Ordorikaren kontzerturako sarrerak salgai jarri dituzte
Igandean, arratsaldeko zazpietan Ruper Ordorikak Itsas Etxeko auditoriumean emango duen kontzerturako sarrerak salgai jarri dituzte Hondarribiko Arma plazako eta kirol kaiko turismo bulegoetan. Goiz eta arratsaldez irekita daude turismo bulegoak, eta s...
Igandean, arratsaldeko zazpietan Ruper Ordorikak Itsas Etxeko auditoriumean emango duen kontzerturako sarrerak salgai jarri dituzte Hondarribiko Arma plazako eta kirol kaiko turismo bulegoetan. Goiz eta arratsaldez irekita daude turismo bulegoak, eta sarrerek hamabi euroko prezioa dute. Gainera, igandean bertan, saioa hasi baino ordubete lehenago, Itsas Etxeko leihatilan eros daitezke sarrerak. Ordorikaren kontzertua martxoko kultur agendako emanaldi garrantzitsuena izango da.

