Lezoko Soinu Zahar Txapelketa hilaren 28an ospatuko dute

Gazteen Soinu Zahar Txapelketaren XIV. ekitaldia egingo dute larunbat honetan Lezon. Bertan 7 eta 15 urte bitarteko neskek hartuko dute parte, A eta B sailetan banatuta. Eusko Dantzarien Biltzarrak antolatzen duen XIV. Gazteen Neskatxena Ligaxkaren leh...

Gazteen Soinu Zahar Txapelketaren XIV. ekitaldia egingo dute larunbat honetan Lezon. Bertan 7 eta 15 urte bitarteko neskek hartuko dute parte, A eta B sailetan banatuta. Eusko Dantzarien Biltzarrak antolatzen duen XIV. Gazteen Neskatxena Ligaxkaren lehenengo kanporaketa izango da, eta Murixka izango da ekitaldia antolatzearen arduraduna. Dantza saioa arratsaldean izango da, 16:30etik aurrera.

A sailean 7 eta 11 urteko neskek hartuko dute parte, Punta Motz eta Uztai Txiki Zortzikoa dantzak egin beharko dituzte. B sailekoak, berriz, 12 eta 15 urte artekoak dira, eta Hondarribi Handia eta Upelategi doinuekin dantzatuko dira. Hemezortzi neskek parte hartuko dute lehenengo sailean, eta hemeretzik bigarrenean.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.