Añarbeko urtegia, %79,55an beteta

Añarbeko urtegian 35 hektometro kubiko ur daude egun. Bertan, denera, 44 metro kubikorako tokia dago. Hau da, Oarsoaldeko herriei ura ematen dien urtegia bere gaitasun osoaren %79,55era dago. Iaz, aste berean, ur berbera zegoen urtegian. Azken hamar urteetako datuak aintzat hartzen badira, urtarrileko laugarren astean Añarbek zuen ur kopurua %72,73koa izan da. Hau da, egun, batez besteko horretatik gora dago bildutako uraren maila.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.