‘Erhal-Kanpora’ dokumentala, gaur Kultura Aretoan
Lezoko AEK-k antolatuta, Erhal-Kanpora dokumentala emango dute gaur arratsaldean, 19:00etatik aurrera Kultura Aretoan. AEK-k jakinarazi duenez, dokumental horrekin arazorik badago, Gernika, bonbardaketa eskainiko dute. Argia Dokumentalak zikloaren barr...
Lezoko AEK-k antolatuta, Erhal-Kanpora dokumentala emango dute gaur arratsaldean, 19:00etatik aurrera Kultura Aretoan. AEK-k jakinarazi duenez, dokumental horrekin arazorik badago, Gernika, bonbardaketa eskainiko dute. Argia Dokumentalak zikloaren barruan dago gaur arratsaldeko emanaldia. Hileko bigarren ostiraletan dokumentalak jarriko dituzte Kultura Aretoan. Datozenak honakoak dira:
- Ekaina: In prison my hole life-Nire bizi osoa espetxean.
- Uztaila: Etorkizuna erraustuz.
- Abuztua: The Yes Men Fix the World-The Yes Men-ek mundua konpontzen dute.
- Iraila: Euri lehorra.

