Marisa Pregoren lanak ikus daitezke Errenterian
Bi erakusketa ditu margolari trintxerpetarrak Errenteria-Oreretan. Gaztelu ostatuan hamabi koadro jarri ditu, eta gehienak paisaiak dira. Apirila bitartean izango dira koadroak Gaztelun. Gabierrotako Zubia kafetegian hil honen bukaerara arte, paisaiak ...
Bi erakusketa ditu margolari trintxerpetarrak Errenteria-Oreretan. Gaztelu ostatuan hamabi koadro jarri ditu, eta gehienak paisaiak dira. Apirila bitartean izango dira koadroak Gaztelun. Gabierrotako Zubia kafetegian hil honen bukaerara arte, paisaiak ez ezik, loreak, mahastiak, eta erretrato bat ere ikus daitezke.

