Ezker Anitzak Nicolas Gerendiain Irungo Errepublikarrak elkarteak antolatutako argazki erakusketaren aurkako erasoak gaitzetsi ditu.


Iazko maiatzaren 15an sortutako herri mugimenduaren lehen urteurrena ospatzeko hainbat ekitaldi antolatu dituzte Euskal Herrian. Irunen M15 Bidasoak egun osoko jardunaldia prestatu du biharko. Gaur, batzarra egingo dute (20:00etan) eta ondoren, herri a...

Tequila edo Los Rodriguez talde ezagunetako kide izandako Ariel Rot gitarra jotzaile eta abeslaria Hondarribian izan da aste honetan. Bakarlari bezala ere hainbat lan egin ditu. Besteak beste, herria ezagutzeaz gain, pintxoak jaten izan zen gurean. Bixente Muñozen Gran Sol jatetxea bisitatu zuen, besteak beste (irudian). “Plazer bat izan da bertako pintxoak dastatzea, are gehiago horien filosofia zein den azaldu didatenean. Dena oso goxoa zegoen”, esan duen Argentinako musikariak. Bixente Muñoz ere pozik zegoen bisitariaren jarrerarekin: “Pertsona umila, hurbila eta apala da. Esan dizkiodan gauza guztiengatik interes handia azaldu du”.

Gaur, 20:00etan, Jaizkibel elkartean, iaz Trebiñuko Biran egindako argazkiak erakutsiko dituzte. Mendi Astearen barruko azken emanaldia izango da.

Kantu jiran irten ohi direnek entsegua egingo dute asteartean, 19:30ean, Kultur Etxean. Datorren asteburuan Garagardo Festan izango dira kantari.

Foru gobernuak biziberritzerako aurrekontutik 2 milioi euro kendu dituela salatu du Lore Suarezek «Badute jarrera baina ez proposamenik», hala definitu du PSE-EEren batzarkide eta Pasaiako udaleko zinegotzi Lore Suarezek Bilduren foru gobernuak Pasaiako biziberritzean duen jokabidea. Gipuzkoako Batzar Orokorretan atzo egin zuten plenoan egin zituen aipatu adierazpenak. Suarezen arabera, «Bilduren jarrera batzarraren gehiengoak hautatutakoaren kontra joatea da, hau da, kanpo kaia eta biziberritzearen kontra egitea». Aldundiak badiaren biziberritzerako aurreikusitako aurrekontuan bi milioi euro murriztu dituela salatu du PSE-EEk, eta «sustapen jarduera bailitzan», udalak aldundiarekin biziberritzerako duen hitzarmenarengatik ordaindu behar izan duela salatu du Suarezek. «Hala frogatzen du foru gobernuak biziberritzearen eta pasaiako herritarren alde dagoela» kexatu da PSE-EEren batzarkide pasaitarra. PSE-EEren arabera, azken sei hilabeteetan Bilduk «era nabarmenean leundu» du kanpo kaiarekiko orain arte mantendu duen kontrako jarrera. «Hainbeste leundu dute jarrera, errepide eta zabor usaia hartzen hasi dela», kexatu du Suarez. Ingurumen txostenaren tramitazioa, ixtear Alegazioak ekaineko administrazio kontseiluan erantzungo dituztela esan du Portu Agintaritzako buruak Portuko Azpiegituren Plan Zuzentzailearen berri eman zuen herenegun Portu Agintaritzako buru Lucio Hernandok Eusko Jaurlaritzaren Lan, Garraio eta Etxebizitza batzordean. Esan zuenez, planaren tramitazioa ixtear da, ingurumen txostenak jasotako alegazioak ekaineko administrazio kontseiluan erantzungo dituztelako. Kanpoko kaia aldarri Hernandok kanpoko kaiaren beharra aldarrikatzeko [...]

Garaipen elkarteak hegoaldeko eta iparraldeko emakume feministen sareak indartzeko asmoz, egitasmoa jarri du abian. Hainbat herritako esperientzia trukaketaren bidez, espazio berriak zabaltzea dute helburu Garaipen elkarteko kideek, eta lehenengo urratsa, hilabete honetan zehar, Errenteria-Oreretan zein Donostian antolatu dituzten hitzaldi eta ikastaroak dira. “Asmoa ez da berria, orain bi urte aurkeztu genuen proiektua aldundian, baina ez zuten onartu. Urtebete beranduago, Donostiako eta Errenteriako udaletan aurkeztu genuen. Biek oniritzia eman diote, eta aurten hasi gara nazioarteko agenda egiten”, azaldu du Marta Berra Garaipen elkarteko kideak. El Salvadorreko emakumeak izango dira esperientzia partekatzera etorriko diren lehenengoak. Aukerak irekiz, erlazioak sakonduz izenburupean hitzaldia emango dute, gaur, 19:00etatik aurrera Xenpelar Etxean: America Romualdo Las Dignas elkarteko kideak eta Ana Cristina Henriquez Emakume Ertamerikarren Elkartekoak. Hitzaldia batez ere emakume feministen taldeetako kideei begirakoa dela nabarmendu du Berrak: “Oreretako talde feministen arteko sarea mantentzeko loturak sortzea da hitzaldiaren helburua. Helburu bera izanik, talde bakoitza gure aldetik gabiltza. Hori aldatzea nahi dugu, eta irtenbidea sarea sortzea litzateke, gauza komunak elkarrekin egiteko”. Esperientzia “berezia” Hilaren 21erako, berriz, topaketa antolatu dute Garaipen elkarteko kideek. Berdintasun Kontseiluak, auzoetako emakumeek eta El Salvadorretik etorritako Henriquez eta Romualdok hartuko dute parte bertan. Azken biek, erakundeekin duten harremanaren berri eta landa eremuetako emakumeekin nola [...]

Orereta Ikastolako 4. DBHko 24 ikasle Andaluzian izan dira egunotan Literatur ibilbideak: 27ko belaunaldia izeneko proiektuaren barruan. 1927ko belaunaldiko poeta nagusien (Rafael Alberti, Federico Garcia Lorca…) jaioterrietan ibili dira, eta hor...

Astigarragako Musika Eskolak Flauta Alardea antolatu du etzirako. Gipuzkoako hogei eskolatako flautistek parte hartuko dute, tartean Oiartzungo Flauta Taldekoek. Emanaldia 19:00etan hasiko da, Astigarragako frontoian. Guztiek elkarrekin lau pieza joko ...

Herrira mugimendua sortu nahi dute Donibanen, eta, asmo horrekin, batzarra deitu dute biharko, 19:00etatik aurrera, Victor Hugo etxean.

Etzi, hilaren 12an, bi emanaldi entzuteko aukera izango da Abbadiako behatoki gazteluan Kaperan a Kapela ekimenaren barruan. 19:00etan Izarrak taldea osatzen duten kantariak igoko dira oholtzara eta horiek bukatuta, Erramun Martikorenaren txanda izango da. Txartelak aldez aurretik eros daitezke zazpi eurotan eta egunean bertan zortzi eurotan. Informazio gehiago eskuratzeko edo tokia erreserbatzeko deitu 05 59 20 00 34 telefono zenbakira.

Astarloza Taldearen VIII. Herri Triatloia egin zuten larunbat arratsaldean San Pedron. Bertan, orotara, 54 parte hartzaile izan ziren (banaka atera zirenen eta hiruko taldeen artean), eta horietatik azkarrenak emakumeetan Naiara Mayo, gizonetan Richard Rivera, eta taldeka Iker Buda, Aitor Sayans, Ion Bravo izan ziren. Astarloza Taldekoek nabarmendu dute “giro bikaina” izan zela proba bitartean, bai parte hartzaileen aldetik baita ikusleen aldetik ere. Probaren irudiak ikusteko aukera honako estekan (Facebook helbidea da).

Gizarte Zerbitzuetako sailak laguntza ekonomikoak eskatzeko deialdia ireki du aste honetan. Gobernuz Kanpoko Erakundeei zuzendu dizkiete laguntza hauek, garapen bidean dauden herrien baldintza sozio-ekonomikoak garatu eta hobetzeko hain zuzen ere. Gainera, Gizarte Zerbitzu sisteman garatzen duten erakunde eta elkarteek ere laguntza eskatu dezakete. 126.766 euro bideratuko dituzte eta hortaz gain, gizarte arloan lan egiten duten erakunde eta elkarteentzat 10.000 euro banatuko dituzte. Eskaerak aurkezteko azken uztailaren 6a da. Biztanlearen Arreta Zerbitzuan aurkeztu behar dira eskaerak, Hondarribiko Kale Nagusiko 20. zenbakian, Udaletxeko arkupetan. Biztanleriaren Arreta Zerbitzua astelehenetik ostiralera 09:00etatik 13:30era irekitzen dute. Maite Pelaezek, Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak esan duenez, “Udaletik ezinbestekoa jotzen dugu laguntza hauek ematea. Erakunde hauek lan bikaina egiten dute, eta gure beharra da laguntzea, munduan laguntza hau eta askoz gehiago behar duen jende asko dago eta. Oso garrantzitsua da ere azpimarratzea bolondresek egiten duten lana. Beraiek gabe ezingo litzateke ezer egin, ez beharra duten herrialdeetan eta ezta hemen ere, etengabe mugitzen dira eta”. “Urtero laguntzak antzeko erakundeei ematen dizkiegu” esan du Pelaezek. “Behin laguntza bati eman ondoren, hurrengo urteetan ematen jarraitu behar da, proiektuek urte batzuetarako garapena behar dute eta. Erakunde serioak dira, lan bikaina egiten dutenak eta gure aldetik laguntzen jarraitu behar dugu. Kontutan hartzen dugun beste [...]

San Juan bezperan, hainbat su izan ziren herrian. Lehenengo piztu zutena, baina Doneztebe plazakoa izan zen. Bertan, urtero, dantza egiten dute.

Hondarribiko Udaleko Kultura sailak jaietako kartel lehiaketa antolatu du. Parte hartzaileek erabili behar duten teknika librea da, hau da, argazkia, margoa, marrazkia, collage… Lanek derrigorrez jatorrizkoak izan beharko dute. Kartelak bertikala iza...

Udalak Hondarribiko garapen iraunkorrerako Agenda 21aren plana neurtu eta balorazioak egiteko Hiritar Foroa deitu du etziko. Bilera 19.00etan egingo dute udaletxeko areto nagusian eta bertara deituta daude Agenda 21aren inguruan interesa duten hiritar ...

Ofizialki jaiak San Joan sua piztearekin batera hasiko badira ere, gaur eguerdian koadrilek jarri duten giroa festatzat besterik ezin da hartu. Horren aurretik, ekitaldi mordoa izan da, eta hala nola, 3×3 saskibaloi partidak nabarmendu daitezke...

Gaur arratsean hasiko dira ofizialki Irungo San Pedro eta San Martzial jaiak. Dena prest dago jada Irunen, izan ere, goizetik daramatelako ekimenak egiten. Horien artean deigarriena Betti Gotti Euskara eta Kultura Elkarteak antolatu dituen koadrila art...

Galiziako Astearen barruko egunik garrantzitsuena da gaur. Karpa jarri dute Zumardian, eta handik pasatzen direnek bertako produktuak probatzeko aukera izango dute, hala nola, Riveiro ardoarekin. Janarien arten, olagarroa da nagusi, eta goizean zehar p...

Hainbat haur animatu dira goiza Eskolatik Kalera ekimenarekin pasatzera. Goiz-goizetik altxorraren bila atera dira pirataz jantzita, eta herriko kaleetan barrena ibili dira ea nork topatzen duen lehenengo. Horretarako, baina, hainbat proba egin behar i...

12:30ean irekiko dute ofizialki Hendaiako Itsas etorbide berriko lehen zatia, eta funtzionamendu berria ezagutzeko aukera izanen da. Aurretik, 10:00etatik aurrera, bizikleta apainduen lehiaketara aurkeztutako txirrindulak erakutsiko dituzte, eta Herrik...