Zortzi ikastaro antolatu ditu Gaxuxa emakume elkarteak ikasturte berrirako
Ikaaturte berrirako zazpi ikastaro antolatu ditu Gaxuxak
Gaxuxa emakume elkarteak zazpi ikastaro antolatu ditu ikasturte berriari begira. Urriaren 1ean hasiko dira ikastaro horiek, eta interesdunek gaur, bihar eta etzi izango dute izena emateko aukera. Horretarako Gaxuxaren egoitzara (Hipolito Gezala kalea, z/g) jo beharko dute izena ematera, goizez 10:00etatik 12:00etara, eta arratsaldez, 17:00etatik 19:00etara.
Matrikulari dagokionean, ikastaro bakoitzak 60 euro balio du Lezoko biztanleentzat;kanpokoentzat, berriz, 70 euro.
Zortzi ikastaro aukeran
Eskulanak, marrazketa eta pintura, Slowing soinketa, yoga, gantxiloa eta puntoa, patchwork, pilates eta garuna garatzeko ikastaroa dira ikasturte berrirako Gaxuxak antolatu dituenak. Antolatzaileek lezoko emakume guztiak animatu dituzte horietan parte hartzera.

