Bidasoaren bi aldeetako umorea aurrez aurre, Mendi Zolanen
Herriko Etxeak antolatuta, Bidaso: Biga so! Irri Iparrak eta Hego Erak euskarazko umore ikuskizuna izanen da ostiralal arratsaldean, hilaren 27an, Mendi Zolan Kulturgunean, 20:30etik hasita. Pantzo Hirigarai eta Kike Amonarriz ariko dira Bidasoa ibaiaren bi aldeetako biztanleen arteko diferentziak azalaraziz, irri egiteko xedez. Ikuskizuneko goiburuak berak azaltzen duen bezala, Bidasoa hitzaren beraren esannahia asmatzen saiatuko dira. Zergatik hitz egiten dute horren ozen gipuzkoarrek? Zergatik ari dira baxenabartarrak dragatzen, arabarrak ligatzen ari diren bitartean? Berdinak ote dira Zuberoako neskenegünetako eta Bizkaiko zapatuetako gauak? Zenbateko aldea dago Lezotik Azkainera, 30 km ala 1000 argi-urte? Horietaz eta beste hainbatetaz, Ipar eta Hego Euskal Herriko biztanleen arteko harremanetaz, ezagutzaz eta topikoez, mintzatuko dira etzi bi umoristak, Bidasotik gorakoa bat, eta Irundik beherakoa bestea. Ikuskizuna Kultur Sasoian kokatzen da, eta sarrera nagusiaren prezioa 12 euroan jarri dute.
Herriko Etxeak antolatuta, Bidaso: Biga so! Irri Iparrak eta Hego Erak euskarazko umore ikuskizuna izanen da ostiralal arratsaldean, hilaren 27an, Mendi Zolan Kulturgunean, 20:30etik hasita. Pantzo Hirigarai eta Kike Amonarriz ariko dira Bidasoa ibaiaren bi aldeetako biztanleen arteko diferentziak azalaraziz, irri egiteko xedez. Ikuskizuneko goiburuak berak azaltzen duen bezala, Bidasoa hitzaren beraren esannahia asmatzen saiatuko dira.
Zergatik hitz egiten dute horren ozen gipuzkoarrek? Zergatik ari dira baxenabartarrak dragatzen, arabarrak ligatzen ari diren bitartean? Berdinak ote dira Zuberoako neskenegünetako eta Bizkaiko zapatuetako gauak? Zenbateko aldea dago Lezotik Azkainera, 30 km ala 1000 argi-urte? Horietaz eta beste hainbatetaz, Ipar eta Hego Euskal Herriko biztanleen arteko harremanetaz, ezagutzaz eta topikoez, mintzatuko dira etzi bi umoristak, Bidasotik gorakoa bat, eta Irundik beherakoa bestea.
Ikuskizuna Kultur Sasoian kokatzen da, eta sarrera nagusiaren prezioa 12 euroan jarri dute.

