Dantza Batailoiarekin bat egingo du asteburuko kale ekintzak
Tren Berdea, graffitiak eta break dance izango dira haurrentzat, eta hainbat dantza gaztetxoentzat Kale ekintzak, Ugaldetxoko Lokaleko kideek astebururako antolatu duten Dantza Batailoiarekin bat egin du, eta sei eta hamabi urte arteko haurrei zuzendut...
Tren Berdea, graffitiak eta break dance izango dira haurrentzat, eta hainbat dantza gaztetxoentzat
Kale ekintzak, Ugaldetxoko Lokaleko kideek astebururako antolatu duten Dantza Batailoiarekin bat egin du, eta sei eta hamabi urte arteko haurrei zuzendutako aisia eskaintza dantzarekin lotuko du.
Bihar, ostirala, 18:00etatik aurrera Tren Berdean ibiltzeko aukera izango dute haurrek (Doneztebe plazan), eta etzi graffitiak eta break dance tailerra izango dira Iturriozko pilotalekuan, 11:00etan.
Larunbatean eta igandean eskainiko dituzten dantza mota ezberdinetako tailerrak, bestalde, 14 urtetik gorakoentzat izango dira. Beraz, Gazte Foruko parte hartzaileetako batzuek izango dute dantza horiek ikasteko aukera, nahi izanez gero.

