txosteko pilotariek Gipuzkoako Pala Txapelketako finalean parte hartu zuten, baina ez zuten txapela janzterik izan. Hala, Lehen Mailan aritzen diren Aierbek eta Menak 35-27 galdu zuten Real Sociedad taldearen kontra. Nahiz eta partida erdialdera arte T...

Txosteko pilotariek Gipuzkoako Pala Txapelketako finalean parte hartu zuten, baina ez zuten txapela janzterik izan. Hala, Lehen Mailan aritzen diren Aierbek eta Menak 35-27 galdu zuten Real Sociedad taldearen kontra.

Nahiz eta partida erdialdera arte Txosteko pilotariak (Aierbe-Mena) aurretik joan, aurreko tantoetan pilatutako nekeak eragin zien eta ez zuten irabazterik izan.

Hala ere, txapelketa guztian zehar joko ona erakutsi dute bi palistek. Txostetik nabarmendu dutenez, «Gorka Aierbe aurrelariak erasoan jardun du eta Antton Menaren defentsarekin, hala, bikote gogorra osatu dute».

Asteburuko partidak
Udaberri Txapelketa, Euskal Liga, Lehen Maila Pala Motzean: Landare-Txost. Etzi, 11:15ean, Errenteria-Oreretako Fanderia pilotalekuan. Trinketean eskuz banaka: Alde Zaharra-Txost, bihar 13:15ean, Gaska trinketean (Donostia).

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.