Ezker Anitzak Nicolas Gerendiain Irungo Errepublikarrak elkarteak antolatutako argazki erakusketaren aurkako erasoak gaitzetsi ditu.


Lezoko AEK-k antolatuta, Erhal-Kanpora dokumentala emango dute gaur arratsaldean, 19:00etatik aurrera Kultura Aretoan. AEK-k jakinarazi duenez, dokumental horrekin arazorik badago, Gernika, bonbardaketa eskainiko dute. Argia Dokumentalak zikloaren barr...

Soon Come reggae taldean kontzertua eskainiko du gaur Hondartza auzoko Le Barmout ostatuan. Kontzertuaren ondoren musika giroak jarraituko du, goizaldeko ordubiak arte.

Allerru Bk Lehen Erregionaleko partida jokatuko du bihar arratsaldean, Hernaniko Zubipe zelaian. Hernaniarren bigarren taldearen kontra jokatuko du, 16:00etatik aurrera. Lezoarrak azkenak dira sailkapenean, eta hernaniarrak, zazpigarrenak.

Haurtxo 0 eta 2 urteko haurrentzako eskolan aurrematrikulazioa egiteko azken eguna da gaur. Eskaerak eskolan utzi behar dira (Polentzarrene kalea). Informazio gehiago eskuratu nahi izanez gero, 943 52 73 42 telefono zenbakira dei daiteke.

Beti Onak eta Allerruk eskualdeko derbia jokatuko dute bihar arratsaldean Beraunen, 16:00etatik aurrera. Errenteriarrak seigarren dira sailkapenean, 43 punturekin. Lezoarrek bat gutxiago dute, eta bihar erabakiko da zein izango den Erregional Preferent...

San Pedroko Herrirak Dorrean egingo du Goazen plazara ekimenaren barruko ekitaldia hilaren 19an. 12:00etan hasiko da eta parte hartzeko deia zabaldu dute.

Gaur zabalduko du Antxoko Herrirak hilaren 19ko Goazen Plazara ekimenerako prestatu duen egitaraua eta manifestua, 20:00etatik aurrera antolatu duten Triki-Poteoan. Bertaratu ezin dutenentzat, hauxe izango da hilaren 19ko plana: 12:00: Pala desafioa: a...

Antxeta irratiak, Xaia ostatuak eta Berttoli elkarteak antolatuta, Bidasoan Euskaraz jaia egin zuten Pausun, joan den ostiraletik igandera. Eguraldi euritsuari muzin eginez, ehunka lagunek gozatu zuten antolatzaileek prestaturiko ekimenetaz: kontzertua...

500 urte askatasun egarriz izenburupean egun osoko festa antolatu du Donibaneko Bixi-Bixi elkarteak hilaren 19rako. Antolatzaileek azaldu dutenez, egun horretan “500 urte atzera denboran” egingo ditu Donibanek. Izan ere Bixi-Bixi kultur e...

Tren Berdea, graffitiak eta break dance izango dira haurrentzat, eta hainbat dantza gaztetxoentzat Kale ekintzak, Ugaldetxoko Lokaleko kideek astebururako antolatu duten Dantza Batailoiarekin bat egin du, eta sei eta hamabi urte arteko haurrei zuzendut...

Ostegunean Ertzaintzak kamioi gidari bat atxilotu zuen, ustez atoiaren paperak faltsutzeagatik. Herrizaingo Sailaren arabera, matrikula faltsua zuen eta bastidore zenbakia manipulatuta zegoen.

Hilabetero doako ikastaroak izaten dira KZgunean, eta uztailean ere Internetekin eta aplikazioekin lotutako hainbat ikastaro egiteko aukera izango da. Internet ikastaroari dagokionez, 20 ordukoa izango da, eta hiru epetan emango dute: uztailaren 2tik 1...

San Martzial eta San Pedro jaietan, Irungo Herrirak ekimenak egingo ditu. Ostiralean, hileko azken ostirala izanik, presoen aldeko elkarretaratzea egingo dute 20:00etatik aurrera, Zabaltza plazan. Larunbatean, presoen aldeko deskarga eta brindisak egin...

100 metro koadro baino gehiagoko etxeak zatitu ahal izango dira eremu urbanoan; kontsultak egin daitezke udaletxean Etxebizitza politika Oiartzungo Udalak legegintzaldi honetan duen lan ildo garrantzitsuenetariko bat da. Horrekin lotuta, azken urratsa,...

Muliateko gizarte alokairuko 25 etxebizitzak bihar 12:00etan zozketatuko dituzte Jostaldi pilotalekuan. 320 izan dira guztira onartutakoak, eta etxebizitzak lau multzotan banatu dituzte: minusbaliatu batentzat etxebizitza bat dago, eta eskaera bakarra....

Irailaren 30a arte, liburutegiak udako ordutegia izango du. Astelehenetik ostiralera 09:00etatik 14:00etara irekiko dute eta arratsaldez itxita egongo da. Larubatetan 10:00etatik 13:00etara irekiko dute.

Ama Guadalupekoak denboraldi honetan izango duen arraun taldea aurkeztu zuten larunbat arratsaldean. Hiru traineru izango ditu Ama Guadalupekoak beste denboraldi batez: lehenengoa, bigarrena eta neskena. Lehenengo trainerua ondorengoek osatzen dute: Gonzalo Carrion, Iñigo Vertiz, Osertz Alday, Asier Puertas, Mikel Orbañanos, Ekaitz Aznar, Gorka Puertas, Aner Etxart, Ander Zelaia, Garikoitz Uranga, Ion Larrañaga, Manex Alday, Julen Castrillon, Iker Amador, Agoitz Irazoki, Iñaki Gonzalez, Fernando Valenciaga, Gorka Vertiz eta Joseba Amunarriz. Bigarrena: Aimar Calvo, Xabier Ayerdi, Andima Martinez, Egoitz Oronoz, Francisco Javier Garcia, Iñigo Jokin Sagarzazu, Jon Camio Rubio, Juan Luis Silanes, Julen Alkain, Mikel Inda, Bastien Beraza, Unai Villacorta, Urko Andueza, Ugaitz Etxeberria, Galder Esponda, Ugutz Bilbao, Borja Oiarzabal, Iñaki Magan, Ion Olaizola, Ramon Olaskoaga Julen Parramon eta Borja Jorge. Eta neskena bukatzeko: Marie Croc, Estibaliz Gezala, Amaia Gezala, Maialen Arrizabalaga, Mar Bosch, Zuriñe Alberdi, Idoia Maritxalar, Naiara Osa, Rebeca Martinez, Naroa Gimenez, Jessica Berra, Ainara Goñi, Aintzane Mendibouru, Garazi Martin, Ane Hernandez, Lia Ventoso eta Haizea Ibargaray.

Igandean Zuloaga memorialeko umeen finalak jokatu zituzten Fanderiako pilotalekuan, lau mailatan: benjaminak, alebinak, haurrak eta kadeteak. Partidez gain, maila bakoitzeko pilotari onenak aukeratu zituzten, eta Benjamin Mailan Alberdi izan zen, Alebi...

Faborito etiketa kendu zuen larunbatean Trintxerpe-Illunbek Luancoko (Asturias, Espainia) estropadan. KAE2 Ligaren barruko lehen estropada irabazita, uretara bota zuten etiketa hori, eta hizki larriz faborito izatera pasatu dira urdinak. Garaitu beharreko taldea da Pasaiakoa. Izan ere, erakustaldia eman zuten David Iglesiasek entrenatutakoek lehen estropada horretan, eta ia 20 segundoko aldearekin garaitu zuten Orio B bigarrena. Hirugarrena izan zen, estropada oso oan eginez, San Pedro B. Isi Sistiagak entrenatzen dituenak A traineruan aritzeko eskarmentu bila dabiltza KAE2an, hortaz, meritu handikoa izan zen moreen lana. Hibaikak, ordea, arazo asko izan zituen, eta azken aurren izan zen.

Zuketz tabernak irabazi du presoen aldeko III. Pintxo Lehiaketa iaz bezala. Hirugarren ekitaldian 22 parte hartzaile izan dira.