2025eko abenduan onartutako mozioaren berririk ez dutela jaso salatu dute; elkartea azaroko udal osoko bilkurara aurkeztuko da.


Hendaiako Herriko Etxeak, Oroitza elkartearekin elkarlanean, konferentzia antolatu du gaurko, L’été 36, Irun et les réfugiés dans la mémoire des hendayais (1936ko uda, Irun eta errefuxiatuak hendaiarren gogoan) izenburupean. Hendaiarren historia...

Irungo Udalak jakitera eman duenez, hiru negozio berri ireki behar dituzte K-Biziak ekimenaren baitan. Hala, proiketu honek bultzatuko dituen hiru merkataritza gune berriak dira, Miren Gómez dantza estudioa; Arreglitos, arropa konponketa eta euskal jantzigintza; eta, Kids&Us haurrentzako ingelesa akademia. Hala, sartu berri diren komertzioekin, 19 dira dagoeneko K-Biziak ekimenean parte hartzeko onetsitako proiektuak: 11 Hondarribia kalean eta Pinudi inguruan, eta 8 Pio XII.ren eremuan. Ekimena, Garapen Ekonomikorako eta Enplegurako Hitzarmen Orokorraren barruan jaio zen; bertan, ekonomia suspertzeko eta enpresa berrien sorrera bultzatzeko, zein toki jakin batzuetako kontsumoa eta inbertsioa ere suspertzeko. Miguel Angel Paez Irungo Ekonomiaren Sustapenerako ordezkariak baieztatu duenez, programak “emaitza onak izaten ari da.”

2012. urteko Inauteriak iragarriko dituen kartel irabazlea zein izan den jakitera eman du Irungo Udalak. Raquel Hernandez Boneden Sonrisa de Carnaval (Inauterietako irrifarrea) kartelak lortu ditu boza gehien herritarren aldetik (441 zehazki), eta hor...

Gazteen Soinu Zahar Txapelketaren XIV. ekitaldia egingo dute larunbat honetan Lezon. Bertan 7 eta 15 urte bitarteko neskek hartuko dute parte, A eta B sailetan banatuta. Eusko Dantzarien Biltzarrak antolatzen duen XIV. Gazteen Neskatxena Ligaxkaren leh...

Aiton Borda Lezoko zaharren egoitzako kideek txangoa egingo dute datorren otsailaren 3an, ostiralarekin. Abadiñora (Bizkaia) egingo dute irteera, San Blas Eguna dela eta. Urtero azoka antolatzen dute bertan. Bertara joan nahi duenak, izena eman dezake...

Martxa baten lehen notak (Mikel Laboa). Bertsioa: Irati Odriozola eta Garazi Esnaola.

Herriko 21 taldetako ordezkariek parte hartu dute; Plan Orokorra izango da gai garrantzitsuenetakoa Hirigintzako Aholku Kontseiluak legegintzaldi honetako lehenengo bilera egin zuen pasa den asteartean. Herriko elkarteetako 21 ordezkari bildu ziren bat...

Asteburuan jokatu dute Oiarpe ko pilotariek Berria Txapelketako lehenengo kanporaketa, eta ezin izan dute hurrengora pasatu. Izan ere, hurrengo fasera pasatzeko pilotariek hirutik bi partida irabazi behar dituzte, eta bakarra irabazi zuen Oiarpek Azkoitiaren kontra. Kadeteetan 9-22 galdu zuten oiartzuarrek, gazteetan 22-6 irabazi, eta helduetan 10-22 galdu. Bestalde, ostiralean bost partida izango dira Madalensoron, 19:15etik aurrera: Gipuzkoako Txapelketako Haur Mailakoak bi, Euskal Herriko Txapelketakoak beste bi —gazteak eta 22 urtez azpikoak—, eta azkenekoa Udaberri Txapelketakoa, helduena.

Biharko zine-klubean También hay cielo sobre el mar (Itsasoaren gainean zerua ere dago) filma ikusteko aukera izango da. Sarrera doan da.

Azkeneko langabezia datuen arabera, urteko lehen bi hilabeteetan langabeziak gora egin du herrian. Otsailean %2,02 igo da, eta urtarrilean, %8,77.

San Marko Mankomunitateak antolatuta, bigarren eskuko azoka izango da igandean Doneztebe plazan. Txarra eginez gero, Madalensoron izango da.

Udala hainbat herritarrekin bildu zen herenegun iluntzean, Udaltzaingoaren gaueko zerbitzua kentzearen erabakiaren gaineko azalpenak emateko asmoz. Bilera horren balantzea egin du alkateak. Ainhoa Zabalok adierazi duenez, orain dela bi aste 350 lezoarren sinadurak aurkeztu zituzten udaletxean, erabakiaren kontra daudela azalduz. Horren harira, udalak bilera egitea erabaki zuen. “Bileraren helburua datu zehatzak ematea zen, eta herrian zeuden zurrumurruak gezurtatzea”, azaldu du Zabalok. Horrela, bere esanetan, herritar batzuek zabaldu dute Udaltzaingoaren gaueko zerbitzua kentzeko prozesua “ezkutuan” eraman dutela, eta hori hala izan ez dela uste du: “Aurrekontuen aurkezpena egin genuenean, azaldu genuen gaueko zerbitzua kenduko genuela”. Bilerarekin, pozik Bileran nahi baino herritar gutxiago azaldu baziren ere, balorazio positiboa egin du alkateak: “Herritarrekin egindako bilera horretan argi eta garbi azaldu genituen prozesu osoan emandako pauso guztiak. Alde horretatik pozik gaude”. Zabalok aitortu duenez, “badakigu gaueko zerbitzua kentzea ez dela denen gustukoa, baina bileran egondakoek argi ulertu zuten gure jarrera, nahiz eta denak ez zeuden ados”. Herritar batek, bilera bukatzean, gaia tratatzeko “arintasuna” eskertu zien. Gaueko zerbitzua kentzeak, baina, eguneko txandan — “06:00etan hasten da eta 22:00etan bukatzen da”— udaltzain gehiago egongo direla ahalbidetzen du. Horri alde positiboa ikusten dio alkateak: “Egunez da jende gehien ibiltzen den momentua, eta, orain, neguan, uneoro bi [...]

Etzi egingo dute Jaizkibelgo Artzuko lurretan Hondarribiko hamazazpigarren Zuhaitz Eguna. Iazko gunetik oso hurbil dago aurten landatzeko prestatu duten zelaia, eta 143 izango dira guztira landatuko dituzten zuhaitzak. Iaz bezala, lizarrak landatuko di...

Herri Musika Eskolak antolatuta, Dultzaineroen Topaketa egingo dute etzi, 11:00etan, Kontzejupean. Animatzeko deia egin dute.

Bi erakusketa ditu margolari trintxerpetarrak Errenteria-Oreretan. Gaztelu ostatuan hamabi koadro jarri ditu, eta gehienak paisaiak dira. Apirila bitartean izango dira koadroak Gaztelun. Gabierrotako Zubia kafetegian hil honen bukaerara arte, paisaiak ...

Gaur, 19:00etatik 21:00etara joan behar dute Donibaneko odol emaileek erretiratuen etxera odola ematera. Berrogei emaile gehiago behar dituzte Donibanen, eta oraindik emaile ez direnei bertaratzeko deia egin diete

Pasaia Musikalek antolatutako Ganbera Musika Astearen barruan, gaur, 19:00etan, Cool-E-Brass metal seikoteak joko du Trintxerpeko alkateordetzan. Bihar, berriz, Hermunde Hirukoteak itxiko du astea. Bi kontzertuak ordu eta toki berean dira, eta biak doan.

Moneyball filma etzi emango dute, arratsaldeko zortzietatik aurrera, Matxin de Artzu kaleko Itsas Etxeko auditorioan. Sarrerek hiru euroko prezioa dute, eta emanaldiaren egunean bertan eros daitezke, auditoriumean bertan, saioa hasi baino ordu bete leh...