2025eko abenduan onartutako mozioaren berririk ez dutela jaso salatu dute; elkartea azaroko udal osoko bilkurara aurkeztuko da.


Aurtengo Zuhaitz Eguna Uzpuru inguruan antolatua zuen udalak, Zaria mendian, hain zuzen ere. Pasa den igandean izan zen. Goizeko hamarretan Doneztebe plazan jarrita zuten hitzordua, autobusez Kausorora igotzeko. Gero, handik oinez igo ziren zuhaitzak a...

Herrira bilguneak hartu du martxa pixkanaka, eta hirugarren bilera deitu du. Etzi izango da, 19:30ean, Manuel Lekuona Bibliotekan. Presoen eta iheslarien alde lanean aritzeko herri bilgune irekia da herrira, eta herritar orok parte har dezake.

Euskal Herriko Mus Txapelketaren Lapurdiko finala jokatuko dute larunbatean, Xaia ostatuan, 15:00etatik goiti. Garat eta Lopez; Urrutia eta Ostolaza; eta, Aramendi eta Lafitte izan ziren Urruñako kanporaketan sailkatutakoak. Kanporaketa otsailaren hasieran jokatu zuten hamabi bikotek, Xaian bertan.

Argentinako Chascomus herritik elkartasuna adierazi diete gazte auzipetuei. Duela bi aste ere elkartasun mezuak jaso zituzten Palestinatik.

Behe Bidasoa eskualdean inauteriek bukaerarik ez dutela dirudi. Izan ere, Hendaiako inauteriak ospatu zituzten larunbatean hamaika ekitaldiren bidez, baina oraindik ere, horien arrastoa topatzeko aukera dute interesatuek. Hala, Akelarre eta Ahari elkarteek, Euskal inauterien gaineko erakusketa antolatu dute ostiralera bitartean, Mediatekan. Horiek horrela, Lantz, Altsasu, Ituren-Zubieta, Arizkun… eta beste hainbat herrietako inauterietako tradizioa ardatz hartuta osatu du Ahari elkarte iruñearrak erakusketa. Horretarako, inauteri ezbedinetan parte hartzen duten pertsonaien kopia bat egin dute. Era berean, “belarraren usaina, joaleen soinua, musika egokia…” erabili du elkarteak erakusketa osatzeko, eta guzti horri esker, ikusleek aspaldiko ohituren berri izatea nahi du. Mediatekan Tradiziozko pertsonaia horien kopiak erakusketa batean biltzeko, Ahari elkarteak hemezortzi metro luze, 3 metro zabal eta 2,40 metroko garaiera duen aretoa behar du. Baldintza horiek betetzen dituen eraikina da Mediateka, eta beraz, erakusketa bertan ikus daiteke, 10:00etik 12:30era eta 14:30etik 18:30era.

Markez familiaren kaleratzea gelditzeko skatzea ahobatez onartu du plenoak

Igandean, arratsaldeko zazpietan Ruper Ordorikak Itsas Etxeko auditoriumean emango duen kontzerturako sarrerak salgai jarri dituzte Hondarribiko Arma plazako eta kirol kaiko turismo bulegoetan. Goiz eta arratsaldez irekita daude turismo bulegoak, eta s...

Martxoaren 1ean hasita eta hilabetez, Oarsoaldeko kirol guneetako abonatuek Errenteria, Lezo eta Oiartzungo igerilekuak erabiltzeko aukera izango dute, zein herritakoak diren kontuan hartu gabe. Atzo Pasai Donibaneko Arizabalo jauregian aurkeztutako programa pilotuaren bitartez, eskualdeko kirol zerbitzuak partekatzeko aukerak aztertu nahi dituzte. Ekimenak Errenteria, Oiartzun eta Lezoko udaletako kirol patronatuetako, Trintxerpe kirolguneko eta Donibaneko kiroldegiko abonatuei eragiten die, eta erabili ditzaketen igerilekuak Errenteriako Galtzaraborda eta Fanderia, Oiartzungo Elorsoro eta Lezoko Altzate dira. Aurkezpenean adierazi zutenez, esperientziaren emaitzaren arabera ez dute baztertzen aurrerago ekimena errepikatzea, edo beste kirol azpiegitura zein jardueretara zabaltzea, ikastaroetara esaterako. Jose Manuel Ferradas Errenteriako Udaleko zinegotziaren arabera, programak «bide bati ekiteko borondatea» agertzen du: “Abiapuntua da, ez helmuga”. Pasaitarrentzat Amaia Esnarriaga pasaitarra pozik zegoen atzoko aurkezpenean, eta ez zuen ukatu pasaitarrak direla “gehien irabazten” dutenak, “Pasaia delako igerilekurik ez duen Oarsoaldeko herri bakarra”. Nolanahi ere, igerilekuekin hasitakoa beste instalazioetara zabaltzea buruan dutela gogoratu du Trintxerpeko alkateordeak. Zentzu berean mintzatu zen Jon Oihan Tello Oiartzungo Udaleko kirol ordezkaria: “Ezin genuen Pasaia kanpoan utzi, asmoa delako Oarsoaldean kirol jarduerak bateratzea”, esan zuen, eta Eskola Kirola jarri zuen adibide bezala. Oiartzuarrek ere martxoan asko izango dute irabazteko, larunbatetan Elorsoroko ordutegia murritzagoa delako. Hala, oiartzuarrek Lezoko eta Errenteriako igerilekuak erabili ahal izango [...]

Talaiako behin-behineko garbigunea ordutegi berriarekin hasiko da funtzionatzen aste honetatik aurrera: astelehenetik larunbatera, goizez 10:00etatik 13:00etara eta astelehen, asteazken eta ostiraletan, arratsaldez ere bai (17:00etatik 20:00etara). Aur...

Euskadiko Bide Segurtasun Planaren barruan, eta trafikoa zaindu eta kontrolatzeko egutegia kontuan hartuta, abiadura kontrolak egingo dituzte Hondarribiko bideetan, igandera arte. Hala, udaltzainek, hiriko kaleak zainduko dituzte, Udaltzaingoak Koordin...

Hil honen 22an bete dira 90 urte erakunde hau sortu zenetik. Eta urtebetetze honen karietara hitz hauen bidez eskertu nahi ditut gure amonak, amak eta izeba guztiak. Hauen lan isila ere kontuan hartzekoa baita. Ordutik hona, denbora luzea pasa da eta euskal gizartea asko aldatu bada ere, azken urteotan ezinbestekoa da edozein erakunderen garrantzia aztertzerakoan erakunde horren testuingurua kontuan edukitzea. Eta gure kasuan ez dugu ahaztu behar XX. mende hasierako emakumearen egoera nolakoa zen batetik, Euskal Herriko industrializazio berantiarra zela medio lurraldearen garapen ekonomikorako zeuden zailtasunak emakumearen lan merkaturatzea baztertzen zuelako. Bestetik, elizaren eragina aipatu beharrekoa da, non emakumea “rol tradizionalera” mugatzen baitzuen, hau da, etxe zokora. Egoera horri aurre egin behar izan zioten emakume hauek. Beraz, zailtasunak zailtasun, emakume hauek lekutxoa egiten jakin zuten gizarte aldakor hartan, eta ahal zuten heinean kale ekimenetan parte hartuz, lanbide egokia ikasi eta ordaindutako lan merkatuan sartu eta gero, gizonezkoen sindikatu eta erakunde politikoetan parte hartuz. Bistan da guzti honek aldaketa nabaria ekarri zuela. Euskal Herriak ere aldaketa prozesu hau barru-barrutik bizi izan zuen, eta orduan abiatu ziren gure herrian hainbat ekimen kultur alorrean, heziketan eta euskaran, hala nola, Eusko Ikaskuntza, Euskaltzaindia, Euzko Ikastola Batza, euskal komunikabideak… Guztiak 1912-1920 bitartekoak. Baina agian aurrerapenik [...]

FUTBOLA Bigarren B Maila Real Union-Ponferradina 1-2 Erregional Ohorezko Maila Behobia-Oiartzun 1-3 Real Union B-Aretxabaleta 3-1 Erregional Preferente Maila Mariño-Dunboa Eguzki 0-1 ESKUBALOIA Zilarrezko Maila Bidasoa Irun-Badajoz 29-31

Atzo arratsean egin zuten 2012ko Emakunde Gaua Donostiako Kursaal jauregian, eta bertan Berdintasunerako Emakunde Saria jaso zuen Irungo Alarde Parekideak, Hondarribiko Jaizkibel konpainiarekin batera. 19:30ean hasi zen Emakumearen Euskal Institutoaren jaia; lehenago Bulebarretik Kursaalera doan bidea egin zuten Irun eta Hondarribitik joandako hamarnaka lagunek, desfilatzen. Donostiarrek txalo artean jaso zituzten. Kursaalean bidasotar ugari zituzten zain, baita hainbat erakundeetako ordezkariak. Han ziren, besteak beste, Maria Silvestre Emakundeko zuzendaria, Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako bozeramailea, Gemma Zabaleta Gizarte Gaietarako sailburua, Iñigo Lamarca EAEko arartekoa, Lohitzune Txarola Gipuzkoako Batzar Nagusietako presidentea, Larraitz Ugarte Foru Aldundiko eleduna, eta Juan Karlos Izagirre Donostiako alkatea. Irun eta Hondarribitik ez zen zen udal gobernuetako ordezkaririk egon, baina bai bi hirietako zenbait ordezkari, hala nola, Marilena Castillo Bilduko zinegotzia, Hondarribitik, eta Jose Enrique Corchon Irungo EAJren hautetsia eta Silvestre Balerdi Aralarreko ordezkaria, Irundik. Ekitaldia hasi zenerako harmailak leporaino zeuden. Emakundeko zuzendaria izan zen sari banaketako lehen hizlaria. Maria Silvestrek atzo saritutako bi taldeen kontra aritzen direnei zuzendu zitzaien: “Tradizioen aurka ez gaude gu, baina alda daitezke. Eta onerako da aldaketa”. Berak dei egin zien Alarde Parekideko eta Jaizkibel konpainiako ordezkariei, taulara igotzeko. Erakundeei babes eskaera Txaro Arribas irundarra eta Anabel Salinas hondarribiarra igo ziren saria jasotzera, bi kuberoekin batera, [...]

Turismoa sustatzearen alde egin du Errenteriako PSE-EEk, eta udalari bide bera hartzeko eskatu dio. Horrez gain, behar adina baliabide emateko eskatu du, eta enplegu planen bat onartuz gero, “ekintza lerro zehatz” bezala kontuan hartzeko. P...

Kirolez blai! saio berezia egingo dute gaur Oiartzun Irratian. Kirola eta politika izango ditu hizpide Joxe Migel Lopez esatariak, Rufi Etxeberriarekin eta Aiora Perez de San Roman alkatearekin. Oiartzungo kirola aztertuko dute, eta momentuko egoera po...

Herriko Etxeak antolatuta, Bidaso: Biga so! Irri Iparrak eta Hego Erak euskarazko umore ikuskizuna izanen da ostiralal arratsaldean, hilaren 27an, Mendi Zolan Kulturgunean, 20:30etik hasita. Pantzo Hirigarai eta Kike Amonarriz ariko dira Bidasoa ibaiaren bi aldeetako biztanleen arteko diferentziak azalaraziz, irri egiteko xedez. Ikuskizuneko goiburuak berak azaltzen duen bezala, Bidasoa hitzaren beraren esannahia asmatzen saiatuko dira. Zergatik hitz egiten dute horren ozen gipuzkoarrek? Zergatik ari dira baxenabartarrak dragatzen, arabarrak ligatzen ari diren bitartean? Berdinak ote dira Zuberoako neskenegünetako eta Bizkaiko zapatuetako gauak? Zenbateko aldea dago Lezotik Azkainera, 30 km ala 1000 argi-urte? Horietaz eta beste hainbatetaz, Ipar eta Hego Euskal Herriko biztanleen arteko harremanetaz, ezagutzaz eta topikoez, mintzatuko dira etzi bi umoristak, Bidasotik gorakoa bat, eta Irundik beherakoa bestea. Ikuskizuna Kultur Sasoian kokatzen da, eta sarrera nagusiaren prezioa 12 euroan jarri dute.

Txingudiko badian kokaturiko urpekaritza zentro proiektuari buruzko ohar kaierra publikoari irekia da martxotik. Hendaiako Herriko Etxeak gogora ekari duenez apirilaren 30a arte egonen da hor. “Beraz, zuen oharrak bertan idatzi nahi izanez gero, ...

Hondarribia Blues Festival jaialdia hasteko hiru hilabete eskas geratzen direnean, zazpigarren ekitaldiaren programaren aurrerapena eman dute jaialdiaren antolatzaileek. Nazioarteko izen handiak bilduko dituzte Txingudiko badiaren ertzean. Jaialdia uzt...

Nazioarteko hamargarren gitarra jaialdia etzi hasiko da, Itsas Etxeko auditoriumean, Maurizio di Fulvioren jazz eta musika latino emanaldiarekin. Jaialdiaren lehenengo kontzertua arratsaldeko zortzietatik aurrera izango da, eta sarrerek hiru euroko pre...