Ezker Anitzak Nicolas Gerendiain Irungo Errepublikarrak elkarteak antolatutako argazki erakusketaren aurkako erasoak gaitzetsi ditu.


Langaitz Ikastolaren eraikinetan konponketak egin ditu udalak

Hilaren 17an Donostiako Sagues auzoan errausketaren kontra egingo duten mosaiko handian parte hartzeko deia luzatu du Lezo Zero Zabor Taldeak. Eurek bertan parte hartuko dute, eta herritarren artean kartulinak banatuko dituztela adierazi dute. Horrela,...

Eusko Jaurlaritzako arrantza ikuskatzaileek, tona bat oilar zeramatzan kamioi bat konfiskatu zuten ostegunean herrian. Ingurumen, Lurralde Antolamendu, Nekazaritza eta Arrantza Sailak jakinarazi duenez, legez jarritako neurriak errespetatzen ez zituzte...

Datorren igandean, hilaren 10ean, Udal Txistulari Bandak Belaskoenea eta Elizatxu hiribide inguruan joko du Diana, 09:00etatik aurrera.

Madalenetako kartel lehiaketa Atabal lanak irabazi du. Iazko garaile berarena da, Iñaki Fernandez Iturmendirena, eta Nafarroako Arre herrikoa da bera. Epaimahaiak hiru lanen artean eztabaidatu du, baina azkenean ez du zalantzarik izan, eta Atabal izan...

Sei urteko ibilbidearen ostean, Mikelazulok Zine Txiroa antolatzeari utziko dio. Agurra azken urteetan bezala egingo dute, dokumental batekin. Oraingoan, Oriol Andres, Carlos Castro eta Gemma Garciaren Ziztadak lanarekin emango dute. Urte guzti hauetan...

Asteazkenetik ostiralera (hilaren 6tik 8ra) Altzibarko Donepetri eta Martintxo kaleen arteko bidegurutzea itxita egongo da, 08:00etatik 18:00etara, Olaldeko urbanizazio lanek eraginda. Sortutako eragozpenak ulertzeko eskatu du udalak.

Erdi Aroko azokako argazki erakusketa ireki dute Zuloaga Etxean eta hilaren 30a arte izango da irekita. Erakusketa ondorengo ordutegian zabalduko dute: astelehenetik ostiralera 10:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara eta, larunbatetan, aldiz, 1...

Shellac eta Helen Money taldeen kontzertuak izango dira bihar Psilocybenea aretoan, 22:00etatik aurrera. Sarrerak bihar bertan eros daitezke, zazpi euroan, Psilocybenean eta Shellac izango da lehena taularen gainean.

Santiagotarrak Arraun Elkarteko Ander Elosegi, David Perez eta Joan Crespo kirolariak Eslovakiako errepublikan izandako 2012ko Munduko Slalom Kopan parte hartu dute asteburuan. Hala, Ander Elosegik 4. postua lortu zuen C1 modalitateko finalerdietan et...

Real Union futbol taldeak 2012-2013ko ligaren bigarren jardunaldia jokatu du asteburu honetan, Barakaldo futbol taldearen aurka. Hala, bigarren zatiaren 9. minutuan Angulok pairatutako falta baten ondorioz lehen eta azken gola lortu zuen Unionek. Imanol Idiakez Real Unioneko entrenatzailea garaipenarekin kontent agertu zen partida ondoko prentsaurrekoan, baina hala ere Unionen jokoa hobetzeko beharra ere aitortu zuen. Puntuak lortu arren, jokoaren “jarraipen falta” onartu zuen entrenatzaileak eta Irungo taldea “eraikuntza lanetan” segitzen duela gogora ekarri zuen. Horiek horrela, partida honi esker hiru puntu lortu ditu Unionek, eta aurreko jardunaldian Lizarrako Izarra taldearen aurka lortutako berdinketa medio, sailkapen orokorreko hirugarren postuan aurkitzen da Irungo taldea.

Ikasturte berriari ekingo diote bihar Antxoko kantu jirakoek. Udako oporraldiaren osteko lehenengo entsegua egingo dute bihar arratsaldean. Kultur Etxean bilduko dira, 19:30etik aurrera.

Txiplao industria gunean dagoen Banako tabernak 1. Hondarribi Party-a antolatuko du hilaren 6an, gauerdian hasita. Itxi arte musika pintxatuko dute. Tabernako arduradunek haien Facebook orrian azaldu dutenez, hilaren 8an bigarren ekitaldia prestatuko d...

Errenteriako Udal Kirol Patronatuak jakinarazi duenez, kirol zerbitzuetan ere BEZa igoko dute uztailaren 13ko 20/2012 Dekretu-Legeari jarraituz. BEZa %8tik %21era igoko da. Bestalde, udal instalazioak kudeatzen dituen Serviocio enpresak uda osteko kanp...

Ikaaturte berrirako zazpi ikastaro antolatu ditu Gaxuxak

Hilaren 31n urteroko ohiko bazkaria egingo du EAJk, Batzokian, 18 euroren truke. Alderdikide guztiak eta bestelakoak parte hartzera animatu dituzte. 12:00etan ikurrina altxatuko dute, eta gero luntxa egingo dute.

Errenteria-Oreretak “zabor turismo” gehiago izango duela iritzi dio Errenteriako PSE-EEk Lezon eta Pasaian atez ateko sistema jartzen dutenean. Horren aurrean, neurriak hartzeko eskatu dio Jose Angel Rodriguez PSE-EEko bozeramaileak. Dagoen...

Herrira herri mugimenduak euskal preso eta iheslarien aldeko elkarretaratzeak egingo ditu gaur, ohiko lekuetan. Hondarribiarrek San Pedro kalean egingo dute kartelada, 20:00etan hasita, eta ohiko afaria gero. Izena eman nahi dutenek 663 16 79 77 telefono zenbakira dei dezakete.

LAB sindikatuak deituta, Espainiako Gobernuak hartutako azken erabaki ekonomikoen aurkako elkarretaratzea egin zuten atzo eguerdian, San Juan plazan. Langile eta zerbitzu publikoen aurkako erasorik ez! Burujabetza politiko eta ekonomikoa goiburuko pank...